Burdinbideen lege orokorra testu iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB

4. TESTU IRUZKINA“BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA” 1855/06/06

1.- TESTUA IDENTIFIKATZEA

Burdinbideen lege orokorra” lehen mailako testu historikoa da.. Testua kolektibo bati zuzenduta dago, bereziki Espainiako nazioari, beraz publikoa, ofiziala (gobernu batek eginda) eta nazionala da. Gaiari begira, lege bat denez juridikoa da, baina ekonomikoa ere bai, biak erlazionatuta daudelako.Testu honen helburua, trenbidearen garapena lortzea da, eta horretarako baldintzak ezartzea. 1855 ekainaren 3an idatzi zen, baina 6ra arte ez zen “Gaceta de Madrid” aldizkarian argitaratu .Egunkari Ofiziala zen, gaur  egun BOE izenekoa .

Francisco de Luxan, sustapen ministroaren ideia izan zen; nahiz eta Erreginaren sinadura izan, egile kolektiboa du Gorteen artean idatzi zutelako, ideologia progresista (liberala) zutenen artean.

3.- BARNE AZTERKETA

Lehenengo eta behin, testuan argi ikusten da Erreginak legea onartzen duela, baina Gorteen ideia izan zela.

4.
artikuluan, trenbidearen eraikuntza Gobernuaren, enpresen edo partikularren mende egongo dela zehazten da, beti liberalismoaren ekonomia printzipioei jarraituz.

6. Artikuluan, eraikuntzarekin hasi baino lehen, Gobernuaren baimena eskatzea beharrezkoa dela. Emakida izango da egitura juridikoa, hau da Administrazioa eta empresa pribatuen arteko kontratua proiektuak garatzeko.(kontsesioak).

8.Artikuluan, eraikuntzek Estatuaren partetik diru laguntzak jasoko dituzte baldin eta Gobernuarekin batera lan egiten bada; enpresei inbertitutako kapitalaren zati bat bueltatzen bada eta interes minimo bat Gobernuarentzat bada.

19. Artikuluan, eraikuntzan erabiliko diren kapitalak Gobernuaren babesa izango dute, eta gerra bat gertatuez gero, enpresek ez lukete kalteturik aterako.

20.Artikuluan, Estatuak enpresei zenbait erraztasun eskainiko zien: trenbideak egiteko erabilitako lur guztiak enpresarenak izango dira, eta horiekin langileak eta animaliak mantenduko dira; harrobiak egiteko askatasuna izango dute; bidesariak kobratu ahal izango dituzte etorkizunenean; muga-zergan adierazitakoa bueltatuko da erabilitako makina, egurraren… arabera.

Azkenik, 30.Artikuluan, trenbideek neurri zehatz batzuk izango ditu, Europatik trenbiderik sartu ahal ez izateko . Azkenean trenbidearen zabalera 167 zentimetrokoa izango da Espainian , 143 zentimetrokoa Europan izango den bitartean. Arrazoi estrategikoak zein teknikoak argudiatzen zituzten horretarako.

4.- KANPO-AZTERKETA

Gobernu moderatuan, negozioetan eta politikan ustelkeria kasu asko gertatu ziren, ondorioz liberalen artean mugimendu iraultzaileak piztu ziren; hau da, 1854ko Iraultza. Horren eraginez, moderatuen gobernua amaitutzat eman zen eta biurteko progresista deituriko etapa hasi zen (1854-1856).

Nahiz eta gobernua Esparterorena izan, O’Donell buruzagi militarra garrantzitsua izan zen ere bai; honek Batasun Liberaleko kidea zen (moderatu eta progresisten arteko alderdia). Bien artean koalizio bat eratu zuten boterea txandakatzeko.

Esparteroren gobernuan, neurri ugari hartu zituzten: militar iraultzaileak mailaz igo, diputazio gobernuak aldatu, hauteskundeak antolatu, Mª Kristina erbesteratu etab. Erreforma guztien artean Madoz, Ogasun ministroaren desamortizazioa nabarmendu behar da, elizaren baita estatuaren ondasunak saldu zirelako; ondorioz arazo handiak izan ziren Vatikanoarekin. Horretaz gain, urte horretan Burdinbideen
Lege orokorra nabarmentzen da, izan ere trenbidearen garapenari hasiera eman zitzaion, eta ekonomiarentzako oso onuragarria izan zen. Lege hau ezarri aurretik 1848. Urtean soilik 28 km-ko ibilbidea zegoen, Bartzelonatik Mataro hirira eta hiru urte geroago Madriletik Aranjuezera. Baina ez zen 1855. Urtera arte noiz benetan garatzen hasi zen.

Beste alde batetik, beste gerra karlista bati aurre egin behar izan zieten. Gerren ondorioz, zor publikoa hondatuta zegoen, Estatuak ezin zuen funtzionarioak, ezta militarrak ordaindu. Hala ere, bizimodua oso garestia zen, horregatik herritarrek ez ziren gustura bizi. Azkenean, Esparterok dimisioa aurkeztu zuen.

Gorte Konstituziogileek lan handia egin zuten konstituzio berri bat egiteko: 1856ko Konstituzioa, non nata deitu zioten ez zelako inoiz indarrean jarri. Bertan zenbait erreforma progresista proposatu ziren: herri subiranotasuna, Milizia Nazionala, alkateen hautaketa zuzena…

5.- LABURPENA ETA TESTUAREN GARRANTZIA

Alde batetik, trenbideari esker industrializazioa garapen handia izan zuen, izan ere produktuak azkarrago eta merkeago garraia zitezkeen, horrek garapen ekonomiko itzela suposatu zuen Estaturako. Bestetik, siderurgia eta beste sektore batzuk garatzeko baliagarria izan zen, baina Espainiako sektore batzuentzat, larrialdi egoera izan zen, atzerritik produktu merkeagoak ailegatzen zirelako. Hori dela eta Espainiako enpresek ez zuten irabaziak trenbidearen eraikuntza gehiago bultzatzeko, horregatik irabazi gehienak kanpoko enpresek poltsikoratu zituzten.

Entradas relacionadas: