Boxerren matxinada

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,75 KB

ASIAKO KOLONIALISMOAK

XIX. Mendean Londresko gobernuak bere gain hartu zuen eremu batzuen zuzeneko administrazioa. Indiako gainerako lurralde zabalak hitzarmenen mende edo haiei atxikita gelditu ziren. Kolonizatzaileak India barnealdera sartu ziren Indo ibaian barrena. Viktoria erregina Indiako enperatriz izendatu zuten, eta oihal eta industriarako lehengaien hornitzaile bihurtu zen kolonia hura, «koroaren harribitxia» deitua. Persiako Inperioa iparraldea, Errusiaren esku, eta hegoaldea, Erresuma Batuaren kontrolpean. Txinako Inperioak, merkataritza interes handia zuen kolonizatzaileentzat. Britainiarrek lortu zituzten 1842an, Opioaren Gerrenondoren. Europako beste herrialde batzuek eragin eremuak eratu zituzten kostaldeko beren merkataritza kolonietatik abiatuta. Potentzia handiek Txinan gauzatutako politikak boxerren iraultza eragin zuen (1899-1901); Erresuma Batuak, Japoniak, Frantziak, Estatu Batuek, Alemaniak, Austriak, Italiak eta Errusiak osatutako gudaroste aliatu batek zapaldu zuen matxinada hura.

Ekialde Urrunean, Ozeano Bareraino hedatu zen Errusia. Txinako Mantxuria eskualdea bere eraginpean jartzen saiatu zen. Errusiaren interesek Japoniarenekin topo egin zuten, ordea, eta, azkenean, Japonia nagusitu zen, 1905ean, errusiarren eta japoniarren arteko gerran. Erresuma Batuak, India eta Txinan zituen faktoriak lotu nahi baitzituen, kontrolpean hartu zituen Malaka eta Borneo iparraldea, eta Herbehereak Insulindia aldera hedatu ziren, Ginea Berriraino irixten zena.

Napoleon III.Aren garaiaz geroztik, Frantziak presentzia aktiboa izan zuen Indotxinakopenintsulan, Vietnam, Laos eta Kanbodia okupatu zituen, baina britainiarrek geldiarazi zuten haren aurrerapena.Thailandia independente iraun zuen.

Maroco: Frantzia eta Espainia

Congo: Belgika

Hego - Afrikar - Errepublika: Britania Handia

India: Britania Handia

Indonesia: Holanda

Malasia: Britania Handia

Filipinas: Espainia eta Estatu Batuak

Vietnam: Frantzia

Birmania: Britania Handia

Zelanda Berria: Britania Handia

Australia: Britania Handia



Entradas relacionadas: