Cadizeko konstituzioa testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,37 KB

Antzineko Erregimenaren Krisia

I.KRISIA

1. IRAULTZAREN BELDUR

Frantziako Iraultzak ekarri zituen gertakizunak ikusita, Espainiako agintariek laster Erreakzionatu zuten. Espainiako ilustratu gehienak ez ziren iraultzaren Aldekoak, Antzinako Erregimenaren barruan eraldaketen politika egitearen Aldekoa baino. Hala ere, ideia iraultzaileak gero eta arrakastatsuagoak zirela Ohartzen ziren.

Karlos IV

Aren gobernua asko ikaratu zen eta irtenbiderik onena Isolamendua zela pentsatu zuten, Horrela, komunikazio bide guztiak itxi egin zituzten.
Atzerriko Unibertsitateetan ikastea eta gazteak Espainiatik irtetea debekatu zuten.

Gero, Floridablancako kondeak frantsesa irakastea ere debekatu zuen, eta prentsa gero Eta gehiago kontrolatu zuten. Inkisizioak susmopeko ilustratuak mehatxatzeko Eta herrialdea propaganda politikoaren aurrean ixteko enkargua jaso zuen. Atzerriko unibertsitateetan ikasi nahi zutenei Espainiatik irtetea eta atzerriko Irakasleei sartzea debekatu zitzaien. Herriaren Adiskideen Elkarteari ez zioten utzi lanarekin jarraitu. Horrela gauzak, Floridablancak konfiantza galdu zuenean,  Karlos IV.Ak, 1792an, Arandako kondea ipini zuen bere lekuan. Arandako Kondea Frantziako agintariekin harremanak hobetzen ahalegindu arren, ez zuen Ezertarako balio izan.

1.1.KONBENTZIOKO GERRA

1793an, Frantziarrek Biltzar legegile berria hautatu zuten (Konbentzioa), Frantziako Luis XVI.A Exekutatu ostean, Espainiak libre ikusi zuen bere burua Frantziarekiko loturak Apurtu eta gerra egiteko Europako beste potentziekin.

Konbentzioko Gerrak(nazioarteko gerra Frantziaren aurka) Elizan eta Elizan Kanpo sostengua lortu zuen, denak gurutzada bezala aurkeztu zuten.

1794 urtean,
Frantziako tropek Kataluniaren zati handia hartu zuten, Eta porrot larria jaso zuten Gipuzkoan non  Aldundia hasi zen bakea negoziatzen frantsesekin.

Etsaiak Nafarroan eta Araban egindako aurrerapen azkarren aurrean, Godoy gerra Gelditzen ahalegindu zen eta, Godoyk (1792-98, 1800-08) frantsesekin bakea sinatu zuen Basileako Bakean 1795eko uztailean. Espainiak lurraldea Berreskuratu zuen, Frantziari San Domingo uhartearen zati bat eta Merkataritza-abantaila batzuk lagatzearen truke.

1796 Urtean, San Ildefonso Ituna Sinatu zuten Britainia Handiaren aurka jotzeko. Hilabete gutxiren buruan San Bizente Lurmuturreko guduan itsas armada galdu zen.

Garai horretan, Espainiako Kanpo politika guztiz aldatu behar zuen koroak.

1.2.BARNEKO ARAZOAK

Godoyk saiaketa berritzaile bat egin Zuen: nekazaritza legea bultzatu zuen, hainbat zerga ezereztu zituen, Lantegietako produktuen prezioak liberalizatu zituen eta gremioak murriztu Zituen.

Elizgizon Asko erreformen auka kokatu ziren eta honek Karlos IV.Aren finantzak larritu Zituen. Horregatik 1798. Urtean  Elizaren Ondasunen parte bat desamortizatu zituzten, eta elizako jabetzen seigarren Atala esku pribatuetara igaro zen.

1.3.NAPOLEONEN ERAGINA ETA GERRAREN HASIERA

Bitartean, Frantzian, Napoleon Bonapartek 1799. Urtean agintea hartu zuen. Enperadorearen Interbentzionismoak Karlos IV.Aren makaltasunak areagotu zituen: 1804. Urtean Godoy behartuta egon zen Portugaleko inbasioa (Laranjen Gerra) zuzentzera. Horrez gain, 1805an, Trafalgarren Itsas armada Nelson Almiranteak suntsitu zuen.

Gerrako Hondamendiek nobleziaren haserrea ekarri zuten, eta desamortizazioak Kleroarena; Oposizioa Asturiasko Printzearen , Fernando VII.Aren, inguruan bildu zen, Godoyrekin ez Baitzuen bat egiten..

Kontserbadoreen konplotari bultzada handia eman zion Fontainebleauko Hitzarmenak (1807), haren ondorioz, Godoyk baimena eman zion Frantziari  tropak kantonatzeko, geroago Portugal konkistatu eta banatzeko. Godoyren egoera ahula zela aprobetxatuta, Fernando printzeak boterea eskuratu zuen. 1808ko martxoaren 19an, Fernandok eta bere partaideek Aranjuezeko matxinada egin zuten eta Godoy Jaustea  eta Karlos IV.Ak abdikazioa lortu Zuten.

Frantziako tropak, Murat jeneralarekin, Madrilen sartu ziren, Karlos IV.A damutu zen, eta errege biak Baionara abiatu ziren. Une horretan, Enperadoreak koroa eskuratzeko borrokan parte hartu zuen, eta gatazkak Baionan Konpondu behar izan zituzten . Haien artean akordiorik lortuko ez zela ikusita, Baionan, Napoleonek Espainiako tronua lortu zuen eta honek bere anaiari, Josef, Eman zion «Baionako Abdikazioak» Izenekoetan (maiatzak 5). José I.Ak Baionako Estatutua argitaratu zuen. Konstituzio baten antzekoa zen eta, nahiz eta Eskubide gehienak monarkaren esku egon, kutsu liberala zeukan.

Bitartean, 1808ko Maiatzaren 2an madrildarrak frantsesen aurka altxatu ziren, Murat Jeneralak matxinada gogor zapaldu zuen eta ehunaka herritar fusilatu zituen. Matxinadak Espainia osotik zabaldu ziren eta Independentziako gerra Ekarri zuten (1808-1813).

Herri gerra izan zen, nazionala Ere bai, baina ez iraultzailea.

INDEPENDENTZIAKO GERRA

2.FRANTSESEN INBASIOA: INDEPENDENTZIAKO GERRA

Herria Altxatu zen erlijioa eta erregea babesteko; Gerrarako argumentuak kleroak eman zituen. Gutxiengo liberala ez zegoen ideia Horien alde, eta nazioa Frantziaren aurrean defendatzeaz gain, bere iraultza Egin nahi zuen. Burokrazia jokoz kanpo geratu ostean, Elizak bakarrik zeukan Antolakuntza artikulatu bat.

Kleroak Nekazariak frantziarren aurka mugitzea lortu zuen. Josef Bonaparte, berriz, Ezin izan zuen  ilustratuen babesa lortu, Bakarrik frantsestuen laguntza izan Zuen. Josef I.Ak ez zuen herriaren maitasuna lortu, frantziar enperadorearen Eta bere jeneralen aginduetara zegoen marioneta huts moduan ikusi zuten eta.

Frantsestu gehienek hezkuntzaren, zuzenbidearen edo erlijioaren arloan Eraldaketak nahi zituzten. Espainiar gutxi batzuek bezala. Inbaditzailearen Aurkako borrokan, Cadizeko Gorteetan bildu ziren.

Baionako abdikazioen ondorioz, administrazioa eta  lurraldea hautsi egin zen eta aginte erakunde berriak ezarri ziren probintzia batzarrak. Batzorde horiek errege Absentearen izenean subiranotasuna haien gain hartu eta agintea legitimatzen Zuten. Probintzia batzarren ordezkariek Goreneko Batzar Zentrala osatu zuten Floridablancako kondearen Agintepean. Botere subiranoa beretzat hartu eta gorengo gobernu-organo moduan Ezarri zen.

2.1.GERRAKO FASEAK

1. Fasea: 1808ko maiatzetik azarora

1808ko ekainean 170.000 gizoneko armada Espainian sartu Zen. Baina, espainiarren erresistentziak hankaz gora ipini zituen Napoleonen Planak. Hiri batzuk aurre egin zieten frantsesei (Zaragoza, Girona …), eta bitartean Frantziarrak ahultzen ari ziren.

Baina porrot larriena Dupont Jeneralak jaso zuen Bailénen, eta Castaños jeneralak garaipena lortu zuen uztailaren 19an.

2. Fasea: 1808-1812

Handik Aurrera gerra areagotu zen. Enperadore bera Espainian sartu zen (azaroan) 250.000 gizoneko armada batekin. Aste gutxitan penintsula osoa hasi ziren Kontrolatzen, eta Jose erregea Madrilera itzuli zen. Batzar Zentrala Sevillara Jo behar zuen eta gero Cadizera.

Espainiarrek Gerra egiteko forma berria asmatu zuten:gerrilla. Soldaduak, boluntarioak eta bidelapurrak elkartu ziren. Ingurunea hobeto ezagutzen zuten eta herriaren laguntza zuten.

Frantsesak Hirietan ziren nagusi, baina nekazaritza guneetan gerrilla taldeak ziren jabe. 1810ean, dekretu baten bidez, Napoleonek penintsula lau zatitan banandu zituen Eta berak Ebrotik iparraldea kontrolatzen zuen.

3. Fasea: 1812-1814

1812. Urteko udaberrian gerrak beste norabide bat hartu zuen. Enperadoreak Espainian Tropa asko mantendu behar zuen, baina orain, Errusiako frontean behar  zituen.

1812ko Uztailean Arapilesen (Salamanca)  Wellington Jeneralak Ingalaterrako, Portugaleko eta Espainiako tropekin eta gerrillarekin garaipena Lortu zuen.

1813ko udaberrian frantsesak hasi Ziren atzerantz jotzen: Gasteizera Joan ziren, hor beste porrota jaso zuten, eta gauza bera gertatu zen San Martzialen (Irun). Fernando VII.Arekin akordioa lortu nahi izan Zuen, eta Espainiako koroa itzuli zion Valenciako Ituna dela bide (1813ko Abendua).

2.2.CADIZKO GORTEAK

Gerran Zehar, Espainiako ilustratu gutxi batzuek ideia iraultzaileak ezarri nahi Zituzten, eta Frantzian bezala iraultza burgesa egin nahi zuten.

Batzar Zentralak Cadizen hartu zuen babesa eta 1810eko Urtarrilean  Erregentziako taldeari utzi zion lekua. Hau bost kide kontserbadoreko behin-behineko gobernua zen. Burges liberalek, Funtzionario ilustratuek eta Josef erregearen armadak okupatutako beste hiri Batzuetako intelektual askok, gerratik ihes eginez, Cadizen bat egin zuten, Britainiar ontzidiak babestutako hiria zen eta.Dena den, Batzorde Zentralak, Boterea utzi baino lehen, deialdia egin zuen Gorte Nagusiak biltzeko.

1810eko irailean hasi ziren saioak. Diputatuek espainiar  nazioaren osotasuna defendatuko zutela Zin egin zuten, eta 1814ko Udaberrira arte egin zuten lan.

Gerrako Oztopoengatik, diputatu askok ezin zuten Cadizera ailegatu, batez ere, Goi-noblezia, Elizako hierarkia, probintzietako ordezkariak eta Amerikakoak. Horregatik, Oso garrantzitsua izan zen Cadiz hiriaren izaera: hango herritarrak ziren Ordezkoak, gehienak erdiko klasekoak, Elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak , katedradunak eta industri Eta merkataritza burgesiako kideak.

Hasieratik, Biltzar Konstituziogile modura Eratu ziren, eta subiranotasun nazionala Aldarrikatu zuten. Cadizeko diputatuek iraultza Liberala ipini zuten abian.  Herritar guztiei, Amerikakoak barne, eskubide berdinak aitortzen zizkieten.

Baina, laster, bi joera nagusi azaldu ziren ganbaran: Alde batetik, liberalak  eta bestetik, absolutistak. Cadizeko prentsa, orokorrean, liberala izan zen, Baina elizetako pulpituak absolutisten aldekoak ziren. Liberalek inprimatze askatasunaren dekretua Gainditzea lortu zuten, indarrik gabe utzi zituzten gremioak eta, jaurerriak Deuseztatu zituzten.

Erlijioari buruz ere egin zituzten legeak, batez ere Inkisizioa indargabetu zuten.

Beste aldetik, Espainiaren lurralde antolakuntzari Buruzko eztabaidak hasi ziren.

1812ko, martxoaren 19an, San Jose Egunean, Cadizeko diputatuek  Konstituzioa, “la Pepa”, onartu zuten. Espainiaren historiako lehena Zen, eta Espainiako liberalismoaren ideiak ezarri zituen. Oso testu luzea zen, Arazo guztiak xehetasunez arautu nahi zituztelako.

2.3.1812KO KONSTITUZIOA

ãNazioa:

¬Estatu bateratua ezarri zuten: Espainiar guztien eskubideak eskubide historikoen gainetik ipini Zituzten.

¬Diputatuak  nazioaren ordezkariak ziren, beraz, beste edozelako ordezkaritza ezereztu Zuten.

¬Salbuespen eta pribilegioetan oinarrituriko gizarte Ereduarekin amaitzeko bidea ireki zuten, herritarren berdintasuna (lege aurrean)lortzeko.

¬Horretarako ere, burokrazia zentralizatua, zerga sistema bakarra, armada nazionala eta Barne aduanarik gabeko merkatua ezarri zituen Konstituzioak.

ãKoroa:

¬Konstituzioak  subiranotasun nazionala aldarrikatu Zuen.

¬Erregeari funtzio Legegilea kendu zion.

¬Konstituzioak Fernando VIIa erregetzat onartzen zuen, baina errege konstituzional bezala.

ãGorteak:

¬Ganbara bakarra zuten.

¬Gizon guztien boto emanez eta konpromisario sistema konplexu baten bitartez (benetan sufragio zentsitarioa).

¬Diputatua izateko, jabe izatea Beharrezkoa zen.

ãErlijioa:

¬Estatu konfesionala onetsi zuen.

¬Azkenean, erlijioaren askatasunari uko egin zioten beste Arazoak ekiditeko.

ãGizabanako Eskubideak:

¬Ez dago atal berezi bat norbanako eskubideak deskribatzeko , baina testu osoan zehar Aipatzen dira: Berdintasun juridikoa, Prentsa askatasuna, Bizilekuaren Bortxaezintasuna, Jabetzaren eskubidea, sufragio oso murriztuta, Habeas corpus, …

Cadizeko Konstituzioa muturreko Liberalismoaren ikurra izan zen. Hala eta guztiz ere, gerrak eta Fernando VIIak ez zioten denbora eman aldaketak egiteko, dena den, Askatasun nahiaren ikurra bihurtu zen. Mendean zehar,  gogoan iraun zuen eta eragin handia izan zuen beste konstituzioetan.

FERNANDO VII 1813-1833

1.FERNANDO VII.AREN ITZULERA (1814-1820). SEIURTEKO ABSOLUTISTA

1813. Urtean Napoleonek eta Fernandok Valençayko Ituna sinatu zuten. Baina frantsesen aurkako borrokaren amaiera ez zuen guztiz Baketu herrialdea. Fernando VII.Aren erabakiaren zain liberalen eta Absolutisten arteko gatazkak sortu ziren.

1814ko udaberrian Espainiara iritsi zen erregea eta gogo onez hartu zuen Jeneral batzuek egindako proposamena absolutismoa berrezartzeko: Cádizeko Gorteen diputatu absolutista batzuk Pertsiarren Manifestua sinatu zuten. Apirilean, Fernandok ilegaltzat jo zuen Cádizeko Gorteen deialdia eta beraz, egindako lan Guztia indargabetu zuen.

Fernandoren estatu kolpearen ostean, absolutismoa berrezarri zen. Zapalkuntzak biktima asko egin zituen: liberalak eta frantsestatuak; ondorioz, Euretako askok erbestera joan Ziren.

Erregeak sostengu handia zuen absolutismoa berrezartzeko: Alde batetik, Aliantza Santua Europan, Eta bestetik, Eliza eta lur jabe Handiak Espainian.

Erregeak prentsa askatasuna indargabetu eta Inkisizioa Berpiztu zuen, eta Jesuitak Espainiara itzuli ziren. Dena dela, Elizaren Errentak jaitsi egin ziren eta kleroa murriztu zen. Elizak aurreko erregealdian Saldutako lurrak berreskuratzea eskatu zion, baina Fernando VIIak ezetz esan Zuen.

Zapalkuntza zela eta, militar asko absolutismoaren Berrezarpenaren kontra jarri ziren eta, elkarte aberkoiak eta masonaksortu zituzten. Ejertzitoan (oso handia), elkarren ondoan bizi ziren Ejertzito borboitarraren profesionalak, Antzinako gerrillariak, jeneral absolutistak eta ofizial liberalak.

Espoz y Mina, Porlier edo Lacy kolpeak egiten saiatu Ziren arrakastarik gabe, baina 1820.Ean Rafael de Riegok arrakasta izan zuen.

1.1.EGOERA EKONOMIKOA

Espainia, Gerraren ondoren, egoera tamalgarrian zegoen: Hiriak, bideak eta lantegiak suntsituta zeuden, eta nekazaritza kapitalik gabe, Uztak eta artaldeak galdu ondoren. Gainera, Amerikako independentziak merkatuak Itxi zituen eta Fernando VII.Ak antzinako zerga sistemari itzuli zen, baina Urte biren buruan herri zorra izugarri handitu zen. Horregatik, Martín de Garay Ministroak proposatu zion Cadizko zerga sistema mantentzea.

Industria atzeratuta zegoen eta klase burgesa oso ahula Zen. Nekazaritzak nolabaiteko aurrerakuntza izan zuen lur berriak lantzen, Baina erregeak Mestari pribilegioak Itzuli zizkion.

2.HIRURTEKO LIBERALA (1820-1823)

Rafael Riego Komandantea prest zegoen Amerikara joateko 1812ko Konstituzioaren alde altxatu Zenean. Ejertzitoaren zati baten laguntza lortu zuen eta hainbat hiritan batzar Liberalak sortu zituzten 1808ko ereduari jarraituz. Azkenean, Fernando VII.Ak Garbi ikusi zuen erregimen konstituzionala onartu behar zuela. Bigarren saiaketa Iraultzaile honek hiru urte baino ez zuen iraun.

Liberalek Inkisizioa ezeztatu, Cádizen onartutako Zerga sistema ezarri, jaurerriak deuseztatu, jesuitak kanporatu eta herritarren Eskubideak eta askatasunak bermatzeko legeak onartu zituzten. Gobernuak fraide-ordenak Ezabatu eta euren lurrak desamortizatu zituzten, zorra txikitzeko.

Baina liberalak Bi taldeetan zatitu ziren: moderatuak eta asaldatuak. Moderatuak Cádizeko Gorteetan parte hartu Zuten eta asaldatuek iraultzaren garapena haiena zela uste zuten. Zatiketa Hau mendean zehar nabarmendu zen.

Gatazkek Ia gerra zibila ekarri zuten, baina 1823ko apirilean, frantziar armada (San Luisen Ehun Mila Semeak) Europako potentzi absolutistek bultzatuta eta Finantzatuta, Espainian sartu zen Fernando VII.Ari subiranotasun osoa Itzultzeko.

3.HAMARKADA ABSOLUTISTA (1823-1833)

1823tik hil zen arte, Fernando VII.Ak monarka absolutu Bezala gobernatu zuen. Zapalkuntza izugarria hasi zuen, batez ere, politikariak, Funtzionarioak, letra gizonak eta armadako ofizialak jo zituen. Herrialdea Berriro itxita geratu zen eta Calomarde ministroak, poliziaren bidez, bete zuen Zapalkuntza lana.

Milaka Espainiar erbestera joan ziren berriro. Lehen, Britainia Handian bizi ziren Erbesteratuak, eta 1830 urtetik aurrera Frantziara joan ziren.

Bigarren Errestaurazio absolutista honek Erregimen Zaharra ia oso-osorik ezartzea ekarri Zuen, baina erregeak, Hirurtekoaren eskarmentua Zela eta, aldaketa batzuk egitea erabaki zuen. Gehienak aldaketa administratiboak besterik ez ziren: Ministro-kontseilua ezarri, Ogasun publikoa antolatu eta Madrilgo burtsa sortu Besteak beste. Hala eta guztiz ere, 1824an Amerikako Inperioa galdu ostean Egoera ekonomikoa oso larria izan zen.

Autarkia ekonomiko aldia hasi zen: lur berriak goldatu Zituzten eta industria pribatuari bultzada bat eman zioten.

3.1.EGOERA POLITIKOA

Hamarkada honetan, gobernu traketsa eta Zapalkuntza ikaragarriaren ondorioz, Fernando VII.Ak  prestigio osoa galdu zuen Europan, batez ere 1830 urtetik aurrera. Gainera, gobernua behin eta berriro aldatzeak agerian Utzi zuen monarkaren ahulezia. Bi ziren Fernandok zituen mehatxuak: liberal Asaldatuak, alde batetik eta, muturreko absolutistak, bestaldetik.

Muturreko Errealisten haserreak txarto antolaturiko matxinadak eragin zituen, baina 1826tik aurrera mugimenduak indarra Hartu zuen eta Karlos María Isidro inguruan Bildu ziren. Hurrengo urtean, malcontenten matxinadak arrakasta lortu zuen Kataluniako nekazari guneetan.

Ezegonkortasun Politikoa 1830ean areagotu zen: Frantzian liberalismoak berriro Arrakasta izan zuen eta  Mª Kristina Borboikoak (4. Emaztea) alaba bat Izan zuen.

3.2.OINORDETZAKO AUZIA

Isabel jaio baino lehen, erregeak Berrespen Pragmatikoa sinatu zuen, horren arabera, emakumeek ere Zeukaten gobernatzeko eskubidea. Honek Karlos María Isidro tronutik kanpo utzi Zuen eta liberalen garaipena suposatzen zuen. Hauek guztiak María Kristina Erreginaren inguruan ipini ziren erregimena nolabait irekitzeko.

1832. Urtean, erregea gaixotu Zenean ultra-absolutistek Berrespen Pragmatikoa ezeztatzea lortu zuten baina, Sendatu zenean, Isabelen eskubideak berrezarri zituen eta “garbiketa” bat Ejertzitoan zein administrazioan abian jarri zuen. 

Entradas relacionadas: