Curriculumaren Norbanako Egokitzapena: Gida Prakatikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,97 KB
Curriculumaren Norbanako Egokitzapena
31. Ikaslearen eskolarizazioaren hasieran egingo dira curriculumaren norbanako egokitzapen nabarmenak. Egokitzapen horiek definituko dute, oro har, ikaslearen eskolarizazioa, bere curriculumaren plangintza orokorra, hezkuntza-erantzunaren antolakuntza eta beharrezkoak diren aparteko baliabideak. Aparteko hezkuntza-begoerak direla eta, curriculum-egokitzapena ziklo baten bigarren ikastarorako egiten bada, ikasturte horretarako bakarrik egingo da.
Egokitzapen Curricularren Aginduaren Aplikazio-eremua
32. Aztertu dugun Egokitzapen Curricularren Aginduaren aplikazio-eremua hurrengo hau da:
- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorreko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako ikasketak (araupide orokorretakoak zein bereziak) ematen dituzten ikastetxe ez-unibertsitario guztietan, publikoetan zein pribatuetan, beti ere baldin eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren kudeaketa-lurraldearen barruan badaude.
- Behar izanez gero eta HPBko ikasleak egonda, maila unibertsitarioan ere aplikatu ahal izango da.
Laguntza Teknikoak eta Bitarteko Materialak
33. Laguntza teknikoak eta bitarteko materialak behar izanez gero, arloko egokitzapena egingo da, ondo azalduta zein arlotan behar duen laguntza.
Curriculum-egokitzapenen Onarpena
34. Hezkuntza Berrikuntzarako Lurralde Burutzak erabakiko du Derrigorrezko Hezkuntzan, Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan curriculum-egokitzapenak onartzen diren ala ez.
Hezkuntza Bereziko Zentroak
35. Hezkuntza bereziko zentroen helburua ikasle batzuk modu egokituan heztea da, ikasle horien beharrizan bereziak ikusita eta horien izaera larria eta aldaezinaren arabera, giza baliabide eta baliabide tekniko berezien laguntzaz baliatuz. Irakasle adituak eta behar diren teknikariak egongo dira. Izaera publikoa edo pribatua (itunpekoa) izan dezakete.