Características mecánicas

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en español con un tamaño de 7,58 KB

EZAUGARRI MEKANIKOAK: materialak esfortzu desberdinei nola erantzuten dien adierazten dute ezaugarri mekanikoek. KOESIOA: material baten barruko molekulen arteko lotura indarra, trakzio tentsio batek material hori haustea eragiten duena ELASTIKOTASUNA: Materialak tentsio eta deformazio bat jasan ondoren, berriro bere haserako egoerara itzultzeko duen propietatea. PLASTIKOTASUNA: materialek deformazio iraunkorrak hartzeko duten propietatea HARIKORTASUNA: Hotzean deformatua edo tenkatuta, hari bihurtzeko materialek duten gaitasuna XAFLAKORTASUNA: norabide guztietan deformatzeko gaitasuna, hots, forjaketa edo ijezketa bidez xafla bihurtzeko propietate GOGORTASUNA: material batek beste batzuk marra ez dezaten jartzen duen eragozpena ZAILTASUNA: pieza batek kolpeak jasateko duen gaitasuna HAUSKORTASUNA: deformazio nabaririk gabe hausteko joera. NEKEA: jarraian errepikatzen diren talka edo tentsio txikiak jasaten dituzten piezei gertatzen zaien haustura fenomenoa

 

EZAUGARRI TEKNOLOGIKOAK: konformazio prozeduretan materialen jarrera adierazten dute. ISURGARRITASUNA: metal edo aleazio urtu batek moldea betetzeko duen gaitasuna FORJAGARRITASUNA: materialak forjatzeko duen gaitasuna SOLDAGARRITASUNA: soldaketa bidez materialak duen erraztasuna (altzairuan karbono kantitate txikienekoak dira soldagarrienak) TENPLAGARRITASUNA: metalak, tenplatu ondoren gogortzeko duen gaitasuna MEKANIZAGARRITASUNA: makina herreminten bidez mekanizatua izateko materialaren erraztasuna ENBUTIKORTASUNA: materialek enbutizioz lantzeko duten gaitasuna EZAUGARRI FISIKO-KIMIKOAK: dentsitatea, eroaltasuna, lurrunketa eta kondentsazio Tª, solidapen eta urtze Tª, ... EZAUGARRI KIMIKOAK: kanpo fenomeno batzuen aurrean, materialak azaltzen duen jarrera KORROSIO ERRESISTENTZIA: ingurune heze edo agente korrosiboen aurrean materialek duen babes gaitasuna


Entradas relacionadas: