Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Iraultza Liberala Espainian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,01 KB

Cadizko Gorteen Sorkuntza eta Testuingurua (1808-1810)

Cadizko Gorteak: 1808ko irailean Goreneko Batzar Zentrala sortu zen. 17 hilabeteko iraupena izan zuen eta erabaki garrantzitsuak hartu zituzten:

  • Britainia Handiarekiko aliantza.
  • Armada berri baten eraketa.
  • Gerra ordaindu ahal izateko zerga berezia.

Agintean hutsunea zegoela, Gorte Nagusiak bildu ziren. Batzar Zentralean gerra garaian bizitza publikoa antolatzeko aukera eztabaidatu zen, baina Erregentziak ez zuen Gorteak biltzeko erabakia hartu, harik eta Cadizen eta Amerikako hainbat hiritan agintaldi lokala ezarri zutela jakin zuen arte. Deialdiak taldeen arabera zentzu ezberdina zeukan:

  • Absolutisten ustetan, nobleziarengana boterea biltzeko prozedura izango zen.
  • Liberalen ustez, Gorteek Konstituzioa lortzeari begirako prozesu iraultzaile baten hasiera suposa zezaketen.

Gorteak biltzeko erabakia 1809an hartu zen, Jovellanos buru zela. Instituzioei eta pertsona ilustratuei kontsulta egin zitzaien. Absolutismoaren nekea adierazi zen, erregimen zaharreko gizartea kritikatu zutelako. Cadiz frantsesen erasoetatik urrun gelditzen zen, ingelesen itsas armadak babesturik. Merkataritza gune burges garrantzitsua zen, eta bilakaera iraultzailea sortzeko gune ezin aproposagoa zen.

1810ean hasi zen saioa berriro. 100 diputatu baino gehiago zeuden, baina gehienak ez ziren joan gerrako oztopoen erruz, eta ordezkoak Cadizen bizi zirenen artean hautatu ziren. Gorteetan prestakuntza intelektuala zuten erdiko klasekoak, elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak ziren nagusi, finantza, industria eta merkataritza burgesiako kideak ere bazeudelarik.

Liberalek subiranotasun nazionala eskuratzean, Cadizko diputatuek iraultza liberala abiarazi zuten. Fernando VII.a erregetzat hartu zuten, baina ez zuten haren abdikazioa onartu. Botere banaketa judiziala eta exekutiboa erregearen esku gelditu ziren.

Cadizko Gorteek lan bikoitza egin zuten:

  1. Erregimen politikoa aldatu.
  2. Aldaketa sozial sakona eragin.

Laster, bi joera nagusi azaldu ziren:

  1. Liberalak, berrikuntza iraultzaileen aldekoak.
  2. Absolutistak, ordena monarkiko zaharra gorde nahi zutenak.

Prentsa liberalen alde zegoen, eta Eliza absolutisten alde.

Gorteetako Lana eta 1812ko Konstituzioa

Gorteetako Dekretu Nagusiak

Gorteetako lanaren emaitza nagusiak honako dekretu hauek izan ziren:

  1. Inprenta Askatasunaren Dekretua: Modu arinean onartu zen eta argitalpenak egiten hasi ziren. Zentzura deuseztatu egin zuten, baina Elizaren aurka ezin zen ezer argitaratu.
  2. Jaurerri Eskumendunak Deuseztatzea: Pentsaera ilustratuak bultzatu zituzten, herri eta probintzia administrazioa modernizatu zuten. Espainian bi herrietatik bat kleroaren eta nobleziaren mendekotasuna zuten.
  3. Gremioak Indarrik Gabe Uztea: Karlos III.aren erreinalditik, Erdi Aroko erakundeek ez zuten ondo funtzionatu. Produkzio liberal kapitalistaren bidea ireki zieten. Lurrak, berriz, nekazaritzaren berrikuntza burgesian ekin zioten. Udaleko lurrak enkanteetan saltzen ziren.
  4. Inkisizioa Deuseztatzea: Hainbatek pentsamendu askatasunaren eta zientzia aurrerapenaren oztopotzat jotzen zuten.
  5. Jose I.ak harturiko ondasunak: Erabaki zen ondasun horiek ez zitzaizkiela erlijiosoei bueltatuko.

1812ko Konstituzioa: “La Pepa”

Konstituzioa izan zen lanik garrantzitsuena. 1810ean osatu zen lan taldeetako bat zen. 1812an, San Jose egunez (martxoak 19), Cadizko diputatuek Konstituzioa onartu zuten. Lehenengoa izan zen, eta liberalismoaren ideiak jasotzen ditu. Konstituzioak 384 artikulu dauzka, 4 tituluetan bilduta. Botere legegilearen arauak heren bat dira.

Espainiar guztien eskubideak erresumetako eskubide historikoen gainetik ipini zituzten. Diputatuak nazioaren ordezkariak ziren. Beste urrats bat egin zuten lehen Borboitarrek politika eta administrazioa zentralizatzeko hasi zuten prozesuan. Oinarria gizabanakoen eta taldeen eskubideak aitortzea zen. Herritarren berdintasuna lortzeko, burokrazia, zerga sistema bakarra, armada nazionala eta barne aduanarik gabeko merkataritza ezarri ziren.

Cadizko lehenengo tituluek subiranotasun nazionala, giza eskubideak eta botere banaketa aldarrikatu zituzten. Honela gelditu ziren botereak:

  • Botere Legegilea: Gorteak erregearekin batera.
  • Botere Exekutiboa: Erregea.
  • Botere Judiziala: Auzitegiak.

Botere legegileari dagokionez, Konstituzioak erregeari ere Gorteekin batera legeak egiteko ahalmena ematen zion. Gorteek ganbera bakarra zuten eta botere zabalak zituzten. Gorteak biltzen ez zirenean, Diputazioak mantentzen zuen botere legegilea. Hautaketa sistema konplexua probintzia bakoitzaren populazioaren arabera egin zen.

Subiranotasuna nazioari egoztean, Espainiar oinordetzan oinarritutako monarkia egongo zen. Fernando VII.a errege onartu zuten, baina errege konstituzionala, ez absolutista. 1812ko Konstituzioak agerian du estatu konfesionala eta pribilegiodunen taldean jabetzak onetsi zituela. Botere exekutiboa erregearen esku gelditzen zen, eta Estatuko idazkarien bitartez erabiltzen zuten.

Cadizko Konstituzioaz debate ugari egon dira. Aurrekariak Estatu Batuetakoa eta Frantziakoa izan ziren, eta hiruretan antzekotasunak ematen dira. Fernando VII.ak eta gerrak ez zioten Cadizko Konstituzioari behar denbora eman berrikuntzak ezartzeko. Espainiarren askatasun nahiaren ikurra zen.

Independentzia Gerra eta Euskal Herria

Independentzia Gerra eta Euskal Lurraldeak

Zamakola jauntxoak Abandoko lurretan portu berri bat sortzea proposatu zien Batzar Nagusiari. Portua eraiki eta gero, Bilboko merkataritzaren garapena moztuta geldituko zen. Frantziak penintsula inbaditzean, euskal lurraldeetan ere militar frantsesen presentzia nabarmendu zen. Euskal merkataritza burgesia afrantsestu zen. Herria, Frantsesen aurkako borrokarako deitua, afrantsestu horien aurka altxatu zen. Donostia eta Gasteiz Frantsesen menpe zeuden, eta Bilbo, berriz, zenbaitetan aldatu zen eskuz.

Euskal Foruen Egoera Gerra Garaian

  1. Baionako Estatutua: Luzatu zen deialdiari kasu eginez, euskal lurraldeek ordezkariak bidali zituzten. 144. artikuluak euskal probintzietan indarrean zegoen sistema forala berriro aztertu behar zela zioen, hau da, foruen birmoldaketa atzeraturik gelditu zen, ez zen deuseztatu, baina asko afrantsesa agerian gelditu zen.
  2. 1810eko Otsaileko Dekretua: Napoleonen asmoa Frantzia hegoaldetik zabaltzea eta muga Ebroraino eramatea zen. Ebroren iparraldean zeuden lurraldeak Espainiatik banandu ziren; beste lurraldeak Bonaparteren menpean geratu ziren. Aldi berean, Euskal lurraldeak Frantziaren barnean geratu ziren, Napoleonen zuzendaritzapean. Trantsizio garaian, gobernu militarrak jarri zituzten. Harturiko neurrien artean, Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak desegitea izan zen. Horien ordez, probintzia kontseiluak antolatu ziren.

1812ko Konstituzioaren Eragina Euskal Lurraldeetan

Euskal probintziek ordezkariak bidali zituzten Baionara, eta herri kontraesanean zegoen. Espainiako beste lurraldeekin bat egiten zuten, foruen aurka. Konstituzioak ekarritako aldaketak:

  • Estatuko Gorteak ziren, erregearekin batera, legeak egiteko.
  • Aduanak aldatu egin ziren.
  • Zerga eredu berdina ezarri zen lurralde guztientzako.
  • Justizia arloan, legedi berbera ezarri zen.
  • Udalerriak gobernatzeko era aldatu zuten.
  • Foru Aldundiak bazterturik geratu ziren.
  • Herritarrez osaturiko milizia nazionala osatuko zen.

Konstituzio liberalak lurralde guztietan eredu berdina jarri nahi zuen eta foruen sistemaren aurkakoa zen. Gehiengo burgesia liberala zen, eta lurraldearen interesen alde baino lehenago euren interesen alde egin zuten.

Entradas relacionadas: