Canovasen sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,75 KB


BERREZARPENEKO ERREGIMENAREN OINARRIAK: BORBOIEN ITZULERA. Pavía jeneralaren kolpearen ostean, II Errepublika amaitu zen indarrez, eta Serrano jenerala gobernuburu. Abenduan, Alfontso XlI.Ak,, Sandhursteko akademia militarretik “Adierazpena nazioari” izeneko agiria zabaldu, Cánovasek idatzita; horretan zioen Espainiaren arazoentzat konponbidea monarkia tradizionala berriz ezartzea zela. 1874 amaieran, Sagunton, soldadu brigada baten aurrean, Martínez Campos jeneralak Alfontso XlI.A Espainiako errege aldarrikatu zuen eta pronuntziamendu militar honen bidez hasi zen Berrezarpena izeneko aldia.BERREZARKUNTZAREN SISTEMA POLITIKOA: 1976ko KONSTITUZIOA, TXANDAKATZE POLITIKOA ETA OPOSIZIOA. 1875eko urtarrilean, erregea Madrilen sartu Armada lagun, eta Canovasek sistema martxan jarri zuen: Eliza hurbildu; oposizioko egunkariak itxi;inprimatze delituetarako epaitegi bereziak jarri.Seiurtekoan kendutako buruzagiak berriro ekarri zituen; eta Probintzia Aldundietako eta udaletako karguak berriztatu zituen. Iparraldean karlistekin zuten gerra zibila amaitu zuen (1876ko otsailean) eta, gero, Kubakoa (1878, Zanjóneko bakea). 1876KO KONSTITUZIOA. Berrezarpeneko konstituzioa egiteko, Gorteak deitu ziren sufragio unibertsalaren bidez baina botoak lortzeko sistema antolatuta zegoen eta ezkerreko alderdiak debekatuta. Cánovasek botere berezia eman erregeari,. Kongresuak, Konstituzioaren artikuluak bizkor onartu zituzten eta eztabaida gutxirekin, erlijioaren gainean egindakoak izan ezik. Konstituzioa 1876ko ekainaren 30ean aldarrikatu zen eta 1923 arte egon zen indarrean.Testua laburra zen. Aginteen banaketa inperfektua ezarri zuen, erregeari gobernuburua izendatzeko ahalmena eman zion eta; bi ganberako Parlamentua ezarri zuen  CÁNOVASEN SISTEMA POLITIKOA. Sistemari, egonkortasuna emateko Cánovasek bi alderdi erabili  gobernuan txandakatuak. Alderdi handiak, dinastikoak, izan ez masa alderdiak. 1878ko hauteskunde Iegeak erroldaren araberako sufragioa ezarri zuen eta biztanleen parte hartzea % 5era gutxitu zuen. Hautesleak goi burgesiakoak izango ziren: goi burges lur jabeek, goi funtzionario militar eta zibilek eta hegoaldeko nobleziak osatzen zuten. Cánovas alderdi kontserbadorearen buruzagia izan zen eta bere ezkerrean alderdi liberalaren burua Mateo Sagasta. Legegintzaren ezaugarria zentralismo politiko-administratiboa izan zen. Horren lehenengo froga euskal probintziei Foruak kentzea izan zen 1876ko uztaileko lege baten bitartez. Bigarren karlistada irabazita liberalek inposatu zuten foru sistemaren erreforma eta horren arabera, euskal probintzietara zabalduko zen derrigorrezko soldaduska eta Estatuaren zerga orokorrak., jabeek bakarrik parte hartu ahal izan zuten eta 30.000 biztanletik gorako herrietan alkateak erregeak izendatuko zituen, Gobernuak aukeratutakoak. Modu berean probintzia eta udaletako aurrekontuak Gobernuak onartu behar zituen. Inprimatze askatasuna murriztu zen. Izan ere, 200 orrialdetik zentsura ezarri zuten. Beraz, Estatuak egunkari eta liburuxka guztiak kontrolatzen zituen. Elizari liburu guztiak moral eta ohitura onen arabera zentsuratzeko aginpidea eman zion. Eta zalantzarik ez egoteko, 1879ko inprimatze legeak delitutzat ezarri zuen Berrezarpeneko sistema politikoa zalantzan jartzea ere. HAUTESKUNDEETAKO USTELKERIA. Txandakatzea ziurtatzeko hauteskundeen manipulazioa antolatu. Bi alderdiek aurretik hitzartuta zeukaten etengabeko faltsutzea, ukitu ezinak ziren instituzioak babesteko, Koroa, Eliza eta Monarkia; eta ekonomian  sistema kapitalista eta jabetza pribatua Hortik abiatuta alderdiek kazikismoaren bitartez kontrolatzen zituzten probintziak. Hauteskunde garaian laukitxoen sistema erabiltzen zen: zerrenda bat egiten zen gobernuaren onespena zeukaten hautagaiekin eta ondoan barrutien zerrenda jartzen zen. Hautagai ofizial horiek irabazita zeukaten hauteskundeak egin aurretik ere. Dena dela, paktua zalantzazkoa zenean hauteskunde iruzurra egiten zen: indarkeriaz, iruzurraz, botoak erosteaz eta abar baliatzen ziren hauteskundeak irabazteko. Kazikismoan, batez ere nekazaritza inguruetan, pisu handiko pertsona batzuek kontrolatzen zuten agintea herriko ahaltsuenak . Nekazariak kazikearen menpe bizi ziren, euren bizitzen eta ondasunen benetako jauntxoa baitzen. Bera zen gobernadore zibilarekin edo Madrileko buruzagiekin harremanetan zegoena eta mota guztietako mesede iturria.ERREGIMENAREN BILAKAERA. 1885ean, Alfontso XII.A hiltzean, Sagastak hitzarmena egin zuen Cánovasekin, alderdien arteko txandakatzea ziurtatzeko. 1902 an, Alfontso XIII.
Igo  tronura, hamasei urte. Aldi hartan Sagastaren gobernuek erregimena demokratizatu zuten: Prentsa Legea, batzartzeko askatasuna eta adierazpen askatasuna, sindikatu askatasuna 1887an eta gizonezkoen sufragio unibertsala.
OPOSIZIOA.
1876ko konstituzioa aldarrikatuta, Cánovasek emandako lehen pausua sistema politikotik alderdi karlistak eta errepublikanoak uztea zen
ERREPUBLlKANOAK. Errepublikanismoak oposizio politiko hutsa egin zion Berrezarpeneko erregimenari. Hiru talde:errepublikano historikoak, Castelarren inguruan; kontserbadoreenak, batasun nazionala eta gizarte ordena ziren erreferentziak. Federalak, langile elkarteetatik hurbilen zeuden eta gizarte berrikuntza nahi zuten, kapitalaren eta langileen interesak bat eginda.Gorteetako ordezkaritza errepublikanoa eskasa izan zen eta Senatuan Castelarren posibilista batzuk baino ez ziren eseri.LANGILEEN MUGIMENDUA. Seiurteko demokratikotik aurrera hedatu zen langileen mugimendua.
Anarkistek hartu zuen entzute handiagoa, Fanellik, Bakuninen ikaslea zena, Espainiara egindako bisitaren bitartez. Madrilen eta Bartzelonan LANE/ AITren espainiar atala sortu zuen 1870ean. Joera marxista Madrid inguruan bildu zen, Lafargue Marxen suhiarekin harremanetan jarrita, 1871n.
Anarkistak. 1872an, Zaragozan kongresua egin zuten Internazionalean sartutako erakundeek. Zaragozako kongresuan, kongresista gehienek joera anarkista aukeratu zuten. Aukera horrek langileen mundua politika ofizialetik aldentzea ekarri zuen, baita politikariek 1868ko iraultzan gizarte hobekuntzetarako agindutakoa ez betetzeak. Anarkismo horren eremu geografikoa bat zetorren 1873ko mugimendu kantonalarekin: mediterranear kostaldea eta Bartzelona, Zaragoza eta Andaluzia Behea. Pavía jeneralak Estatu kolpea jo ondoren dekretu baten bidez, Langileen Nazioarteko Elkartearen menpeko elkarteak desegin zituen  eta egoerak 1881 arte jarraitu, Sagastak anarkismoa lege barrura itzularazi arte.

Egoera berriak sakabanatutako erakundeak berrantolatzea ekarri zuen eta Espainiako Eskualdeko Langileen Federazioa sortu zen. Federazio horren batzorde nazionaleko kideek, industriako bost katalanek, erresistentzia elkartasunezkoa eta baketsua eratzea erabaki zuten. Aurrez aurre Andaluziako sektorea izan zuten, nekazariak, indarkeria erabiltzearen aldekoak. Anarkista andaluzak isilpeko elkarteetan batu ziren. Poliziak, hilketa batzuk leporatuta, ehunka lagun atxilotu zituen Jerez, Cádiz eta Sevillan.

Sozialistak

1874an Inprimatze Artearen erresistentzia elkartean bilduta Pablo Iglesias elkartearen buru jartzeko deitu zuten, elkarteak 250 kide. Horietariko bat, José Mesa, Iglesiasen laguna, Parisera joan zen lan bila. Parisen, Guesde buruzagi sozialista frantsesaren lagun egin zen eta haren taktiken berri eman.1879ko maiatzan,  Alderdi Sozialista sortzea eta programa eta araudia idazteko batzordea eratzea erabaki. Internazionaleko hitzarmenetan oinarritutako ideologia marxista bultzatu zen: langileek politikan sartu behar zutela erregimen politikoa eta sistema ekonomikoa eraldatzeko. Alderdi Sozialistak hiru oinarri proposatu zituen langileen garaipenerako. Lehenengoak, sarrerakoak, klaseen teoria marxistaren isla zen: langile klaseak aginte politikoa edukitzea; lanerako bitartekoen jabetza pribatua publiko bihurtzea. Bigarren oinarria "programa maximoa" esango zitzaion: gizarte klase guztiak deuseztatzea eta langileen klase bakarrera biltzea denak. Hirugarrena, elkartzeko eta batzeko eskubideen aldeko borroka, prentsa askatasuna, sufragio unibertsala, zortzi orduko laneguna, soldata berdina sexu bateko eta besteko langileentzat eta, orokorrean, "langileen esklabotza ezabatzeko erabaki guztiak". Sozialismoak eragin handia izan zuen Extremaduran, Gaztela Berrian eta Madrilen. Hortik, Asturias, Valentzia eta Bizkaiko meatze eta industria guneetara zabaldu. Klase alderdia izan zen, langileen alderdia bakarrik. 1881ean beharginen elkarteak isilpeko egoeratik irten ziren; 1884ko urtean Gobernuak sortu berri zuen Gizarte Berrikuntzetarako Batzordeak kontsulta egin zien langileen erakunde guztiei euren helburuak azaltzeko eta Jaime Vera mediku eta Pablo Iglesiasek txostena egin zuten; eta 1886an El Socialista, PSOEren aldizkari ofiziala, kaleratu zen. 1887ko krisi ekonomikoak fabrikak ixtea eta langabezia igotzea ekarri zuen eta aurre egiteko Langileen Batasun Orokorra -UGT- sindikatua sortu zen Bartzelonan, 1888an. Helburua ekonomiko hutsa zeukan: langileen bizitza eta lan baldintzak hobetzea; eskariak betetzeko negoziazioa, aginte politikoari eskariak egitea eta greba erabiltzea.Emakumeak eta langileen mugimendua. Mende erdian Kataluniako kotoiaren ehungintzan langileen % 40 emakumeak ziren baina orokorrean, emakumeen jarduera tasa %17koa izan zen 1877an. Euren soldatak ez ziren gizonezkoen soldataren %50 edo 60tik gorakoak.

Entradas relacionadas: