Desberdintasunak lehen mundu gerra eta bigarrenaren artean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,18 KB

Prosa ez erlijiosoa

Batzuetan elizgizonek egindakoak izan arren, zuzenean erlijioarekin zerikusirik ez zuten idazlanak ere sortu ziren XIX. Mendean. Interesgarrienetakoa aipatu berri dugun J.Antonio Mogel Markina-Xemeingo erretorearen Peru Abarka dugu, ziur aski. Nobela izatera iritsi gabe, baserritar baten eta kaletar baten arteko pasadizoak kontatzen zaizkigu elkarrizketa luze baten bitartez. Gehien hitz egiten duena Peru baserritarra da, ia beti Maisu Juan barbero-sendagile kaletarrak baino askoz gehiago dakiena. Liburuak kutsu didaktiko nabarmena dauka, paregabea.   


Hegoalde idazleak. Sarrera.Euskal liburugintzari dagokionez, aurreko bi mendeetan izugarrizko aldea hartu zion Iparraldeak Hegoaldeari. XVII.Mendean diferentzia hori txikitzen hasi zen, XIX.Ean parekatu egin zirela esan daiteke, eta XX.Ean Hegoaldea nagusitu zaio Iparraldeari. XVII.Eko lehen hamarkadetan geldo samar aritu zitzaigun Hegoaldeko euskarazko literatura.Kristau ikasbiderako dotrinak eta antzekoak bakarrik kaleratu ziren. Idazleetatik J.Otxoa Arin eta J.Irazusta aipa ditzakegu gipuzkoan eta Bizkaian M.Arzadun. Manuel Larramendi jesuitak suspertu zuen apur bat egoera hau. Egia esanik, konpainiakideen artean eduki zuen arrakasta handiena , A.Kardaberaz eta S.Mendiburu jesuitak izan baitziren mendearen erdialdean idazlerik oparoenak eta liburu gehien argitaratzea lortu zutenak. Baina 1766an Larramendi hil egin zen, eta hurrengo urtean jesuitak atzerriratu egin zituzten Mendearen bukaerara arteko epean oso liburu gutxi argitaratu zen euskaraz: J.A.Ubillos eta B.Olaetxearen dotrinak, A.Basterretxearen eliz kantak eta A.Kardaberazen zeinbat lan. Jesuiten kanporatzea beherakada literario horren arrazoietariko bat izan badaiteke ere, ez dugu ahaztu behar mende hartako Espainiako agintari borboiek egarozpen handiak jarri zituztela erreinuko hizkuntza ez ofizialetan idatzitako liburuak argitaratzeko, eusjaraz eta katalanez, adibidez.


Manuel Larramendi(1690-1766):XVII.Mendeko gizonik ospetsuenetakoa izan zen andoaindarra. Haurtzaroa Hernanin eta Bilbon pasa ondoren, Jesusen konpainian egin zituen ikasketak. Karlos II erregearen alargunaren aitorle gisa aritu zen Baionan 3 urtez. Heriotzara heldu arte, Loiolan bizi izan zen, baina Gipuzkoa osotik aritu zen aholkulari moduan.

Hizlari jaioa eta zorrotza zen. Euskal Herria eta Gipuzkoa dira haren arlorik aipatuenak. Baita ere, euskararen aldeko azterketa eta defentsan oinarritutako idazlanak egin zituen:

1.De la antiguedad y universalidad del bascuence en España: Euskararen apologia sutsua. Gure hizkuntzaren aurkako iritzi eta erasoei aurre egiten dien liburua. 2.El imposible vencido. Arte de la lengua Bascongada: Euskararen 1. Gramatika obra, imprimatutako 1. Behintzat. Lan honekin erakusten du euskara egokitu daitekeela gramatika lege eta arau hainbatetara. 3Diccionario trilingue del Castellano, Vascuence y Latin. Larramendiren erraldoiena. Hizkuntzen ordena izenburuarena da. Batzuetan euskarazko hitz egokirik aurkitzen ez duenean hitz berriak asmatzen ditu.

Larramendiren lan teorikoek zabalkunde

handia izan du. Hurrengo mendeen idazleengan eragin handia izan du . Hurrengo mendeetako idazle askok aitortuko dute beregan duten zorra.


MOGEL, BIZENTA

Azkoitia 1782-Abando, Bilbo, 1854Bizenta Antonia Mogel Elgezabal Azkoitian jaio zen 1782an, han aita sendagile baitzebilen. Osaba Juan Antonio latina irakatsi zion eta idaztera animatu zuen; Abandon hil zen 1854an.Euskaraz idatzi zuen lehen emakumetzat hartua izan da, eta hain zuzen emakume idazlea eta ikasia izateagatik azalpenak eman behar izan zituen.

Bizenta Mogelen idazlanik ezagunena Ipui onac (1804) da,

Ipui onac liburua Esoporen berrogeita hamar alegiaren itzulpena da, hitz lauz, eta liburuaren amaieran osabaren beste zortzi alegia jaso zituen, hiztegia dakar amaieran,

Alegiak baitziren irakaskuntzarako eta hezibiderako material egokiak, moralaren aldetik. Bizentak gai horri buruz hitz egiten du hitzaurrean, dioela: Beraz, XIX. Mendearekin batera, alegiak iritsi ziren Euskal Herrira, haurrak eta nekazariak egoki hezitzeko tresna gisa, eta Bizenta Mogelen alegiak izan ziren tradizio berri horretako lehen katebegia.

Bizentak itzulpenerako baliatu zuen iturria bere garaian argitaratutako Isopete bat izanzen.


PERU ABARKA
Juan Antonio Mogelen Peru Abarka euskal narratiba laikoaren lehenengo saioa da. Gaurko talaiatik ikusita, liburu garrantzitsua da euskal literaturari eta hizkuntzari egindako ekarpenengatik eta sasoiko ideien agerkar izategatik. Euskal eleberrien aitzindaria dela idatzi izan da, baina ezin daiteke esan eleberria denik, elkarrizketa (izenburuak berak erakutsi bezala) bizi-bizien inguruan eraturiko kontaketa-jarduera baizik.
Lanak hiru atal ditu: 1. Sarrera bat gaztelaniaz. Euskararen aldeko laudorioa da, herrialdeko agintariek euskaraz egin zezaten. 2. Sei autu edo elkarrizketa. Horietan garatzen da obraren mamia. 3. Zazpigarren elkarrizketa. Ez du obraren mamiarekin loturarik. Bi apaizen arteko solasa jasotzen du, eta bertan euskara traketsa egiten duten abadeen kontra egiten da.Zein da obraren mamia? Bi pertsonaien (Peru Abarka eta Maisu Juan) arteko kontrajarpena. Pertsonaia bakoitzak islatzen duen bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa.

Batetik, Peru Abarka dago, baserritarra, euskara onaren jabe, baserri munduan ikasia, Basarteko (baso arteko) unibertsitatean, lanak aipatzen digun moduan; eta, bestetik, Maisu Juan, barberoa, euskara traketsa egiten duena, kaletarra eta ikasia. Bi pertsonaia horiengan nekazarien mundua eta hiriaren mundua kontrajartzen dira, baserri-bizitzaren idealizazioa eginik. Sasoi modernoak eta aldakorrak kolokan jarri dituen mundu zaharraren zutabeen
sustraietara jotzen du, jatorrira, benetako erroak eta garbitasuna gordetzen diren eremura, hau da, ia bakartuta bizi den baserri eremura. Mogelek baserri inguru hori mundu zaharraren ikur bihurtzen du. Baserri inguruan euskararik onena egiten da, Peru Abarkarena, eta ohitura kristaurik garbienak gordetzen dira, hauek ere Peru Abarkarenak, bertutez jantzitako pertsonaiarenak. Maisu Juani irakaspen zehatz eta luzeak ematen dizkio, eta horien bitartez egileak asmo pedagogikoa gauzatu nahi du, irakurlea hezi eta konbentzitu nahi du, eredugarri agertzen duen Peru Abarka bihurtu. Finean, Mogelen lanaren bidez, gaurko irakurleok mundu haren berri izaten dugu, obra euskal mundu jatorraren erakusleihoa baita, balio etnografikoa ere baduena, eta euskara bera ezagutzeko ere balio duena.


Juan Antonio Mogel eibarren jaio bazen ere, markinarra dugu izatez. Nafarroatik etorritako mediku-familia bateko ondorengoa zen. Markinan bertan apaiz izan zen jardunbidez. Juan Antonio Mogelek Calatayudeko jesuitetan ikasi zuen, eta beste jesuita bati, Larramendiri alegia, jarraitu zion bere lanaren ildo teorikoa ezartzeko.

Jose Antonio Mogelen eta Bizenta Mogelen osaba izan zen.

Gerora, bizkaieraz idazteari ekin zion, eta bizkaiera, Markinako eredua alegia, maila literario jasora eraman zuen. Esan bezala, Larramendirengandik hainbat ikuspuntu jaso zuen ildo teorikoa finkatzeko, batez ere hizkuntza garbizaletasunari dagokionez, hala ere, Mogel ez zen agertu Larramendi bezain neologismo zale. Bizkaiera literarioaren eredu klasiko nagusitzat hartuta, Mogelen lanaren emaitzaz den bezainbatean, esan dezakegu, batetik, bat egiten zuela gipuzkerazko sasoiko prosa erlijiosoaren tradizioarekin, baina inolako berrikuntzarik ekarri gabe; bestetik, ordea, Mogelek urrats bat egin zuen prosa erlijiosotik aldentzeko, Peru Abarka lanaren bidez alegia, eta geroko alegi moralizatzaileentzako eta didaktikoentzako bidea zabaldu zuen.

literatura neoklasikoa landu zuen.

Mogelen lanen artean hiru-lau motatako lanak ditugu.

Batetik, apaiz idazleari dagozkion erlijio-heziketara zuzendutako lanak ditugu (asko itzulpenak dira): gipuzkeraz idatziak dira.

Bestetik, euskaren aldeko lan apologetikoak eta gramatika lanak ditugu:  

Hizkuntza kontuetan jantzia eta zalea izanda, Humboldt zientzialari alemaniarrarekin eta Larramendirekin berarekin bat zetorren basko-iberismoaren teoriarekin; teoria horren arabera, Iberiar penintsula osoko hizkuntza zaharra euskara da.

Azkenik, lan didaktikoak ditugu: Peru Abarka (1881) ospetsua, hitz-lauz egina, eta bizi zen artean argitaratu gabe utzitako alegia-sorta, bertsoz egina, gerora iloba Bizenta Mogelek argitaratuko zuena.

ALEGIAk idatzi irakasteko, hau da, helburu didaktikoa, ohitura onak zabaltzeko (kristauenak)



Entradas relacionadas: