Desberdintasunak lehen mundu gerra eta bigarrenaren artean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,55 KB

ELEBERRI EXISTENTZIALISTA

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”k (1929) Leturiaren egunkari ezkutua (1957) publikatu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Gaia, giroa, kokapena ezohikoak ziren. Badu eleberri honek Unamunoren ukitua; baita Europan hain modan zeuden Jean Paul Sartre eta Albert Camus idazle existentzialisten kutsua ere. Kokapena erabat hiritarra izan gabe, ohitura nobeletan ageri ziren baserrietako eta herri txikietako girotik aldentzen da. Lehen pertsonan idatzia. Bigarren nobelan Peru Leartza’ko (1960) eguneroko bizimodu aspergarriak eta denboraren ihesak kezkatzen dute pertsonaia nagusia. Leturia eta Leartza arrazoi desberdinengatik, problemaz jositako gizonak ditugu, amaiera txarra izango dutenak. Liburu biek, hizkuntza dute, apika, alderdirik makalena. Ezagun dute gazte euskaldunberri batenak direna. Lehen liburuetako euskara gordin samar hori harrigarriro hobetu eta aberastu zuen Elsa Scheelen (1969) bere hirugarren eleberriarekin. Egitura aldetik, ostera, bide jorratuagoak erabili zituen, 

NOBELAGINTZA TRADIZIONALAGOA

Ohiko bideetatik zebilenik ere bazen. Eusebio Erkiaga (1912-1993) lekeitiarra : Arranegi (1958), Araibar zalduna (1962) eta Batetik bestera (1962) plazaratu zituen. Isilaldi luze baten ondoren, Jaioko dira (1984) eta Txurio txuria (1986). Gerrari buruzko gaiak oso gutxitan inprimatu ziren Hegoaldean. Irabazleen bandoan jardundako Sebastian Salaberria (1915) ausartu zen lehenbizikoz gatazka anker hura nobela batean tratatzen. Bertsolari honen Neronek dirako nizkin (1964) kontakizun herrikoiak, ia inolako azterketa politikorik gabe, garbi asko frogatzen du gerra guztien izugarrikeria, are gehiago anaiarteko borroka baldin bada. 

MIRANDE ETA ARESTIREN ELEBERRIAK

Aldizkarietan agertu zituen Gabriel Arestik (1933-1975) bere ipuinak eta nobela bat. Liburuetan egilea hil eta gero argitaratu ziren. Idazle bilbotarraren eleberri bakarra Mundu-munduan (1965) dugu. Nobela atipiko honetan oso hurbil baina ezkutuan dagoen bizimodua bistaratzen digu. Jon Mirande (1925-1972) paristarraren prosa lanak ere ez ziren berandura arte liburuetaratu. Bizi zelarik Haur besoetakoa (1970) eleberria soilik argitaratu zioten.
Hamaika urte lehenago buruturik zuen jada gizon heldu eta haur neskato baten arteko maitasun harremanak kontatzen dizkigun liburu hau. Euskal Herrian aipa ezinezko gaia zen oraindik 1960an. Lanaren balioaz iritzi guztiak bat etorri ez arren, gehienetan ez zaio obra honi ukatzen horrelako gai bat jorratzeko duen trebezia eta zenbait pasarteren edertasuna. Kontuan izanda, gainera, Mirandek beste idazlan batzuetan ez duela inolako erreparorik gauzak era askoz gordinagoan adierazteko.

Entradas relacionadas: