Burdinbideen lege orokorra testu iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,78 KB

Mendizabalen desamortizazio dekretua (1836-02-21)


Sarrera

Aurrean dugun testua, lehenengo mailako testu historiko, juridiko eta ekonomiko-soziala da. Mendizabal ministroak 1836.Urtean desamortizazioak sortzeko bultzatu zuen legea da. Honen egilea, Mendizabal izan zen eta bere hartzailea Maria Kristina izan zen bere alaba Isabel II.A adingabekoa zelako oraindik, baina esan dezakegu testua publikoa dela egunkari batean argitaratu zelako. Honen helburua, desamortizaioaren alde onak erreginari erakustea zen.

Laburpena

Testuan, legearen bi paragrafo agertzen dira eta erraz ikusi daiteke zeintzuk diren helburuak paragrafo hauetan:


Lehenik eta behin, zor publiko handia murriztu. Horretarako, desamortizazioen bitartez, Gobernuak eskuratutako lurrak salmentan ala enkantean jarriko dira. Jarraitzeko, kapitalismoaren ikuspegia edo mentalitatea bultzatzea eta horretarako, esplotatzen ez zen lurra berpiztea edo jabe familia oparoa sortzea lurraren salmentaren bidez. Azkenik, merkatu nazionalaren proiektua bultzatzea.

IRUZKINA

Testuinguru historikoa

Testua bere garai historikoan kokatzeko XIX.Mendera bueltatu behar gara. Mendearen hasieran, Monarkia albsolutistaren aurka sortutako sistema liberalek, gizartea antolatzeko sistema berria zekarren. Alde batetik, hiru botereen banaketa, horrela absolutismoari bukaera emanez eta bestetik, kapitalismoaren sorrera.


Kapitalismo teoriaren arabera, gizabanakoen eskubide natural nagusia zoriontsu izatea zen eta hori lortzeko, bi elementu hauek bermatu behar ziren; alde batetik, giza banakoen eskubideak: inprimatze eta adierazpen askatasuna, alderdi politikoa sortzeko askatasuna… eta beste aldetik, ondasunak edukitzeko askatasuna: jabetza pribatua edozein pertsonek ez duen bitartean ez da posible izango gizaki libre eta zoriontsua izatea.

Bestalde, jabetza izateak benetako zentzua ematen dio lanagatik bakoitzak duen interesari eta nazioen aberastasunaren euskarri bilakatzen da.

Ikuspegi ekonomiko liberal ala kapitalista, Cadizen egindako gorteetan argi eta garbi azaldu zen. Bertan artutako zenbait erabakien arabera, kapitalismoaren oinarriak finkatu ziren: askatasun ekonomiko osoa nabaritzeko, gremioak eta Jaurerri eskumenduak ezabatu ziren eta zerga sistema modernoa ezarri zen.

Kapitalismoa aurrera eramateko, desamortizazio fenomenoa urrats garrantzitsua izan zen. Desamortizazioa, Elizaren ondasunena eta udal eta herriaren ondasunena, gobernu liberalak harturiko neurri garrantzitsuena izan zen.

Ondasunon desamortizazioa bi urratsetan burutu zen: lehenengo, Estatuak ondasun horiek konfiskatzea. Beraz, aurrerantzena ez zeuden merkatutik kanpo eta ondasun nazional bihurtu ziren. Ondoren, ondasunak saltzea, jendaurreko enkantean eta hauek salduz lorturikoa Estatuak bere beharrizanetarako erabili zuen.


Desamortizazio-prozesua

Desamortizazioak XVIII.Mendean hasi ziren aplikatzen. Baina salmenta-prozesu luze hori ez zen jarraitua izan , zenbait desamortizazioren ondorio baino: Karlos IV.Aren Godoy ministroak egindakoa, Cadizeko Gorteek hartutako erabaki teorikoak, Hirurteko Liberalekoa, Mendizabalena eta Pascual Madozena. Hauetatik azken biak nabarmendu behar dira.

Mendizabalen desamortizazioa

Mendizabalena nabarmenena da, izan ere, bere dekretua gauzatzearen ondorioz, apurtu egin ziren Vatikanoarekiko harreman diplomatikoak eta iritzi publikoa nahasi eta banatu zen. Hau dela eta, Aro Garaikideko historian benetako ‘’desamortizazioaren’’ adibidetzat gelditu da. Mendizabal 1835ean, Londresetik iritsi zen Gobernua burutzeko. Bere ardura nagusia Isabel IIaren tronuaren, hau da, estatu liberalaren jarraipena bermatzea. Horretarako, gerra karlista irabazi beharra zegoen. Helburua, ezin zen bete dirurik gabe. Mendizabalek finantzabide berriak erabili behar zirela erkabaki zuen, hau da, elizaren ondasunak batez ere. Zenbait helburu lortu nahi ziren desamortizazioen bidez:

I. Gerra Karlista (1833-1839) irabaztea. Hau lortzeko, herri zorra edo zor publikoa ezabatu behar zen eta ogasun egoera txarrari irteera eman eta horretarako, hartzekoduneei ordaindu behar zieten.

Desamortizazioaren onuradun nagusia, burgesia diruduna, liberalen ideietara erakartzea


Eliz ondasunen egitura aldatzea, amortizatua eta kolektiboa izatetik indibiduala eta askea izatera


Mendizabalen legearen onuradunak, goi mailako burgesia eta antzinako noblezia ziren. Burgesek lurrean inbertitu zuten dirua eta irabazi handiak lortu zituzten.


Testuaren edukia erlazionatu testuinguruarekin

Politiko liberalek, Espainiaren ekonomiaren moderniazazioa bultzatu nahi zuten, horretarako, legea martxan jarri zuten. Bi paragrafoetan lege honen helburuak ageri dira:

Lehenengoa, Gerra Karlista irabazteko, gobernuek Armada sendotu behar izan zuten eta honek ekarri zituen gastuak handitzea. Honi aurre egiteko Gobernuak zor publikoa kaleratu eta handitu zuen. Bi parrafoetan ‘’zor publikoaren murrizketa’’ aipatzen da.Kapitalismoaren ikuspegia edo jabetza pribatuan oinarritutako pentsaera zabaltzea bigarren helburua izango da: esplotatzen ez zuen lurra, berpiztea edo jabe familia oparoa sortzea dira egiten diren aipamenak. Hirugarren helburua merkatu nazionalaren eraikitzea izango da.

Mendizabal da lege honen egilea eta bere ardura nagusia Estatu liberalaren jarraipena bermatzea da.Horretarako, gerra karlista irabazi behar zen eta hori ezin zen diru gabe lortu. Horregatik Mendizabalek finantzabide berriak erabili zituen adibidez, Elizaren ondasunak.

BALORAZIOA

Ondorioak

Mendizabalen legearen onuradunak, lur erosleak ziren; hau da, goi mailako burgesia eta antzinako noblezia. Burgesek lurrean inbertitu zuten dirua eta irabazi handiak lortu zituzten. Dseamortizazio prozesuaren helburua ez zen lurrak herri xehearen artean banatzea, ikuspegi kapitalista bultzatzea eta Estatuaren ogasun sistemarako dirua lortzea baino. Prozesu horrek nekazaritza-produkzioaren bolumena handitzen lagundu zuen.  Espainiaren ekonomiaren modernizazioari bultzada handia eman zion Madozen 1854.Urtean egindako 2.Desamortizazioa: lortutako diruaz trenbidearen eraikuntzari ekin zion gobernuak.


Garrantzi historikoa

Espainiaren XIX.Mendeko aldaketa ekonomiko eta politikoak ulertu ahal izateko ezinbestekoa da, Desamortizazio fenomenoa aztertzea. Honen bidez, egitura ekonomikoa guztiz aldatu zen; jabetza pribatuan oinarritutako kapitalismoa martxan jarri zen: sistema liberalek Espainiako modernizazioari ekin zion eta ez zen posible izan Desamortizaziorik gabe.

4.Testua: Burdinbideen lege orokorra

Sarrera

Aurrean daukagun testua, lehen mailako testu historiko, juridiko eta ekonomikoa da. Bere egilea, Gorteak dira, Isabelek eta Francisco de Luchana Ministroak sinatuta. Hartzailea publikoa da, Espainiari eta atzerriko konpainiei zuzenduta baitago eta bere helburua, herritarrei tren bidearen eraikuntza bultzatzeko asmoz eginiko legeari buruz informatzea da,1855. Urtean sortutakoa.

Laburpena

Lege honek, adierazten ditu zein baldintzetan Gobernuak trenaren eraikuntza bultzatu nahi du. Ideia hauek aipatzen dira:

Tren bidearen eraikuntza Gobernuak ala partikularrek aurrera eramango duela


Gobernuak partikularrei baimena eman behar diola


Partikularrek ala konpainiek funts publikoak erabiltzeko baimena izango dute baldintza batzuk betez


Gobernuak atzerriko kapitalei zenbait segurtasunen berma ematen die



20. Artikulua garrantzitsuena da eta honako abantailak adierazten ditu: Jabari publikoko lursailak erabiltzeko askatasuna, langileentzako ‘’egur, larre eta gainerako aprobetxamendurako’’ erabiltzeko askatasuna, harrobiak ustiatzeko askatasuna, bidesariak kobratzeko eskubidea eta lehengailek, makinek, egurrak, kokeak eta atzerritik inportatu behar den material finko eta mugikor guztien zerga baxuak pagatzea.

Azkenekoak zehazten du zein nolako neurri trenbideak izango dituen


IRUZKINA

Testuingurua

Espainiako ekonomiaren modernizazioak bi oinarri izan zituen:


Desamortizazioak: jabetza pribatua eta kapitalismoaren aldeko mentalitatea zabaldu zen


Tren bidearen eraikuntza: Honen bidez, merkatu nazionala osa zitekeen eta industria edo nekazaritza produkzioak Espainia osoan saltzeko aukera eduki zuten.

Aldaketa hauek, liberal aurrerakoiei esker burutu ziren. 1833 eta 1868 bitartean bi unetan liberal aurrerakoiak agintean egon ziren. Alde batetik, 1836. Urtean La Granjako Sargentuen matxinada eta gero Mendizabal lehen ministroa izan eta lehen desamortizazioa aurrera eraman zen. Beste aldetik, 1854ko uztailean O’Donell eta Serrano jeneral moderatuak Vicalvaro eta Mandanaresen pronuntziamendu militarraren ondorioz, 2 urtez gobernu militarra ezarri zuten Espartero lehen ministro zela.

Etapa honen gertakizun garrantzitsuak ondorengoak dira:



Ekonomia modernizatzeko asmoz, zenbait ekintza martxan jarri ziren: Madoz ministroaren desamortizazioaren (1855) kapitala pilatu zuen gobernuak. Atzerriko kapitalak erakartzeko , bankuen kreditu-jarduera suspertzeko eta burdinbidea sustatzeko, lege hauek onartu zuren: Trenbideen 1855eko Legea, Bankuen 1856ko Legea eta Espainiako Bankuen sorrera.

Burdinbidearen hedapena Europako nazio bakoitzak izandako industralizazio mailaren adierazle fidagarriena izan zen. Honek, funtsezko zeregina izan zuen, XX.Mendean merkantziak garraiatzeko ezinbestekoa izan zen eta. Espainian, trenaren hedapena ez zen mendearen bigarren erdira arte iritsi, arrazoi hauengatik: itxura ortografiko ezegokia, geldialdi ekonomikoa, atzerapen teknikoa, inbertitzeko prest zegoen kapital pribaturik ez egotea, diru-sarrerarik gabeko Estatua eta ezegonkortasun politikoa, gerra zibilak tartean.

Tren bidea aurrera eramateko kanpoko kapitalak, Europako beste nazioetatik, erakarri behar ziren. Eraikuntzan kapitalak inbertitu behar zituztenei zenbait abantaila eskaini behar zitzaizkien. Burdinbideei buruzko 1855eko Lege Orokorraren bidez aurrerakoiak aurrera egin zuten:

Alde batetik, trenbidea egiteko materialen inportazioei ezarritako muga zergak ezabatu zituen, hau da politika ekonomiko librekanbista aplikatu zen, aduanak desagertuz. Beste alde batetik, lurrak desjabetzeko pribilegioa eman zien tren-konpainia pribatuei.

Testuaren edukia erlazionatu testuinguruarekin

Aurreko testua, Burdinbideei buruzko 1855eko legea da. Bertan zehazten dira zer nolako abantailak izango ditu tren bidearen eraikuntzak. Bertan parte hartuko duten kapitalak ez dira espainiolak izango baizik Belgika, Britainia Handia eta Frantziatik etorritako kapitalak hemen bere inbertsioa egiteko. Artikulu guztietatik garrantzitsuena 20. Artikulua da, bertan abantailak zeintzuk izango diren azaltzen da:


Jabari publikoko lursailak erabiltzeko askatasuna, langileentzako ‘’egur, larre eta gainerako aprobetxamendurako’’ erabiltzeko askatasuna, harrobiak ustiatzeko askatasuna, bidesariak kobratzeko eskubidea eta lehengailek, makinek, egurrak, kokeak eta atzerritik inportatu behar den material finko eta mugikor guztien zerga baxuak pagatzea.

BALORAZIOA

Ondorioak

Trenbide-sarea azkar egin zen, XIX.Mendeko bigarren hamarkadan hasi zen eraikitzen Espainian, Frantziako eta Belgikako kapitalei esker nagusiki. Hau, atzerapen nabarmana ekarri zuen Europarekin konparatuz: Espainiako merkatu nazionala eratzeko komunikabide onak behar ziren eta hauen atzerapena merkatu-ekonomiak jasan zituen. Garapena eman zen azkenean baina tren bideak Espainiako industriarentzat eskaintzen ziren abantailak aprobetxatu gabe eta honek ondorioak izan zituen merkatuko ekonomiaren garapenean.

Garranzti historikoa

Lege hau oso garrantzitsua izan da Espainiako ekonomiaren historian. Ala ere, trenbidearen eraikuntza oso berandu hasi zen eta hedapena oso poliki joan zen. Honek Espainiako ekonomiaren atzerapena dakar.

Entradas relacionadas: