Burdinaren propietateak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,51 KB

1.Materialak eta lehengaiak


-lehengaiak:

baliabide naturalak. Hauetatik, jarduera teknikoan erabiltzen ditugun materialak atera.


-materialek merkatuan izaten dituzten formak:

lehengaietatik ateratzen direnetik merkaturatuak izan arte, aldaketa asko. Material bat aurkezteko moduak material horrek merkatuko formak dira.

-

Materialak aukeratzea


1.Materialaren propietateak: Erabilera bere propietateen araberakoa 
2.Egiteko aukerak: Material bat edo beste aukeratzearen… menpe dago 
3.Materialaren erabilgarritasuna: Kantitate eta behar den lekutik dagon distantzi 
4.Materialaren eta berori erabiltzeko baliabiden kostua: ahalik merkeena 
5.Ingurugiroan duten eragiña: botatzean ingurua ahalik eta eragin txikiena izatea 

2. Materialen propietateak:


-material motak:

*jatorriaren arabera: naturalak eta artif.

*osaketaren arabera: homogeneoak eta heterogeneoak, metalezkoak eta ez metalezkoak etab.

*propietateen arabera: zurrunak eta malguak, gogorrak eta apurkorrak etab.




-materialen propietateak


1.Propietate sentsorialak: Guren zentzumeneta sortzen duten inpresioa 
2.Propietate físico-kimikoak: kanpoko ekintzeei dagokienez duten jakabidea

-eroankortasun termikoa

-dilatazio termikoa

-gardentasuna

-eroankortasun elektrikoa

3.Propietate teknologikoakFabrikazio prozesuan duen jokabidea (plastikotazuna)  -galdagarritasuna

-plastikotasuna

-harikortasuna

-xaflakortasuna

4.Propietate ekologikoak: Ingururako duen kaltegarritazunarekin zerikusia duten propie

-toxikotasuna, lurrinkortasuna etab.

-

Material iraunkorren propietateak:

propietate mekaniko esaten zaie.

1.Gogortasuna: material batek marratzeari edo ebakitzeari dion erresistentzia

2.Iraunkortasuna: material batek kolpea hartzean duen erresistentzia. Material iraunkorrak eta apurkorrak daude

3.Malgutasuna: apurtu barik tolesteko gaitasuna. Material malguak eta zurrunak daude

4.Elastikotasuna: tirati, konprimitu edo bihurritu ondoren lehengo itxura berriz eskuratzeko gaitasuna. Material elastikoak eta plastikoak daude.,

-

Materialen saioa:

materialak egoera batzuetan duen jokabidea aztertzeko, saio teknologikoak egiten dira.

3.Zura:

material naturala da eta zuhaitz espezie askoren enborretik ateratzen da. Zelulosak, ligninak, gatz mineralek osatzen dute. Eraikinen eraikuntza, trenbideak, altzariak, musika tresnak, etxerako tresnak, papera eta beste produktu kimiko batzuk egiteko lehengaia da. Gogorra eta elastikoa eta iraunkorra da.


-zur motak:

bigunak eta gogorrak. Hau, zuhaitzaren araberakoa da.


-zura industrian lortzea:

ebakitzea, azala kentzea, despiezea eta zatitzea, sikatzea.


-zurak merkatuan dituen formak

1.Ohol trinkoa:laukizuzen itxurako piezek osatua 
2.Xaflak eta laminak: Lodiera txikiko xaflek osatua 
3.Listoiak eta oholtzarrak: Prisma zuzenak dira 
4.Moldurak eta profilak: listoietatik lortzen direnak 
5.Biribilak : Zurezko zilindro luzeak dira

4.Zuraren deribatuak

 -

Zuraren transformatuak


1.Kontratxapatuak:zurezko xafla meheze egindakoak 
2.Taula aglomeratuak: zuraren hondakinek osatutakoak 
3.Zuntzezko taulak:Egurraren oretik lorturiko zuntzekin 
4.Listoizko taulak: Mota bera duten listoi edo oholtzarrek 


-zelulosa eta zurez eginiko oreak

zelulosa: landareen zelulen mintzetako sustantzia. Gehiena zuhaitzetatik ateratzen da.

-zurezko ore mekanikoa: zatitutako zura txiki-txiki eginda ur askorekin

-zurezko ore kimikoa: produktu kimikoak erabiliz.

-
papera

egurretik lorturiko mamien bidez papera egiten da. Gaur egun, papera egiteko prozesua egiteko gauza diren makinak daude.




5.Burdina eta altzairua


-aleazioak:

metal baten nahastea beste material batzuekin urtu eta solidifikatzen uztean lortzen den materiala. Hortik ezaugarri metalikoak dituen produktu bat irteten da eta produktu horrek, gainera, beraren osagaiek banaka ez dituzten beste propietate batzuk ere izango ditu.

-
altzairuak burdinaren eta karbonoaren arteko aleazioak dira eta horiei beste elementu batzuk gehitzen zaizkie. Elementuot gehitzearen eraginez, altzairuak propietatean hartzen ditu.

    -altzairu arruntak: burdiña eta karbonoa bakarrik dituzte.

    -aleaturiko altzairuak: burdina eta karbonoaz aparte, beste elementu batzuk ere bai.

-

Burdinurtuak:

burdinaren eta karbonoaren arteko aleazioak dira eta karbono kopuruak bereizten dutu altzairuetatik. Hauek, hobeto eusten diete korrosioari eta tenperatura aldaketei. Mekanizatzeko eta moldeatzeko errazak.


-metalurgia:

metalenn propietateak, aplikazioak, eta atera nahiz lantzeko prozesuak ikertzen dituen zientzia da.

-

Siderurgia:

burdinaren, altzairuaren eta galdaketaran metalurgia da.

prozesua: 1.Burdin minerala atara. 2.Mea gangatik banatu. 3. Minerala kaltzinatu, koke ikatzez murriztu egiten da labe garaian, arrabioa lortzeko.4.Arrabioa gogortzen utzi eta berriro urtu kubilote labean. Likido hori txatarrarekin eta burdin mineralarekin nagasi eta finkatzeko labeetara bidali.

6.Burdinazkoak ez diren metalak


-kobrea:

beroaren eta elektrizitatearen eroale ona, eta lantzeko erraza.Kuprita, kalkopirita eta makitatik lortu. Eraikuntzan erabiltzen da, eta galdarak, sukaldeko tresnak etab egiteko.                                                                                                     aleazio nagusiak:

-brontzeak: kobrearen eta eztainuaren arteko aleazioak.

-letoiak: kobrearen eta zinkaren arteko aleazioak.


-eztainua:

iraunkortasun handia aireari eta urteu nahiz lantzeko erraza. Hotz dagoenean, xaflakorra; bero dagoenean hauskorra. Kasiteritatik atera. Berun eta zilarrarekin aleaturik, soldadura bigunak, eta brontzearen aleazioak egiteko. Estalki moduan erabiltzen da eta janarigintzan ere bai.

-

Beruna:

dentsitate handia. Soldatzeko aleazioak egiteko eta sustantzia erradioaktiboen aurkako edukiontziak eta babesak egiteko. Pisuak eta lastak egiteko ere erabiltzen da. Toxikoa denez, ez da erabiltzen hodiak egiteko.


-aluminioa:

bauxitatik lortzen da. Beste elementu batzuerkin aleaturik erabiltzen da eta aleazio arin izenekoak sortu. Industrian aplikazio ugari. Freskagarrien latetan, hegazkinen fuselajean, pinturetan, sendagaietan. Lingote, xafla, txapa eta profil forman agertzen da merkatuan.


-zinka:

blendatik atera. Ontziak, teilatu hodiak eta teilatuak estaltzeko xaflak egiteko. Burdinazko piezak eta xaflak estaltzeko. Estaltze hori, bi prozesuren bidez:

-galvanizatzea: zinka gauza baten azalean pilatzea.

-zinkatzea: piezak zink urtuko bainuan sartzea.

7.Ehungintzako eta plastikozko materialak


-ehungintzako materialak:

ardazkatu eta ehotu daitezkeen zuntzez osaturik daudenak.

-kotoia: sustantzia leun eta zuria. Landaren malbazeo batzuetan egoten da, kapsuletan. Kapsuletatik ateratzean, kotoiak izaten dituen ezpuruak banatu (orban kentzea). Kotoia dekorazioan, osasunean, eta industrian erabiltzen da.

-zeta: lepidoptero batzuen armiarmek eta larbek jariatzen duten zuntza da.Beroa eta elektrizitatearen eroale txarra, elastikoa eta hezetasuna xurgatzeko gaitasun handia.

-beirazko zuntza: beiratik sortzen da.Sugarrean berotu eta luzatu, metalezko pintzekin. Industrian erabiltzen da, isolatzaile termikotzat, soinuaren isolatzailetzat etab.

-Nylon: nylonezko zuntzak ehunen fabrikazio guztietan erabiltzen dira, baina giltzadurak, kojineteak, bendak etab egiteko ere bai

-

Polimerizazioa

polimerizazio izeneko prozesuarekin polimero izeneko molekulak lortzen dira, eta molekula horiek sortzeko erabiltzen diren molekulak monomeroak dira.

-

Plastikoak

polimerizazioaren bidez lortu, petroliotik eta gas naturaletik ataratako konposatuen bidez. Zuraren ordez erabiltzen dira ateak eta lehioak egitean. Ibilgailuen sektorean, piezen %30 plastikoz egiten da.

-termoplastikoak: zenbait aldiz urtu edo  solidifikatzen direnean, egitura aldatu barik.

-termoegonkorrak: solidifikatu ondoren, deskonposatu gabe urtu ezin direnean.

-elastomeroak: kautxu naturalarekin gertatzen den moduan, forma galdu eta lehengo forma berriz lortzeko gaur direnean.

8.Beste material batzuk


-zeramikazko materialak:

metalak nahiz polimeroak ez diren material inorganikoak eta solidoak dira.

-zeramikak: beste material batzuekin nahasitako buztinetatik lortzen dira. Gogorrak dira. Gutxi dilatatu, nahiz eta tenperatura handiak jasan.

-beirak: labean harea, kare eta sosazko nahastea urtuz lortzen dira.Gogorrak dira. Beroa nahiz elektrizitatea isolatzen dute. Tenperatura handiei eta eraso kimikoei eutsi. Moldeatzeko errazak. Erraz apurtu kolpeekin.

-

Eraikuntzako materialak

-igeltsua: hauts zuri eta leuna. Gogortu egiten da urarekin nahastean.Eraikuntzen barruko hormetako adreiluak jasotzeko eta trenkadak eta teilatuak estaltzeko.

-zementua: igeltsu, kare eta buztin nahastea. Adreiluak eta baldosak itsasteko.

-mortairua: zementua urarekin eta harearekin nahastuta. Eraikuntza elementuak lotzeko, baldosak finkatzeko eta eraikuntzatik kanpo estaltzeko.

-hormigoia: harea, legarra, zementua eta ura nahasiz sortzenn da. Zimenduak, zutabeak, espaloia etab egiteko.

-fibrozementua: zementuaren eta amiantozko hautsaren nahastea. Hodiak, era guztietako kanalizazioetarako hoditeriak zein teilatu lodiak, tamaina desberdinetako biltegiak etab egiteko.

-
pinturak

-disolbatzaileetan oinarritutako pinturak: olioetan eta erretxinen arteko nahastea.

-ura erabiltzen duten pinturak: erretxina sintetikoa eta urarekin egindako nahastea.

-

Bernizak:

erretxinen disoluzioak dira eta gauza batzuen azalean ematen dira, horiek airetik eta hezetasunetik babesteko.

Entradas relacionadas: