Cadizeko gorteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB

KOMENTARIOA: ARLO POLITIKOA: Testua Erregimen Zaharraren krisian Espainian kokatzen da. Carlos IV.Aren erregealdian Espainiako atzerapen ekonomikoak eta sozialak iraun zuten. Horri, Frantziako iraultzaren hedapenaren beldurra gehitu zitzaion. Krisi politiko latzena 1808an izan zen: Baionako Abdikazioak eta Independentzia Gerraren hasiera. Independentzia gerra. Baionako abdikazioen berri Espainiara heldu zenean herritarrak frantsesen aurka altxatu ziren. Mugimendua Madrilen jaio zen (maiatzaren 2an) baina berehala herrialde osoan zabaldu zen. Erresistentzia antolatzeko Probintziako Batzarrak antolatu zituzten.
Hurrengo pausua Batzorde Zentral Gorena antolatzea izan zen, Espainiako gobernua frantsesen aurka.

Cádizeko Gorteak

Batzorde Zentralak Cádizen hartu zuen babesa eta, Erregea (Fernando VII.A) Frantziarren esku zegoenez, taldeko erregentzia osatzea erabaki zuen.


- Erregentzia horrek inguruaren presioa jasan zuen (Cádiz hiri liberala baitzen)

Gorteetan bi jarrera izan ziren:



- Liberalek berrikuntza iraultzaileak egin nahi zituzten


- Absolutistak gutxiengoa ziren. Erregimen Zaharra gorde nahi zuten

Liberalak nagusi zirenez, Cádizeko Gorteek jarrera iraultzailea hartu zuten. Iritzi publikoak liberalen eragina jasan zuen. Izan ere, Cadizko prentsa gehiena liberalen alde egon zen. Orduan, Gorteek Espainia berritzeko dekretuak idatzi zituzten, liberalen ideiak jarraituz:


- Erregimen feudala bertan behera utzi zuten eta pribilegioak ezabatu


- inkisizioa deuseztatu zuten


- Lurralde-antolakuntzan estatu zentralizatua ezarri zuten


- Adierazpen-askatasuna ezarri zuten

ARLO EKONOMIKOA:Espainiako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza zen. Noblezia eta kleroak lujabetza handiak zituzten. Nekazaritza tradizionala zen eta iraupen krisiak ohikoak izaten ziren. Gremioen egitura zaharkituak, gainera, produkzioa eta lehiakortasuna galerazten zituen... Atzerapen ekonomikoaren ondorioa Estatuaren defizit kronikoa izan zen, ezin zion aurre egin etengabeko gerrak ordaintzeko gastuari. Konstituzioa eta dekretuen bitartez liberalek Erregimen Zaharreko trabak ezabatzen saiatu ziren (merkataritza-askastasuna jarri, gremioak ezabatu, etabar). GIZARTEAREN EGOERA:Espainiak ezberdintasunean oinarrituriko gizarte estamentala zuen:

- Noblezia eta kleroa pribilegiodunak ziren (adibidez, ez zituzten zergak ordaintzen) eta berrikuntza liberalak ukatzen zituzten. Pertsiarren manifestuaren alde zeuden.

- Herriak (Nekazariak gehienbat) lan egin eta zergak ordaindu behar zituen. Hiriko burgesia zen hirugarren estamentuko talde aberatsena eta jakintsuena. Ideia liberalak bultzatu zituen. Cádizeko Gorteen protagonistak izan ziren. AURREKARIAK Cádizeko Konstituzioak aurrekari gutxi ditu, Espainiako lehenengo konstituzioa izan zelako. Baionako Estatutua aurrekaritzat har daiteke (konstituziotzat hartzeko baldintzarik betetzen ez dituen arren); testu horretan Jose Bonapartek eskubide batzuk aitortu zituen. Bestalde, Amerikako Estatu Batuetako (1787) eta Frantziako (1791) Konstituzioak “La Pepa”ren aurrekari zuzenak izan ziren. Haietan printzipio liberalak argi eta garbi ezarri ziren.

Entradas relacionadas: