Burtsa-indize orokorrak eta Enpresen Finantzaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7 KB

Burtsa-indize orokorrak:

Eginkizun nagusiak:

· Eskaintza-eskarien legea aintzat hartuta, tituluen prezioa eta balioa zehaztea.

· Informazioa ematea, prezioei buruz, haien aldaketari buruz zein transakzio-bolumenei buruz.

· Erosteko eta saltzeko eragiketak azkar gauzatu eta likidatuko direla ziurtatzea.

· Balore-sozietateen eta balore-agentzien jarduna gainbegiratzea.

Etorkizunari begira dauden espektatibek, ekonomian hain eragin handia dutenek, bereziki eragiten dute burtsetan.

3.1 ERRENTA ALDAKORREKO MERKATUA:

Ezagunenak dira, merkatu hauetan, enpresek, finantzaketa lortzeko, akzioak deritzen baloreak-tituluak jaulkitzen dituzte, dituaten truke eta enpresaren jabetza ehuneko bat lagatzearen truke. Negoziatzen diren akzioak:

· Lehen mailako merkatu edo jaulkipen-merktua: Aktiboak sortzen ditu, eta merkatu horretan bidertzen da aurrezkia inbertsiora. Jaulkipena balore merkatuaren batzorde nazionalak baimendu behar du, eta haren ezaugarri guztiak azaltzen dituen liburuxka bat izan behar du.

· Bigarren mailako merkatua edo negoziazio-merkatua: Bigarren eskuko merkatua da berez. Izan ere, merkatu horretan jada jaulkita dauden baloreekin negoziatzea da. Merkatu hori da balore-burtsa esaten dioguna.

Etengabeko merkatua:(SIBE) Espainiako lau burtsak elkarrekin konektatzeko informatika-sistema da, aukera ematen duena zenbit balore denbora errealean negoziatzeko, ordenagailu-terminalen bidez.

4. ENPRESEN FINANTZAKETA:

Enpresa orok behar izaten ditu diru-baliabideak, bere ekonomia-jarduerak gauzatzeko egin beharreko inbertsioak dinantzatzeko.

Enpresek erabiltzen dituzten diru-baliabideak bi jatorri motetan sailkatzen dira:

· Finantzaketa propioa(auto finantzaketa): Baliabide propioak enpresaren baliabide egonkorrenak dira beraz, haiengatik interesik ordaindu behar ez delako.

- Jabeen ekarpenak: Aurreko atalean azaldu genuenez, enpresa baten jabetza-ehunekoak eskuratzeko, haren akzioak erosten dira merkatu espezializatuetan hau da burtsan.

- Erreserbak: Erreserbak enpresan banatu gabe geratzen diren baliabideak dira, autofinantzaketarako baliatzeko.

· Besteren baliabideen bidezko finantzaketa: Bere finantzaketaz gain, beste baliabide batzuk ere behar izaten dituzte, eta besteren finantzaketara jotzen dute.

- Merkataritza-kreditua: Enpresak hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uztean lortzen duen fiantzaketa automatikoa da.

- Maileguak eta kredituak: Berezkoak bitartekari bankarioei eskatu ohi dieten ditu-kantitateak dira, beren inbertsio-proiektuak eta epe laburrerako jarduerak finantzatzeko.

- Jesapenak: Enpresa jakin batek ditu asko behar badu, baina bankuek eta kutxek eskaintzen dizkioten maileguen baldintzak ez bazaizkio onargarriak iruditzen, partikularrei eska diezaieke mailegua, kreditu-titulu batzuk jaukita.

- Funts espontaneoak: Enpresak eskuragarri dituen baliabideak dira, oraindik aurreikusitako helbururako erabili ez dituelako.

- Jabeen ekarpenak: Aurreko atalean azaldu genuenez, enpresa baten jabetza-ehunekoak eskuratzeko, haren akzioak erosten dira merkatu espezializatuetan hau da burtsan.

- Erreserbak: Erreserbak enpresan banatu gabe geratzen diren baliabideak dira, autofinantzaketarako baliatzeko.

Besteren baliabideen bidezko finantzaketa: Bere finantzaketaz gain, beste baliabide batzuk ere behar izaten dituzte, eta besteren finantzaketara jotzen dute.

- Merkataritza-kreditua: Enpresak hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uztean lortzen duen fiantzaketa automatikoa da.

- Maileguak eta kredituak: Berezkoak bitartekari bankarioei eskatu ohi dieten ditu-kantitateak dira, beren inbertsio-proiektuak eta epe laburrerako jarduerak finantzatzeko.

- Jesapenak: Enpresa jakin batek ditu asko behar badu, baina bankuek eta kutxek eskaintzen dizkioten maileguen baldintzak ez bazaizkio onargarriak iruditzen, partikularrei eska diezaieke mailegua, kreditu-titulu batzuk jaukita.

- Funts espontaneoak: Enpresak eskuragarri dituen baliabideak dira, oraindik aurreikusitako helbururako erabili ez dituelako.

13. Gaia

1. NAZIOARTEKO MERKATARITZA:

Herrialdeak berak ez dituen ondasunak eta zerbitzuak lortzea. Lurralde jakin batzuetan ondasun eta zerbitzu batzuk ez edukitzea faktore hauen bidez azal daiteke:

· Ekoizpen-kostuak: Eragin erabakigarria dute ondasunen eta zerbitzuen salmentarako ezarritako prezioetan, eta bi faktore hauen araberakoak dira: zer ekoizpen bitarteko dauden eta zer teknologia erabiltzen den.

· Eskaria: Eskariak nazioarteko merkataritza sustatzen du, praktikan oso zaila baita herrialde batek bere kabuz bertako biztanleen lehentasunak edo zailtasunak asetzeko beharrezko guztia ekoiztea.

Faktore horiek eragiten dute, besteak beste, nazioarteko merkataritza. Termino horrek nazioarteko ekonomia-harremanak oro har adierazten ditu, bai esportazioei dagozkienak bai inprotazioei dagozkienak.

Aduana-lurraldea: Salgaien zirkulazio askea duen eremu geografiko bat da, eta ez du nahitaez bat etorri behar herrialde jakin baten muga politikoekin.

1.1 ESPEZIALIZAZIOA ETA ABANTAILA KONPARATIBOA:

1776an, Adam Smithek, Nazioen aberastasuna lan ospetsuan, hau adierazi zuen nazioarteko merkataritzari buruz: ”Ez saiatzea inoiz etxean ezer egiten, hori egitea erostea baino gehiago kostatuko bazaio”

Trukearen alderdi onuragarriena da aukera ematen duela lana banatzeko eta, herrialdeak ondasun eta zerbitzu jakin batzuk ekoizten espezializatzeko, horrek efizientzia handitzea dakar eta.

Abantaila konparatiboaren teoriak: Nazioarteko merkatuan ahalik eta modurik efizienteenean truka ditzaketen ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean espezializatzen saiatzen direla herrialdeak.

2. MERKATARITZA ASKEA:

Egungo ekonomia globalizatuan, merkataritza askeak aukera eman du herrialdeen arteko merkataritzak oztoporik ez izateko, eta horrek abantaila konparatiboaren teoria gauzatzen du. Hauek dira merkataritzaren aldeko errazoiak:

Entradas relacionadas: