Borraska depresioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB

Presioak eragindako aire-
Masen higidura bertikalak:

Itsas mailako presio atmosferiko normala 1013mb-koa dela gogoan hartuta, hori baino presio atmosferiko handiagoa duten eremuetan antizikloia edo goi-presioa dagoela esaten dugu. Txikiagoa berriz, borraska edo zikloia.

A)Ezegonkortasun atmosferikorako baldintzak: depresioa edo borraska

Aire beroak gorantz egiten uzten duen hutsunea alboetako aire hotzek beteko dute. Zenbat eta gorago tenperatura jaitsi egingo denez, kondentsatu eta hodeiak sortuko dira, et beharbada, baita prezipitazioak ere. Goiko eta beheko tenperaturen arteko aldea oso handia bada, airea azkar igoko da, eta kondentsazioa bortitza izango da, horrela, ekaitzak sor daitezke. Presio txikiko gunea eta atmosferaren ezgonkortasuna dakarren egoera horri depresio edo borraska deritzo.

Bestalde, goranzko aire-masak gorantz eramango du kutsadura, eta han dispertsatuko da.

B)Egonkortasun atmosferikorako baldintzak: antizikloia

Aire-masa hotza beherantz mugitzen den heinean airea berotu egiten da, eta ondorioz, hezetasun erlatiboa txikitu egiten da, hau da, lohortu egingo da eta ezin izango da hodeirik osatu. Beheko partean biltzen den airea kanporantz mugitzen da. Presio handiko gunea duen eta egonkortasun atmosferikoa dakarren egoera horri antizikloia esaten zaio.

Bestalde, kutsadura handitzen da.

Antizikloien eta depresioen arteko aire-mugimenduak:

Antizikloia eta depresioa elkarren ondoan daudenean, antizikloitik depresiora doan aireak lurrazaleko haizea sortzen du; altueran, berriz, airea kontrako noranzkoan mugitzen da altuerako haizea sorraraziz. Horrela sortzen dira airearen konbekzio-zelulak

Atmosferaren dinamika orokorra

Intsolazioaren intentsitatea handiagoa da ekuatorean poloetan baino, eguzki-izpiek perpendikularragoa jotzen baitute bertan. Baina masa jariakorren mugimendu horizontalek zein bertikalek beroa banatu eta alde hori ekiditen dute. Baina Lurra biraka ari da eta errotazio-mugimendu horrek Coriolis-efektua sortzen du. Efektu hori ez da konstantea: poloetan gorenekoa mailara iristen da, eta ekuatorean, berriz, baliogabe gelditzen da erabat. Ondorioz, haizeak desbideratu egiten dira.

Horrela hemisferio bakoitzean hiru zirkulazio-zelula sortzen dira:


Entradas relacionadas: