Charles Darwin eta XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak
Enviado por Aitortxu y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,94 KB
XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak
Charles Darwin eta eboluzioaren teoria
Aro Garaikidea eboluzioaren teoria formulatzen duen egilearekin hasten dela esan daiteke: Charles Darwin (1809-1882). Zehazki, haren Espezieen jatorria, hautespen naturalaren bidez (1859) lana argitaratu zenetik.
Kopernikoren aurkikuntzaren ostean, Darwinena izan zen giza nartzisismoak jasotako bigarren kolpe latza. Darwinismoak biologiaren etorkizuna ez ezik, giro intelektualarena ere aldatu zuen. Charles Darwinen teoriak ideia erromantikoaren kontra borrokatu behar izan zuen, aldaketa eta garapenaren ideiak aurrerapenaren eta arrazionalismoaren nozioekin lotzen baitzituen.
Eboluzioaren teoriaren arabera, gizakia aurreko espezieen eboluzioaren emaitza da. Teoria honek ez du proiektu edo xede zehatzik; beraz, ez da nozio finalistez baliatzen:
- Ez da naturatik kanpo dagoen Jainko edo Espiritu absolutu batez baliatzen.
- Jainkoak arrazionalki finkatutako historiaren ikuspegia baztertzen du.
Gainera, aldaezintasun aristoteliko-tomistaren aurka borrokatu behar izan zuen. Aurreiritzi horren arabera, espezie bakoitza modu aldaezin eta perfektuan sortua zen. Eboluzioaren teoriaren eraginez, espezieen finkotasunaren ideiak eztanda egin zuen.
Horrez gain, teoriak erlijio nagusien ideiei aurre egin zien:
- Arima arrazionaldunaren ideiari.
- Kreazionismoari (gertakarien diseinuaren erantzulea Jainkoa dela dioen ideiari).
Darwinismoak oztopo horiei guztiei aurre egin zien. Munduari buruzko ikuspegi transzendentalari galdera nagusi bat erantzun zion: nondik gatoz? Darwinismoak erantzun ez-mitiko eta ez-teologikoa eman zuen, eta hori da haren lorpenik handiena. Horrela, historian lehenengo aldiz, giza generoaren historia errealista, ez-alegorikoa eta azalpen erlijioso edo moralaren menpekoa ez den ikuspegia proposatu zen.