Britainia Handia XIX. mendean: Viktoria eta Langileak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en con un tamaño de 2,66 KB

Hannoverko Viktoria eta Viktoriar Aroa

Britainia Handiko erregina garrantzitsuena XIX. mendean: Viktoria I.a.

Politika eta ekonomiaren bilakaera

Inoiz izandako lurralde hedapen handiena lortu zuen, bai eta industria garapen indartsua ere. Monarkia parlamentarioari eutsi zion eta ekonomia ahalmena ez zen txikitu. Finantza-gune nagusia izaten jarraitu zuen bere moneta indartsuari eta Ingalaterrako Bankuari esker. Politikariek gai ekonomikoekiko interes handia zuten: hedapen inperialistak merkataritzarekin, finantzekin eta itsas bideen kontrolarekin lotura handia zuen.

Irlandaren auzia

Zertan datza? Arazoa konponduta dago? Irlanda ingelesen mende zegoen. 1800ean, Irlanda eta Britainia Handia Erresuma Batuan bateratzen zituen Batasun Agiria onartu zen. Irlandak etengabe egin zion aurka Erresuma Batuan sartzeari XIX. mendean; Irlandako nazionalismoak etengabe sortu zituen gatazkak. 1920ko hamarkadan uhartea banatzea hitzartu zen:

  • Iparraldean: Gehiengoa protestantea zen eta Erresuma Batuari leial jarraitu zion.
  • Hegoaldean: Katolikoak ziren eta independentzia lortu zuten.

Langile mugimenduaren hasiera: Ludismoa

Langileak eta ehungintzako makina berriak: Langileek indarkeriaz erantzun zuten makinei uko egiteko, beren lanpostuak kolokan jartzen zituztelako.

Ludismoaren izena: Ned Ludd fikziozko pertsonaiari zor zaio izena; sinadura hori agertzen zen protestetan eta paskinetan. Hala ere, protesta horrekin langileek ez zuten beraien helburua lortu.

Sindikatuak eta eskubide kolektiboak

Sindikalismoaren hasiera: Peterlooko sarraskia izan zen mugarria. Manchesterren 100.000 manifestari baino gehiago bildu ziren, ordenean eta bakean, artoaren legea atzera bota zezatela eskatzeko. Baina armadak langileak tirokatu zituen aurrez ohartarazi gabe.

Gobernuaren erabakia eta ondorengo ekintzak: Britainia Handiko gobernuak langile elkarteak legeztatu zituen. Hala ere, langileen ekintzak gogortu zirenez, Parlamentuak lege berri bat onartu zuen langileen ekintzak murrizteko.

Kartismoa: Eskubide politikoen aldeko borroka

Kontzeptua eta eskubideak: Izena langileek Parlamentuari idatzitako eskutitzetik (People's Charter) dator. Honako hauek eskatzen zituzten:

  • Sufragio unibertsala.
  • Diputatuen independentzia.
  • Zortzi orduko lanaldia.
  • Pobreei buruzko legeak berraztertzea.

Emaitza: Mugimendu honek ez zituen bere erreibindikazioak lortu.

Entradas relacionadas: