Burdinbideen lege orokorra testu iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,82 KB
BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA: 1-Aztertzeko emandako testua trenbideen-eraikuntzarako legea da. Testu juridikoa da eta testu ekonomikoa haren helburua ekonomika garatzea delako trenbidea eraikiz. Ere textu publikoa da eta Madrileko gazetan publikatu zen. Egilea madrileko gorteak dira, bereziki Francisco de Luxan sustapen ministroa. 1855ko ekainaren 6an argitaratu eta idatzi zen Isabel II.A erregina funtzioak betetzen zegoen garaian eta progresistak ere gobernuan zeudenean
2-Gaceta de Madrid
gaur egun BOE da.Bertan legeak eta dekretuak argitaratzen dira.
Funts publikoa: zergen bidez edo bestelako mekanismoen bidez lortutako diruaren parte bat zenbait gauza sustatzeko Estatuak erabiltzen duena.
Jabari publikoa: estatuaren edo udalen domeinuko lur edo ondasunak dira.
Emakida: estatuak edo beste erakunde batek zerbait egiteko eman behar duen baimena.
4. Eta 6. Artikuluetan esaten denez Gobernuak izango du kontrolpean trenbideen eraikuntza baina diru edo kapital handirik ez duenez partikular eta konpainiak ere sar daitezke
8.Artikuluaren arabera, enpresek estatuaren laguntza jaso dezakete, estatuak lagundu dezakeen neurrian
19.Artikuluan, trenbide enpresei ematen zaizkien baliabide eta onurez hitz egiten du
30.Artikuluan esaten denez, trenbideak baldintza batzuen arabera eraiki behar zuen
3-
1856an, Espainia ekonomikoki oso atzeratuta zegoen. Europako beste lurraldeetan ez bezala, nekazaritza zen Espainiako jarduera ekonomiko nagusia. Gainera, Espainiako industria ia ez zen existitzen ez zelako oraindik industrializazioa gertatu. Ekonomia garatzeko, Madozen desamortizazioa gertatu zen eta jabetza kolektiboko lur eta ondasun guztiak salgai jarri zituen. Mendizabalen kopia baten moduan. Industria garatzeko, trenbidearen eraikuntza ezinbestekoa zela pentsatzen zuen Francisco de Luxanek, Sustapen Ministroak, eta horregatik Burdinbideen Lege Orokorra egin zuen. Estatu zentralista zenez trenbidea Madriletik eraikitzen hasi ziren, hau da, Espainiako hiriburutik eta ondoren, kostalderantz abiatu zuen, Kataluniarantz bereziki. Hiru fase nagusi:
-Lehen hedapen handia (1855-1866). Atzerriko enpresen parte-hartzea aipagarriena izan zen. -1866ko finantza-krisia. Eraikuntza aldi baterako eten egin zen, trenbide-inbertsioen errentagarritasuna urria zelako.--Eraikuntza aldi berria (1873). Aurreko fasean bertan behera utzitako trenbide-sarea osatzeari ekin zitzaion berriro.
4-
Burdinbideen Lege Orokorra oso garrantzitsua izan zen Espainiarentzat, bere ekonomirentzat bereziki. Industrializazioa gauzatzeko bultzada eman zuen eta trenbideak eta atzerriko kapitala Espainiako ekonomian sartzea ahalbidetu zuen. Liberalismo ekonomikoa ere ezarri eta protekzionismoa baztertu. Gainera, hirien arteko komunikazioa hobetu egin zen eta pertsonen eta merkantziaren garraio hobea ahalbidetu zen.