Canovasen sistema

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 25,79 KB

1876ko konstituzioa

Sarrera

Aurrean daukagun testua, lehenengo mailako testu juridiko eta historikoa da. Egilea, Espainiako Gorteetako batzorde bat izan zen Antonio Canovasen agindupean eta Alfonso XII aren baimenarekin. Hartzailea publikoa zen, espainiari zuzenduta zegoelako. Madrilgo Gazetan 1876ko ekainiaren 30ean argitaratu zen, Estatuko boletin ofizialean. Garrantzitsua da garai hartan biltzar konstituzionalgilean zegoen joera ideologiko nagusia eta herrialdeko egoera politikoa ezagutzeko.

Laburpena

Aurrean dugun konstituzioan idatzita dagoenaren arabera, subiranotasuna erregeak eta gorteak dute. Hasierako artikuluetan, ez da aipatzen zein nolako subiranotasun oinarritua zegoen testuan.

13.Artikuluan, gizabanakoen eskubideak aipatzen dira; adierazpen askatasuna, biltzeko askatasuna…

20 eta 28. Artikuluetan, botereen banaketari dagokion informazioa zehazten da. Gorteak bi ganbaratan banatzen dira, kongresuan eta senatuan.

50.Artikuluak, erregearen boterea nolakoa den zehazten du, honek gobernuaren presidentea izendatu eta kentzeko ahalmena izango du.

11.Artikuluan, eliza eta estatuaren harremanari buruzko informazioa biltzen da. Erlijio katolikoa ez da ‘’estatukoa’’ izango, ez da erlijio ofizialik egongo, baina gobernuak soldata emango die apaizei.

Testu Iruzkina

Inguru historikoa


Isabel IIaren erregealdiari, Serrano eta Topete jeneralek prestatutako pronuntziamendu militarrak -La Gloriosa- amaiera eman zion. 1860an Isabel IIa ihesi Espainiatik ateratzen da. 1869an konstituzio monarkiko demokratikoa onartu zen eta honen bidez Amadeo de Saboya Espainiako erregea 1871an izendatu zuten. 1873an dimititu zuen. Gerra karlistak, Cubako gerra, krisi ekonomikoa… arazo asko ziren espainiako errege batentzat.

Erregea desagertu eta 1go errepublika aldarrikatu zen. Lau gobernu mota ezberdin egon ziren urte batean eta Errepublika ez zen arazoak konpontzeko gai. 3 ekintza garrantzitsu gertatu ziren: Kubako independentzia, hirugarren karlistada eta altxamendu kantonalak. Errepublikaren krisitik ateratzeko asmoz, Serrano eta Pavia altxamendu bat antolatu zuten eta diktadura militar errepublikanoari ekin zioten.

Lehenik eta behin, Pavía jeneralaren kolpearen ostean, 1874ko urtarrilean Serrano jenerala jarri zen gobernuburu eta militarrek ezartzen dute diktadura, sei urteko demokratikoa bukatutzat emanez. Beraz, konstituzioa ezabatu eta alderdi politikoak debekstzen dira.

Abenduaren 1ean,Alfonso XII.Ak Sandhursteko akademia militarretik adierazpena nazioari izeneko agiria zabaldu zen. Mezuak zioen Espainiaren arazoentzat, konponbidea monarkia tradizionala berriz ezartzea zela.

Hala ere, 1874ko abenduan, Sagunton, Martinez Campos jeneralak Alfonso XIIak Espainiako errege aldarrikatu zuen. Canovasek Isabel IIa babestu zuten dirudun burgesei Alfonso XIIaren tronuari eusteko dei egin zien.

1875eko urtarrilaren 14an erregea Madrilen sartu zen,gobernu berria osatuz, Canovas del Castillok ardura nagusia izango dute.


Monarkia ezarrita eta oposizioa poliziaren menpe edukiz, Gobernuaren lana Berrezarpena aurrera eramateko konstituzioa egitea zen. Gorteak deitu behar ziren sufragio unibertsalaren bidez. Baina sufragio unibertsala itxura hutsa izan zen. Konstituziorako egitasmoaren eztabaida nahiko zabala formulatu zuten, era guztietako programa liberalak biltzeko. Hau hasi baino lehen, Canovasek ezinbestekoa ikusi zuen baldintza batzuk ezartzea monarkia alderdi politikoen gainetik jartzeko. Horretarako, subiranotasun nazionalaren kontzeptua baino lehen barruko konstituzio bat behar zela zioen. Monarkia eta Gorteak, beste erakundeen gainetik egon behar zuten eta bi hauen artean subiranotasuna, erdi banatuta gelditzen zen.

Testuaren informazioa inguru historikoarekin

Konstituzioa egiteko ardatza izan ziren baldintzak onartuta, Konstituzioaren artikuluak azkar onartu zituzten. Hauek dira bere ezaugarriak:

Laurogeita bederatzi artikulu baino ez zituen, eta aginteen banaketa inperfektua ezarri zuen, monarkiari gobernuburua izendatzeko ahalmena eman zion.

Giza banakoen oinarrizko askatasun politikoak modu lausoan onartu ziren


Bi ganberako parlamentua ezarri zen : Kongresua, sufragio zentsitarioaren bidez aukeratua eta senatua


11. Artikuluan Konstituzioak estatu konfesionala ezarri zuen, modu pribatuan beste erlijio batzuk praktikatzeko baimena eman zuen. 1869ko konstituzioaren joeraren barruan, Kongresua erdibitu egin zen batasun katolikoaren aldekoen eta tolerantzia aldekoen artean.


Berrezarpenerako eredu politiko eta sozialak kontserbadorismo handiegia izan zuen ezaugarri: oligarkia txiki batek aginte ekonomiko eta politikoren kontrola eduki zuen arlo guztietan.Konstituzioan garbi azaltzen da liberalismo moderatuen ideologia: Eliz katolikoari emandako nagusitasuna, subiranotasun nazionala ez existitzea, eta botere banaketan Erregeari dagokion eskumena hain handia izatean adierazten ari da zein nolako ideologian oinarrituta dagoen konstituzioa.

Balorazioa

Testu honen garrantzia oso handia da. Iraupena oso zaila izan zen. Alfonso XIIren erregealdia(1874-85) eta Mª Cristinaren erregeordetzan (1902) aplikatu zen: Gobernuan txandaketa sistema, arazorik gabe aplikatzen da Canovas eta Sagastak ‘’Pardoko hitzarmena’’ sinatuta. Hauek, erregeordearekin bat erabakitzen dute noiz aldatzen den gobernua eta honekin batera nola antolatzen diren hauteskundeak eta emaitzak.

Etapa honetan azpimarratu behar da Sagastak sistema barruan demokraziaren alde sartuko dituen aldaketa politikoak, jarraian datozen erabakiak aurrera eramanez: Adierazpen askatasuna nabaritzeko Prentsa legea 1883an, alderdi politikoen askatasuna nabaritzeko batzarreko askatasuna eta adierazpen askatasuna 1881ean, sindikatu askatasuna 1887an eta garrantzitsuena gizonezkoen sufragio unibertsala 1890an.

Gauzak Alfonso XIIIaren erregealdian aldatu ziren. Industralizazioari eta Modernizazioari ekin zion gizarteak. Industralizazio handia Euskal Herria, Asturias, Madril, Bartzelonan gertatu zen, garapen urbanistiko handia hirietan gertatu zen., nekazariek hiri handietara emigratu zuten eta lderdi politiko modernoen garapena gertatu zen; nazionalistak, sozialistak eta errepublikanoak.



Sortutako gizarte berriek ezinbesteko aldaketa politikoa azaldu zuen. Canovasek asmatutako sistemak ezin zion erantzun egokia eman gizarteak eskatzen zuen aldaketari. Hau garbi azaldu zen gertakizun hauetan: Bartzelonako aste tragikoa, 1917ko krisia eta Primo de Riveraren diktaduran konstituzioa ez zen aplikatu. 1931.Urtean II Errepublikaren aldarrikapenaz Berrezarpenaren Monarkia eta 1876ko konstituzioa bukatutzat eman zen.

Joaquin Costaren berriztapenari kritika

Sarrera

Testu hau lehenengo mailako testu politiko-historikoa da. XX.Mendearen hasieran izan zen argitaratua Madrilen. Egilea Joaquin Costa izan zen, bertan garaiko egoera kritikatzen du. 1898.Urtean, Espainiako, Filipinas eta Cubako koloniak galdu zituen eta galera honek hainbat erantzun sortarazi zituen: Ongibideratze izeneko mugimendu kulturala sortu zen. Bertan Espainiako egoera politiko, sozial eta ekonomikoa aztertu zuten, proposamen ezberdinak bideratuz. Garai hartako sistema politikoa ezagutzeko testua baliagarria da.

Laburpena

Testu honetan, dagoen sistema politikoan hiru faktore zehazten ditu Costak; Oligarkiak, gobernatzaile zibilak eta goi mailako jauntxoak eta hauei buruz hau, Espainiako biztanle ala gizartea lehenengo bi erakunde hauen menpe bizi direla dio. Erakunde hauek espainolei zergak kobratu eta ezartzeko dagoen erakundea da. Hauen bidez, hauteskundeetan iruzur handia ematen da ez delako herriak parte hartzen duena aukeratzen baizik klase kontserbadoreek eta gobernatzaileak nahi duena.

Testu Iruzkina


Inguru historikoa

Errestaurazio sistema politikoaren oinarriak ondorengoak dira:


Canovasek egindako 1876ko konstituzioa moderatu-kontserbadorea: Erregearen ahalmenak handiagoak ziren konstituzio aurrerakoi batean baino. Bi ganbara zeuden;
kongresua eta senatua eta erroldaren araberako sufragioa egon zen. Errestaurazio sistemaren giza oinarriak burgesia, Espainiako eliza eta ejertzitoa izan ziren.

Estatuaren egitura: Zentralismo politiko-administratiboa zen, erabakiak Madrilen hartzen ziren beti. Legeak berdinak ziren denontzat eta honen ondorioz foruak deuseztatu ziren.

Bi alderdi politiko nagusi zeuden; Alderdi Liberal Fusionista, Praxedes Mateo Sagasta buru eta Alderdi Liberal Kontserbadorea, Antonio Canovas del Castillo buru.

Txandakatze sistema ezarri zen. Modu baketsuan, bi alderdi hauek erregearekin batera adosten dute noiz eta nola aldatu behar den gobernua.

Gobernuaren eraketa: Bi alderdi monarkiko zeuden txandaka agintean. Gobernua aldatu behar zenean, Erregeak edo Erreginordeak gobernua osa zezala agintzen zion oposizioko buruari. Gobernu berria osatuta, Erregeak Parlamentua desegiteko dekretua ematen zuen. Ondoren, gobernuburu berriak hauteskundeetarako deia zabaltzen zuen.

Gobernu berria osatzean, Erregeak Parlamentua desegiteko dekretua ematen zuen eta gobernuburu berriak hauteskundeetarako deia zabaltzen zuen.

Canovasek asmatutako sistema bipartidistaren eginbeharra garrantzitsua zen; hauteskundetarako txandakatze formula aplikatzea.


Hau zela eta, etengabe faltsutzen zituzten hauteskundeen emaitzak. Faltsutze hori, produkzio sistema kapitalista, jabetza pribatua eta goitik behera ibili behar zuen sistema politikoa egotea babestu behar ziren.

Hori zihurtatuta zegoen Madrilen zantratutako alderdien nagusitasuna eta oligarkiaren presentziaren bidez. Añderdiok probintziaka zeuden egituratuta eta lekuan lekuko agintea kazikismoaren bitartez kontrolatzen zuten. KazikismoaEspainian XIX.Mendearen erditik XX.Mendearen lehenengo herena bete arte ageru zen egitate soziopolitikoa izan zen.

Testuaren informazioa inguru historikoarekin

Testuari dagokionez, Costak dio hiru kanpoko faktorek gobernatzen dutela


Alde batetik oligarkak daude. Hauek erabaki guztiak hartzen dituzte. Goi mailako taldea da. Botere politiko eta ekonomikoa hauen esko dago. Talde honek hauteskundeen makineria martxan jartzen zuen eta aurretik zein emaitza izango ziren Espainiako leku guztietan, haiek erabakitzen zuten. XIX mendeko sistema politiko nagusia zen.

Bigarren pausoa, goi mailako jauntxoak ziren. Hauek, lurralde edo baiara batean eraginkortasun handia zuten pertsonak ziren. Hauen funtzioa Madrilen hautatutako hautagai ofiziala irabaztea zen eta horretarako klientelismoa sortu behar zen. Klientelismoa jauntxoen menpe bizi zirenak ziren eta hauek mehatxupean bozkatzen zuten.

Hirugarren mailan, pobintzi bakoitzeko gobernatzaile zibila zegoen. Hauteskundeen emaitzak bere probintzian prestatu behar zituen tokian tokiko kazike edo jauntxoekin Madrilgo botere eta Jauntxoen arteko zubi lana eginez.

Balorazioa


Ondorioak

Espainiako egoera politikoa, soziala eta ekonomikoa aztertzen duen proposamen desberdinak eginez, kazikismoa eta oligarkia deuseztatu behar ziren, horiek zirelako estatuaren garapena eta ekonomiaren bizkortzea oztopatzen zuten gaitz nagusiak.

1909an Aste Tragikoa gertatu zen, Espainiak Marokoko koloniak nahi zituen meategiak aurkitu eta trenbideak egiten hasi ziren baina bertakoen baimena gabe.

1917an berriz, hiru iraultza batera gertatu ziren; militarrena, parlamentarioena eta orokorra. Errestaurazioarekin amaitzeko Primo de Riveraren diktadura gertatu zen 1923tik 1930era.

Garrantzi historikoa

Artikulu hau oso adierazgarria da garai hartako egoera azaltzeko. Errestaurazioaren sistemaren oinarrian zegoen oligarkia/ kazikismoaren aurkako kritika gogorra ikus daiteke.

XX.Mendean Errestaurazio sistemaren krisia oso nabarmen izango da. Industralizazio eta Modernizazioari ekingo zion. Aldaketa hauek ezarri ziren: Industralizaio handia Euskal herria, Asturias, Madril eta Bartzelonan, garapen urbanistiko handia hirietan, emigrazioa nekazaritza guneetatik hirietara eta alderdi politiko modernoen garapena.

Sortutako gizarte berriak ezinbesteko aldaketa politikoa azaldu zuen. Canovasek asmatutako sistemak ezin zion erantzun egokia eman gizarteak eskatzen zuen aldaketari, gertakizun hauetan nabarmena da: Bartzelonako krisia, 1917ko krisia eta Primo de Riveraren diktaduran.



‘’La lucha de las clases’’ aldizkariaren artikulua


Sarrera

Aurrean daukagun testua, lehenengo mailako testu politikoa da. Aldizkari sozialistan 1896an argitaratutako artikulua da. Egilea sozialista da eta hartzailea, lehenengo langileak izango dira eta ondoren gobernuari horrela baldintzak hobetzeko. Honen arabera ikusi daiteke 1890.Urtean egindako grebari esker lortutako hobekuntzak ez zirela betetzen.

Laburpena

Testu hau, 1896ko maiatzaren 1ean Gallartan meatzetako langileek manifestazio zaratatsua egiteaz gain batzorde bat sortu zuten honako egitasmoekin: 1890.Urtean lortutako hobekuntzak betetzen ez zirelako gaitzespena egitea, botere publikoei edo haien ordezkariei esatea bete daitezela greba hartan lortutako hobekuntzak eta dagoen egoerari aurre egiteko, dokumentu honen bidez greba bat martxan jarriko dutela komunikatzea.

Iruzkina

Inguru historikoa

1876 eta 1900 bitartean, Bizkaian dagoen Industralizazioak egitura sozio-ekonomikoak guztiz aldatu zuen. Meatzaritza eta Altzairuaren garapenarekin inmigrante ugari etorriko dira Bizkaira: gizarte tradizionala, hau da, nekazaritza eta Eliz Katolikoaren balorean oinarritutako gizartea hankaz gora jarriko zen.

Industralizaio fenomenoa hasita, aurretiko langile eta ugazaben artean egondako harreman paternalista amaitu zen. 1876.Urtez geroztik langileak zeuzkaten baldintza txarrak ondorengo datuak erakusten dute:


langileek 12 ordu lan egiten zuten egunero asteburuakbarne, meategietan 7 edo 8 urterekin hasten ziren lanean, ez zeuden lan kontraturik, ez zeuden segurtasun baldintzak ezta osasun zerbitzuak, Bizkaiko ezker aldeko biztanleen bataz besteko bizi iraupena 24 urtekoa zen hau da jaiotza tasa oso altua zen baino heriotza tasa ere, langileek enpresetako barrakoietan bizitzera behartuta zeuden.

XIX.Mendearen amaieran, langileen bizimodua eta lan-egoera zaildu zen. Lagileek denbora behar izan zuten antolatzeko. 1886an Facundo Perezaguak, lehen elkarte sozialista sortu zuen; ‘’Agrupacion socialista vasca’’.

1888.Urtean sozialistek ere, Union General de Trabajadores sindikatua martxan jarri zuten Bizkaian. Erakunde hauek zabaltzen ziren heinean, langileak kontzientzi politikoa eta soziala hasiko dira hartzen eta lan-gatazkak hasiko dira zabaltzen.

Lehenengo greba garrantzitsua 1890ean izan zen meatzaritzan. Ugazabak ala enpresarioek ikusi zuten zein garrantzia eguki zezaketen langile mugimenduaren antolamenduek eta zein arrisku sor zitezkeen. Azkenean langileek emaitza onak lortu zituzten. Greba honetan Orconera konpaniako langileek parte hartu zuten eta eskaeren artean, lanegunak txikitzea, etxebizitzak hobetzea eta lehen mailao artikuluak toki zehatzetan erosteko obligazioa desagertzea zeuden.

Britainia Handira esportatutako burdinaren irabaziekin, Biloko burgesiak industria siderurgikoaren garapenean inbertitu zuen eta baita beste sektore produktibo batzuetan ere: merkataritza-ontziterian eta elektrizitatean. Honek, meatzarien bizi baldintzen degradazioa ekarri zuen.


Industriako langileen egoera txarrarekin batera emakumeen eta haurren lana ere hortxe zegoen. Industriako langileen aldarrikapenak mugimendu sindikalek bideratu zituzten, hala nola sozialismoak eta anarkismoak.

Testuaren informazioa inguru historikoarekin

‘’La lucha de las clases’’ delako aldizkariak 1896ko artikuluan azaltzen zaigu zein nolako eragozpen inzan zuen langile mugimendua. Urrats garrantzitsua izan zen 1890.Urtean emandako lehenengo greba orokorra. Meategietako langileek zenbait abantaila lortu zituzten; lanegunak txikitzea, etxebizitzak hobetzea…

Eskuetan dugun testuak langileek lortutako hobekuntzak ez zirela betetzen dio. Zenbait ondorio sortu zituen egoera honek: maiatzaren 1ean Gallartako frontoian egindako manifestazioa, botere publikoei aipatutako hobekuntzak berriro eskatzeko batzorde bat antolatzea eta Bizkaiko meatzetako langileek grebarako legezko eskubidea aldarrikatu  horrela aurreko urteetan lortutako abantailak betetzeko.

Langile mugimenduak zenbait arazo eduki zituen nahi zuena lortzeko. 1890.Urtean  lortutako emaitzak ez ziren betetzen. Sindikalismoa errotuz bazihoan ere, ez zen guztiz finkatu 1911.Urterarte.

Balorazioa

Ondorioak

Langile mugimenduaren sendotze prozeduraren beste gertakizun garrantzitsuak hauexek dira: 1891.Urteko udal hauteskundeetan lehenengo zinegotzi sozialista Bilbon aukeratua izan zen, Manuel Orte hain zuzen.

Entradas relacionadas: