Canovasen sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,3 KB

TESTUINGURUA:


Lehenengo errepublika porrot egin eta gero, 1874an, Gorteak berriro elkartzen hasi zirenean, Castelarrek dimisioa eman behar izan zuen.

Diputatuak

Gobernu berria bozkatzen ari zirela, Pavia jeneralak estatu kolpea jo zuen. Gerora, kontzentrazioko gobernu bat egin zuten, Serrano buru jarrita eta horrela bukatu zen seiurteko demokratikoa (1868-1874). Baina hirugarren karlistaldia gertatu zen eta Martinez Campo jeneralak estatu kolpea eman zuen errestaurazio monarkiaren alde 1874an eta Alfontso XII.A errege bihurtu zen, Errestaurazioari hasiera emanez.


Canovas del Castilloren ideia politikakoek osatu zuten Errestaurazioaren ardatz ideologikoak (oreka politikoa eta hazkunde ekonomikoa lortu nahi zuen).1876an, konstituzio berria ezarri zen aurrekoak baino kontserbadoreagoa, eta edukiz laburra zena. Hauek ziren haren ezaugarriak: Subiranotasuna Gorteek zuten, erregearekin batera. Monarkak eskumen zabalak zituen, eta eztabaidaezinak ziren haren eskubideak. Bi ganberako Gorteak. Diputatuen Kongresua herri bozketaz hautatzen zen, sufragio zentsitarioz, lehenik, eta gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez, gero. Senatuan, erregeak aukeratutakoak edo zerga ordaintzaile handiek aukeratutako senatariek parte hartzen zuten. Bi ganbarek zuten botere legegilea, erregearekin partekatua. Erregulatu ziren eskubide gehienak. Adb.: sufragioa. Erlijio katolikoa zen erlijio ofiziala. Justizia administrazioa geroago lege garapenen mende gelditu ziren.

Canovasen


Gobernu kontserbadorea Mateo Sagastaren alderdi liberalarekin elkarri bake bidez txanda emanez egon ziren boterean eta horretarako, hauteskunde iruzurrak egin ziren. Jauntxokeria tresna nagusia izan zen. Sistema hau indarrean egon zen Alfontso XII.A hil eta Maria Kristina boterea hartu arte.


Alderdi kontserbadoreaz eta liberalaz gainera, beste joera politiko batzuk ere izan ziren: Karlismoa, errepublikanismoa, anarkismoa, sozialismoa eta nazionalismoa.





Entradas relacionadas: