Cadizko konstituzioa testuaren azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,14 KB

PERTSIARREN MANIFESTUA.Pertsiarren manifestuaren zati bat daukagu aurrean. Horren bitartez diputatu absolutista talde batek Fernando VII erregeari Kadizko konstituzioa kentzea eta Absolutismora bueltatzea eskatzen diote.

-Testuaren kokapena:

Jatorria: historikoa.Forma: Zirkunstantziala.Edukia: PolitikoaEgilea: Egile posiblea Sevillatik Kadizen diputatu izan zen Bernardo Mozo de rosales da, matafloridako Markesa, hirurteko Liberalean (1820-23) bere absolutismorako zaletasunagatik nabarmendu zena. Haren idatzia beste 69 diputatuk ere sinatu zuten eta horrek egile kolektiboa bihurtzen du..

Nori zuzendua:  Erregeari zuzenduta eta hasieran pribatua, erregeak publikoa egitea erabaki zuen eta 1814ko maiatzean argitaratu zen..

Garaia:  Independentziaren guda bukatuta(1808-1814). 1814Ko otsailean gorteek dekretu bat publikatu zuten. Erregea onartua izan zedin konstituzioa zin egin behar zuen. Apirilean testu hau idazten da eta maiatzen Fernando VIIak Cadizko Gorteak eta haiek egindako guztia desegin zuen.Gaia: Aintzinako Erregimenera bueltatzeko asmoa.

Testuaren analisia:

Analisiarekin hasteko azterketa lexikoa egingo dugu testua hobeto ulertzeko aipu garrantzitsu batzuk komentatuz.Persia: Kristo aurreko VI mendean Asiako mendebaldean sorturiko inperioa.Gorte orokorrak eta nabarmenak: 1809an, Erregetzako erregentziak konbokatu zituen gorteak konstituzioa egiteko.

Cadizeko konstituzioa

1812ko martxoaren 19an onartu zuten Espainiako historiako lehenengo konstituzioa.Ideiei dagokionez, testuaren kokapenean idatzi dudan moduan idei nagusia aintzinako erregimenera bueltatzea da. Bigarren mailako ideien inguruan testua bi parrafoetan banatzen da.Lehehengo parrafoan monarkiari absolutuari goraipamena egiten diote (“arrazoi eta adimenaren lana da”), edota aintzinatik onartua dagoen zerbait dela aipatzen da (“konkista eskubide......Gizakien borondatezko menekotasunaren bitartez ezarri zen”).Bigarren parrafoan  gorte estamentalak biltzea eskatzen dute (“aintzinakoak egin bezala”) eta aintzinako legeak mantentzea (“lege, foruak”), azken bi hauek Kadizko konstituzioaren bat egiten ez dutenak, horretarako eta batez ere Kadizko konstituzioa kentzea (“bertan behera utz  daitezela konstituzioaren ondorioak”) eskatzen dute.

Testuingurua:

-Independentzia guda (1808-1814)  bukatuta fernando
VII bueltatzen da.

-Maiatzaren 4ean Valentziara joan, Elio generalaren babesa lortuz.

-Maiatzaren 10ean Madrilen sartu, herriak salbatzaile moduan hartu eta kleroa eta nobleziaren 


babesarekin, manifestuan ikusten den moduan, Kadizeko konstituzioa kendu eta gorteak desagiten ditu..1808ko aurreko garaiera bueltatu.  Momentu honetan Sei urteko absolutista hasten da (1814-1820). Errepresioa liberal,masoi eta afrantsesatuen kontra.

Testuan aipatzen da  Kadizko Gorteak eta konstituzioa kentzeaz aparte bere “ondorioak” ere kentzen dituela ( desamortizazioa, inprenta askatasuna, erreforma fiskalaren oinarriak....).Berrezartzen ditu berriz  eliza eta nobleziaren pribilegioak, Inkisizio eta Mesta,. Jesusen konpainia bueltatzen da. Testuarekin bideratuta aintzin erregimeneko definizioa eta ezaugarri batzuk aipatu ditzakezu (5 lerro gehienez)Sei urteko absolutistan ministro ugari pastasen dira  gobernutik, 6 urteak nahiko kaotikoak izando dira. 1820an Riegok estatu kolpea ematen du.Ekonomia arloan Europako uzta onak direnez espainiako nekazaritzaren prezioen jeitsiera ematen da (batez ere garia) , aurreko gudak hondatutako  herrialdea daukagu , merkatu nazionala ez da existitzen, koloniak galduta, nekazal gunetan protestak suertatzen dira eta  militaren egoera ez da hobeagoa izando, guda garaiko militarrak  ez ditu saritu, soldaten atzerapena, kuartelen egoera txarra da.Datu ekonomiko batek oso ondao azaltzen digu zein den egoera 12.000 miloi errealeko zorraren aurrean urtero  650 miloi  errealeko sarrera izaten dute,honek esan nahi du finanrtza sistema erabat ondoratuta dagoela (adibide moduan lurrak ez dira zergatzen).Pixkanak liberalak antolatzen dira. Zirkulu iraultzaileak sortu eta militarren partetik konspirazioak daude Espoz y mina, Porlier, Milans de Bosch Riego 1820ko urtarrilaren 1ean garaile atera arte. Orduan Kadizko konstituzioa berrezartzen dute. Fernando  VIIean konstituzioa onartu beharko du, hala ere, Aliantza santuaren laguntzarekin 1823an Fernando VII botere absolutua berreskuratuko du Zorigaiztoko hamarkadi hasiera emanez (1823-1833). Fernando VII 1833ean hilko zen. 

Testuaren garrantzia.

Testua garrantzitsua da Cadizko Gorteen lanen baliogabetasuna erakusten saiatzen da. Idazleak haien pribilegioetan kaltetuta atera ziren eta ez zeuden ados konstituzioa eta haren eduki liberalekin, hau da, ez nazio subiranotasunarekin, ez botere banaketarekin, ez lege berdintasunarekin, ez askatasunekin… Absolutismoaren aldeko argudioak ematen dira,  haien interesetarako onuragarria zelako. Beraz, subjetiboa da.   Manifestuaren sinatzaileek aldaketen beharra onartzen dute.

Entradas relacionadas: