Dantza eta Kantuaren Historia: Mugimendua eta Adierazpena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en
con un tamaño de 3,24 KB
Dantza eta Mugimenduaren Elementuak
Oinarrizko Osagaiak
- Gorputz-mugimendua: oinak + besoak = koreografia.
- Erritmoa: dantzaren oinarri tenporala.
- Aurpegi- eta gorputz-adierazpena: sentimenduak transmititzeko bidea.
- Espazioa: eszenatokia eta ingurunea.
- Estiloa: dantzaren izaera berezia.
Dantza Antzinaroan: Grezia eta Erroma
Jainkoen Ohorezko Jaiak
Kristo aurreko V. mendean, hainbat jai ospatzen ziren Zeus, Apolo eta Poseidonen ohoretan, eta festa horietan dantza egiten zen. Joko Olinpikoak ere dantza, kanta eta festarekin amaitzen ziren, gaur egun egiten den bezala.
Dantza Formak eta Tradizioak
Grezian biribilean egiten ziren dantzek ballistea izena hartzen zuten eta, ondoren, Erroman praesul (edo presijeta) deitzen zitzaien. Batzuetan, dantza mimikoa eta mozorroak erabiliz dantzatzen zuten, batez ere emakumeek.
Dantzaren Bilakaera XIX. Mendera Arte
Erdi Aroko Dantzak (XII-XV. mendeak)
- Virelaia: Frantziatik datorren Erronezko dantza da; Montserrat santutegiko Llibre Vermell eskuizkribuan agertzen da.
- Dantza Makabroa: hilerrietan donzeilek dantzatzen zutena.
- Astoen Dantza: klerigogai gazteek egiten zuten, erdi mozorroturik.
Berpizkundea: Gorteetako Dantza Bikoteak
Gorteetan dantzatzen ziren eta beti bikoteka egiten zen:
- Karola: eskuetatik helduta dantzatzen zen.
- Galiarda: ez dago oso argi dantza honen jatorria, baina badirudi espainiarra dela.
- Pabana: Italiako Padua hiritik dator; dantza horietan parte hartzen duten gizonek oso harro dantzatzen dute.
Barrokoa (1650-1750)
- Zarabanda
- Allemande
- Courante (Korrontea)
- Giga
- Minuetoa
- Txakona
Erromantizismoa (XIX. mendea) eta XX. Mendea
XIX. mendean Balsa, Polonesa eta Mazurka nabarmendu ziren. XX. mendean, berriz, Tangoa, Foxtrota eta Charlestona gailendu ziren.
Kantu Jainkotarra: Erlijio-Musika
Kronologia: VIII. mendean hasitako tradizioa.
Helburua: otoitz egiteko eta Jainkoari hitz egiteko bidea.
Ezaugarriak:
- Ahots bakarrean abesten da (monodikoa, antolaera monodikoak).
- Pertsonek bakarrik abesten dute, musika-tresnarik gabe.
- Latinez kantatzen da.
- Erritmo askea du (ez dago neurri musikalik).
Nota motak: silabikoak (silaba bakoitzeko nota bat), neumatikoak (edo apainduak, 2 edo 3 nota) eta melismatikoak (3 nota baino gehiago).
Kantu Gizatiarra: Musika Profanoa
Kronologia: XII. mendean, musika profanoaren jatorria hizkuntza arrunten sorreran bilatu behar dugu.
Helburua: gizateriak banakako kontzientzia handiagoa garatzen hasi zenean, musikaren bidez bere eguneroko nahiak eta ideiak adierazteko ahaleginak egiten zituen.