CEDAren muturreko biurtekoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,95 KB

BIGARREN ERREPUBLIKA 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan alderdi errepublikarrek irabazi zuten probintzietako hiriburu gehienetan. Ezagutu zirenean, Eibar izan zen II.
Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo herria.BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA1931ko apirilak 14an behin-behineko gobernua sortu zen, kolizio errepublikazale-sozialistako kideek osatuta. Niceto Alcalá Zamora zen gobernuaren buru. Behin-behineko gobernuak premiazko zenbait neurri hartu zituen.Aldi berean, hauteskundeetarako deia egin zuen Gorte Konstituziogileak osatzeko eta konstituzio berria egiteko. Ekainaren 28an egin ziren eta errepublikar ezkertiarrek eta sozialistek lortu zuten gehiengo nagusia.1931ko abenduaren 9an onartu zen konstituzio berria. Kutsu ezkertiarra zuen eta zenbait berrikuntza zekarren BIURTEKO ERREFORMISTA Azaña behin-behineko gobernuko presidente aukeratu zuten Gorteek, eta abenduan Niceto Alcalá Zamora Errepublikako presidente.Azañaren gobernu behin-behineko gobernuak abian jarritako erreformen egitasmoari jarraipena eman zion.Erreforma erlijiosoa Gobernu errepublikarrak Eliza Katolikoaren boterea eta eragina deuseztatu nahi zituen. Horretarako:erlijioaren derrigorrezko irakaskuntza kendu zuen.Eliza finantzatzeari uko egin...Hego Euskal Herrian EAJk, Errepublika onartu arren, Elizaren eskubideak defendatu zituen.Lurralde antolamenduaren erreforma Nazionalitateak, katalana eta euskalduna bereziki, estatuarekin artikulatzeko bide egokiagoak aurkitu beharra zegoen. Kataluniako autonomia estatutua parlamentuan aztertu zen lehenengo gaietako bat izan zen.ERC izan zen Kataluniako autonomi estatutua lortzeko prozesua bultzatu zuena. 1932ko irailean Gorteek Kataluniako Estatutua onetsi zuten. Marciá Generalitateko presidentea izendatu zuten.1936ko urriaren 1ean, Gorteek onartu zuten euskal autonomia estatutua. Jose Antonio Agirre izan zen lehen Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Gerra zibilaren hasieratik nazionalen menpe egoteak eragotzi egin zuen estatutua indarrean jartzea.Erreforma militarraArmada erreformatzeko neurriak hartu zituen Azañak. Ofizialen kopurua nabarmen murriztu zen eta indar armatuak botere zibilaren menpe geratu ziren.1932ko abuztuan Sevillan Sanjurjok egindako altxamendu militarra, Sanjurjada izenez ezagutzen dena.Hezkuntzaren erreforma Herrialdearen modernizazioa lortzeko oinarrizkoa zen. 193ko Konstituzioak Derrigorrezko Lehen Hezkuntza doakoa eta mistoa ezarri zuen. Nekazaritzaren erreforma 1931n Espainia nekazaritzan oinarritutako herrialdea zen oraindik, baina honen arazoak larriak ziren.1932ko irailean onartu zen Nekazaritzaren Erreformarako Oinarrien Legea.Erreformarako legeak erein gabeko latifundioak desjabetzea eta lurrik gabeko nekazariek haiek okupatzea bideratu zuen.Azañaren gobernuaren krisia 1933an Azañaren gobernuaren krisia gertatu zen. Krisiak hainbat eragile izan zituen. Azañak dimititu egin zuen 1933ko irailean, eta horrek hauteskunde orokorrak azarorako deitu zituen.



ESKUINDARREN BIURTEKOA 1933ko azaroaren 19ko hauteskundeetan lehen aldiz emakumeek boto eman ahal izan zuten. Oraingoan, CEDAk eta Partido Radical Republicanoak irabazi zuten.CEDAk diputatu gehien atera bazuen ere, Partido Radical Republicanoaren eskuetan utzi zuen gobernua osatzeko ardura eta Lerroux izendatu zuten gobernu buru.Lerrouxen gobernuak, CEDAren babesarekin, aurreko biurtekoan egindako erreformen kontrako politika jarri zuen martxan:Militar kolpestak aske utzi zituen. Nekazaritzaren esparruan, lur-jabeen aldeko politika.Euskal Herriko autonomia estatutua lortzeko prozesua eten.JONS eta Falange Española elartu.Izquierda Republicana sortu zen.Ezkertiarren eta eskuinarren arteko tentsioa gero handiagoa zen.CEDAk hiru ministro sortu zituen gobernuan, eta horrek Errepublika garaiko krisi larriena biztuarazi zuen. 1935eko urrian, Lerrouxek dimititu behar izan zuen,. Ondoren, hateskunde orokorrak deitu ziren 1936ko otsailerako. Oraingoan, alderdi ezkertiarrak, anarkistak izan ezik, batu egin ziren gobernuko eskuindarrei aurre egiteko, koalizio handi bat osatuz: Fronte Popularra. Fronte Popularrak lortu zuen garaipena. FRONTE POPULARRAFronte Popularraren garaipenaren ondoren, Azaña Errepublikako presidente eta Casares Quiroga gobernu buru izendatu zituzten. Gobernu berriak hainbat helburu zuen.Apiriletik ekainera bitarteko hiletan Espainia iraultzatik hurbil egon zen. Bitartean, militarrak eta eskuindarrak altxamendua prestatzen ari ziren.Azkenean, uztailaren 17an Marokon eta 18an Penintsulan gertatu zen Franco jeneralak zuzendutako altxamendu nazionala, gerra zibilari hasiera eman ziona.


Entradas relacionadas: