Demokrazia DEFINIZIOA

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,19 KB

DEMOKRAZIA:


Demokrazia hitza grezieratik dator, eta herriaren-demos-boterea edo gobernua-
Kratos-esan nahi du. Gizarte demokratikoetan, guk aukeratutako ordezkariek baino ez dute gobernatzen, eta, gainera, ez denok autatutako ordezkariek. Hau da, gehiengoen ordezkariek baino ez dute gobernatzen.

Definizioa: Herriak legitimatzen duen ordena politikoa da demokrazia.

Greziako oinarria: Herritar guztien esku zegoen gobernua Atenasen. Baina polisean jaiotako gizon askeak ziren herritarrak, eta hórrela izanda, esklaboak, emakumeak, atzerritarrak eta hogeita hamar urtez azpikoak talde horretatik kanpo gelditzen ziren. Asanblean biltzen ziren.

Gaur egungo demokraziaren eta Greziakoaren arteko aldeak:


1.-Komunitateen tamaina txikia

2.-Gizarte trinkoak

3.- Zuzeneko demokraziak

4.- Demokrazia jendearen bizimoduaren parte bat zen

Gaur egungo demokraziaren eta Greziakoaren arteko antzak:


1.- Argudiaketa arrazionala

2.-Lotura estua herritarren eta partaidetzaren artean

3.- Gizarte-hezkuntzak

Oinarri errepublikanoa:


Gobernarien boterea guztien ongia lortu nahi duenean baino ezin da justifikatu, gobernarien boterea. Errepublika kontzeptua latinezko res publica hitzetik dator, eta gauza publikoa esan nahi du. Oinarrizko bi alderdi:

-Gobernu mistoa: Gizarteko taldeen ordezkariak egongo dira gobernu horretan, eta denen interesen arteko oreka lortuko da hórrela.

-Bertute publikoa: Herritarren osotasun morala, norberaren interesa guztien ongiarekin uztartzera eta norberaren interesa geroko uztera bultzatuko dituena.


Oinarri liberak:


Lehenengo demokrazia modernoak XIX.Mendean sortu ziren, konstituzionalismoarekin. Gizabanakoen eskubideak eta betebeharrak aldarrikatzen zituzten, botere-banaketa bultzatzen zuten eta ordezkaritza-printzipioa erabiltzen zuten. Berdintasun politikoa.

2.1.DEMOKRAZIA BABESA DA: Egile horien ustez, demokrazia da askatasuna ondoen babesten duen sistema politikoa

2.1.1Ordezkaritzako sistema: Lehenik, botere banaketa egin behar da, gizabanakoen askatasuna babesteko

-Sufragio unibertasala

-Botoa isilpean ematea.

-Aldizka hauteskundeak egitea.

-Lehia askea.

-Gehiengoen araua onartzea.

-Adierazpen, elkartze- eta prentsa askatasunik gabe.

2.2.DEMOKRAZIA GARAPENA DA: XIX. Mendeko eredua. Jean Jacques Rousseau eta John Stuart Mill nabarmendu behar ditugu. Bi egile horien ustez, demokrazia ezinbestekoa zen gizabanakoen garapen social eta moraletarako. Demokraziak gizarte-
Bizitza osoaz arduratu behar du, ez buruzagiak aukeratzeko prozeduraz soilik.

2.3.DEMOKRAZIA ELITISTA: Demokrazia ez da herriaren gobernua, herriak nahi duen gobernua baizik. Lan horren bidez, batetik, demokraziari buruzko teoria zuzendu nahi izan zuen.

2.4.PARTAIDETZAKO DEMOKRAZIA: Ez dute ulertzen gure instituzioen benetako funtsa, ahaztu egiten dute egiazko demokraziak, ordena demokratikoaren instituzioez gain, beste zerbait ere hartzen dela barne. Gizakiak diren bezalakotzat hartzea gomendatzen du.

2.5.DELIBERAZIOA: Gai bakoitzean dauden aukeren alde onak eta alde txarrak publikoki aztertzea da deliberazioa. Deliberazioan parte hartzen dutenek, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako arrazoiak azaltzen dizkiete gainerakoei erabakiak hartu aurretik.

3.-JARDUERA DEMOKRATIKOA GIZARTE MEDIATIKOAN

3.2.Gehiengoaren arauaren mugak: Gizabanako guzti-guztiek bere bizimodua aukeratzeko eta gobernatzeko eskubideak izatea.

Kontzientzia-eragozpena norberaren kontzientziaren kontrako ekintza jakin batzuk ez egiteko eskubidea, nahiz eta legeak ekintza horiek betetzera behartu.


Indarkeriarik gabeko desobedientzia zibila dugu lege jakin batzuk betetzeari uko egiteko beste modu bat. Legeak ez du onartzen desobedientzia zibila, baina indar moral handia izan dezake, eta lege bidegabeak zuzentzeko balio dezake.

3.3.

Demokrazia gizarte mediatikoan

Komunikabideek botere ikaragarria dute; beraiek erabakitzen dute zer interesatzen zaion jendeari eta zer ez.  Errealitateko alderdi garrantzitsu batzuk isilean gorde ditzakete.

Komunikabideek ez dute beti nahita eta jakinaren gainean desitxuratzen errealitatea. Errealitatearen irudi desitxuratua ematen digute herritarroi. Elkarren arteko lehia horretan, salgaitzat hartzen dute informazioa,  eta politika berriz, ikuskizuntzat, eta ez taldeko arazoei buruzko eztabaida publiko seriotzat.

Komunikabideek eragina dute hauteskundeetako emaitzetan, komunikabideek buruzagi bati, alderdi bati edo interés publikoko gai bati buruz emandako irudiaren arabera, herritar gehienek iritzi bate do bestea izan ohi dute. Eztabaida argudiatuak antolatu ordez gehienetan erabiltzen dira esloganak eta titulu deigarriak, eta hori dela eta, pobretu egiten da cultura politikoa. Horrez gain, gehiegi nabarmentzen dira buruzagiak eta buruzagien irudi mediatikoa, eta ez zaie hainbesteko arreta jartzen proposamen eta programa politikoen eztabaidei.

Entradas relacionadas: