Cadizko Konstituzioa iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,16 KB

3.KOMENTAKETA:

Espainiako Erresumari antolaketa berri bat emateko asmoa aspalditik zetorren. Borboitarren garaian ahalegin batzuk egin ziren estatua modernizatzeko (Kontribuzio Bakarra, errege-fabrikak, merkataritza librearen aldeko dekretuak, desamortizazio batzuk, zentralismoa, armada iraunkorra,....), baina nahiko eragin mugatua izan zuten. XVIII. mendean zehar agintari gehienak Ilustrazioaren jarraitzaileak izan ziren, baina nahiko moderatuak, ez zuten indarrik, edo asmorik Ilustrazioaren ideiak muturreraino eramateko. Borboitarrak despotismo ilustratuaren araberako gobernariak izan ziren. Karlos IV.A ere despota ilustratutzat jo dezakegu.

Baina 1789an Frantziako Iraultza gertatu zenean gauzak aldatzen hasi ziren. Frantziako Iraultzan Ilustrazioaren ideiak muturreraino eraman ziren. Iraultzaren ondorengo Frantzia estatu indartsu bihurtu zen, eta Napoleonekin, Europako potentzia militar handiena.

Espainiako agintari eta gizarteko eliteko kide askorentzat, erresumak ez zuen behar bezala funtzionatzen, eta borboitarrak ez ziren egokienak estatua modernizatzeko. Haietariko gutxi batzuek, frantsestuek, Josef Bonaparteren erregealdia helburu hori lortzeko aukera izan zitekeela pentsatu zuten. Gehienek, ordea, herritarren erantzuna ikusirik, Cadizko Konstituzioaren bidea jorratzeari egokiago iritzi zioten. Napoleonen aurka zeuden, baina ohartzen ziren Frantziako Iraultzatik sorturiko estatu mota askoz ere eraginkorragoa zela erresuma indartzeko, eta konstituzioa ezinbesteko tresna zela.

Cadizko bilerak 1810eko irailean hasi ziren eta 1812ko martxoan bukatu, konstituzioa onartu ondoren.
Gorteak kamara bakarrean bildu ziren eta ez modu tradizionalean, estamentuka (nobleak, eliztarrak eta herritarrak).

konstituzioaren aplikazioaz esan beharra dago atera zutenean Espainia Napoleonen kontrako gerran murgilduta zegoela eta ez zela behar bezala aplikatu. 1812tik 1814ra konstituzioa eta beste dekretu batzuk atera zituzten Cadizko Gorteek, baina erabakiak ez ziren denen gustukoak izan. Nekazariak eta orokorrean sektore herritarrak konstituzioaren kontra zeuden: libertatearen izenean herri-lurrak galtzen zituzten, zerga gehiago ordaindu behar zituzten, eta Frantsestea (Napoleonen kontrako gerra) bukatu zenean, aurreko egoerara itzuli nahi izan zuten. Horregatik, Fernando VII.A itzuli zenean, konstituzioa ez zen indarrean jarri.

Hala ere, 1820an, Riegok kolpe militarra eman eta konstituzioa martxan jartzea lortu zuen ondorengo hiru urteetan (1820-23, Hirurteko Liberala). Herriak ez zuen onartu konstituzioa eta partida realistak antolatu ziren liberalen aurka egiteko. Gerra zibil bortitza sortuz zen, eta azkenean, San Luisen Ehun Mila Semeak Espainian sartu ziren eta Fernando VII.A tronuan ezarri zuten errege absolutu moduan. Ondorengo urteetan estatu liberalaren eraikuntzan jarraitu zuten, nahiz eta konstituziorik indarrean egon ez.

4.BALORAZIOA edo TESTUAREN GARRANTZIA

konstituzioa estatuaren oinarrizko legeak eta erakundeak zehazten dituen dokumentu juridikoa da. Estatu liberala eraikitzeko tresna bat da: XVII. Mendeko erresuma zaharkitu eta ahularen ordez estatu moderno eta eraginkorra lortzeko tresna, hain zuzen.

XIX: mendean zehar Espainiako Erresumak 1812ko Konstituzioak markaturiko bidea beteko zuen. Konstituzio hau Espainiako estatu modernoaren oinarritzat har daiteke, eta alde horretatik oso dokumentu inportantea da.


Entradas relacionadas: