Dadaismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,07 KB

DADAISMOA


Dadaismoa Tristan Tzara idazleak sortu zuen Zurichen 1916. Urtean. Ondoren, Europa eta Ipar Amerikan zehar hedatu zen, New York, Paris eta Berlinen hain zuzen. Irudi arloan, ez ohiko materialen erabilera Landu zuten artista dadaistek. Collage teknika adibidez, oso erabilia izan zen, Jean Arpek, bere collage lanak egiteko, paperak jausten ziren moduan itsasten Zituen, kasualitateari berezko garrantzia emanez. Artista ezagunenak Marcel Duchamp, Jean Arp, Man Ray, Raoul Hausmann eta Francis Picabia izan ziren. Artista Eguneroko obkejtuak erabili ohi zituzten euren arte lanak egiteko. Marcel Duchampek txizatoki bat bere testuingurutik atera eta arte galeria batean Aurkeztu zuenean, irudak egiteko ohiko prozedurak alde batera utzi zuen. Dadaismoaren Helburu bat Lehen Mundu Gerran sortutako heriotza eta suntsipen guztiaren Kontra borrokatzea zen. Dadaistak arte eta literatura arloetan nagusi ziren Estiloen kontra altxatu ziren anti-artea sortu Nahiaz eta ezarritako ordenari probokazioa eginez. Ezaugarriak Gerraren aurka, makinismoaren aurka, logika burgesaren Aurka eta ordura arrazionalismoaren aurka agertu ziren. Dadaismoa, beraz, Ukazioen bidez eraiki zuen bere estetik: artearen beraren ukazioa, gerra Bultzatu zuen sistemaren osagarria zelako; artisautzaren ukazioa, Seriotasunarena, moralarena, erlijioarena eta beste. Joera honek sormenezko Indarrak askatzen ditu, adierazpide artistiko berriak sortuz: argazki muntaia;, Collagea, pintoeskultura, frotagea, aurkituriko objektuak… Dadaistentzat Humorea, barrea, probokazioa halabeharra, kasualitatea, logika eza, bat Batekotasuna, intuizioa, absurdoa, sorpresa, jolasa eta antzeko bitartekoak Dira erabili beharrekoak antiartea sortzeko. Testuinguru historikoa Lehen Mundu Gerran garatu zen Dada mugimendua, Zurichen jaio zena 1916an eta 1922ra Arte iraun zuena. Sortzaileak Hans Harp eta Tristan Tzara izan ziren. Denborarekin, Berlin, Kolonia, Paris eta New Yorkera pasatu zen. Oinarrizko Abiapuntua gizartea, kultura zein artea aldatzea zen harridura, nihilismoa, Ironia, probokazioa, humorea, arrazionaltasunaren ukazioa, balore burgesen Ukazioa zein antzeko bitartekoen ondorioz. Esan genezake mugimendu Libertario-artistikoa izan zela.

Marcel Duchamp

XX. Mendeko arteak izan zuen irudi eraginkorrenetako bat izan Zen, inolako zalantzarik gabe, Marcel Duchamp, dadaismoarekin albo batetik lotu Genezakeen artista. Pintorea zen formazioz eta “Biluzia eskaileran behera” Margolan ezaguna aurkeztu zuen 1913rako. Lan hartan, itxura metalikoa eta Mekanikoa duten elementu prismatiko batzuez egituraturiko multzoa baizik ez da Giza irudia, eta metaturiko lerro zinetikoen bitartez iradokitzen da haren Mugimendua, futuristek mugimendua azaldu nahi izan zuten tankera. 1913an hasi Zen Ready-made lanak aurkezten eta aukera berri asko zabaldu zituen Horrenbestez artearen munduan, artearen izaerari buruzko galderak egin Zituelako. Duchampek urraturiko bidean aurrera eginez, galdera ez dagoeneko Artea zer den jakitea, baizik eta zerbait artetzat noiz hartu behar den Horretan guztian artistaren nahiak zer mailatan balio duen zehaztea.

SURREALISMOA

Frantzian sortu zen Andre Brétonen eskutik.
Surrealismoa Subkontzientaren mekanismoetan oinarritu zen. Surrealistek, imajinazioa eta Pentsamendua irrazionalaren bitartez, errealitatea gainditu nahi zuten. Subkontzientea Hainbat irudi biltzen zuen biltegi handi bat zen surrealistentzat, eta hortxe Arakatu zuten euren irudien bila. Euren lanetan ametsen mundua irudikatu zuten Pentsamendu arrazionalari kasurik egin gabe. Artista ezagunenak Salvador Dalí, Max Ernst, René Magritte, Yves Tanguy eta Jean Arp izan ziren. Salvador Dalí, Luis Buñuel eta Federico García Lorca kideak izan ziren Madrilgo Residencia de Estudiantes delakoan. Buñuel eta Dalík pare bat film egin zuten elkarrekin. Ezaugarriak Surrealismoak erabateko garrantzia Ematen zien prozesu onirikoei, erotismoari eta humoreari. Horiek guzti horiek Armak ziren burgesiaren tradizioaren aurka, moralaren eta kulturaren aurka. Arte plastikoei dagokienez, surrealismo figuratiboa, ildo onirikoa hobesten eta Errealismoa zein teknika piktoriko tradizionalak erabiliko dituztenak (Magritte, Delvaux eta Dalí), eta surrealismo abstraktua, automatismo psikikoa Purua praktikatzen dutenak (Masson, Miró) eta mundu grafiko-plastikoak asmatu Zituzten. Ezaugarri nagusienak hauek dira: irudi kontrajarriak batzea, bai Denboran zein espazioan; objektuak eta formak beren esanahi tradizionala Galtzea; irudi polisemikoak sortzea, interpretazio ilundu eta zailtzearren; Paradoxikoa dena azpimarratzea, absurdoa dena, iraungitasuna, hondamendia eta Misteriotsua dena; onirikoaz gain edozein sinbologia irudikatzea, bereziki Erotikoak eta sexualak direnak; perspektiba konikoaren gehiegizko erabilpena Sakoneraren ilusioa azpimarratzeko; artailuan ilusioaren inguruko jolasak Sortzea; eta xehetasun handiko egikera piktorikoa, marrazki edo zaindua eta Irudi konplexuak. Testuinguru historikoa Frantzian sortu zen Lehen Mundu Gerra bukatu eta berehala. Literatura arloan hasi arren, berehala harrapatu zituen gainontzeko arloak: Pentsamendua, arte plastikoak eta zinea zein antzerkia. 1924an Bretonek Surrealismoaren lehen Manifestua plazaratu zuen. Haren helburua zen Errealitatea gainditzea, eta automatismo psikikoen bidez balore kultural, moral Eta zientifiko guztiak berritzea.

Salvador Dalí

Surrealismoaren jenio oparoenetakoa izan zen Dalí gaztetan. Salvador Dalí margolaria, eskultorea, diseinatzailea, idazlea eta zinemagilea Izan zen. Madrilen eta Parisen ikasi zuen , eta Luis Buñuel, Federico Garcia Lorca, André Breton eta Pablo Picasso moduko egileak ezagutu zituen. Baina Jarrera guztiz eztabaidagarrietara eraman zuen erabateko erradikalismoak eta Anarkismo surrealistak, eta halako begi ona erakutsi zuen, esate baterako, Erregimen nazi eta frankistaren aurrean, eta talde surrealistatik egotzi zuten Horren ondorioz. 

Entradas relacionadas: