Borondatezko ekintzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,65 KB

1.-NERBIO-SISTEMA(egitura) -Nerbio Sistema Zentrala: entzefaloa eta bizkarezur muina. -NS Periferikoa: nerbioez osatuta dago. -NS somatikoa:
borondatezko ekintzak kontrolatzen ditu. -NS autonomoa: ez-borondatezko ekintzak kontrolatzen ditu. -NS sinpatikoa: organismoa ekintzarako prestatzen du. -NS parasinpatikoa: organismoa atsedenerako prestatzen du.   NERbio-sistema gizakiok ingurumenean gertatutako aldaketez ohartu, informazio hori prozesatu eta ondorioz erantzun egoki bat emateko sistema da. Bi motako zelulez dago osatuta: neuronak eta glia.  NEuronak haien artean daude komunikatuta nerbio-
informazioa garraiatzeko(irudiak, soinuak, ideiak, aginte muskularrak...) Baina bi neuronen artean ez dago konexio fisikorik: espazio edo tarte bat dago haien artean, sinapsia. Sinapsi batean, neurona batek beste bati pasatzen dio informazioa baina kontaktu zuzenik ez dagoenez, molekula mezulari batzuen bidez komunikatzen dira substantzia horiek;  neurotransmisoreak.   Neuronen axoia inguratuz mielina substantzia dago(lipidoa). Aourka-apurka galtzen bada(desmielinizazioa), neuronak ez dira ongi komunikatzen haien artean eta gaixotasun desberdinak sortu daitezke(ELA, esklerosi anizkoitza).   NS bi ataletan banatzen: NS zentrala eta NS periferikoa.  1.- NSZ: gure organismoaren atal guztien funtzionamendua koordinatzen du. Bere osagaiak entzefaloa eta bizkarrezur muina dira. Bien kanpotik 3 mintz babestaila daude: meningeak. Kanpotik, hezur babestaileak daude: burezurra eta bizkarrezurra. A.- Entzefaloa: goi mailako nerbio-organoa da eta bertan kokatzen dira funtzio konplexuenak(adimena, oroimena, ikusmena, irudimena...) Atal nagusiak: a.- Garuna: konektatutako bi zatitan(hemisferioak) dago banatuta. Zirkunboluzio(tolestura) asko ditu. F: borondatezko ekintzak, adimena, orimena hizkuntza, pentsamendua, ikusmena, entzumena...   b.-Zerebeloa: garunaren azpian dauden bi hemisferioko organoa da. F: oreka, jarrera(horizontala, bertikala..) eta ikasitako mugimenduak gogoratzea (ibiltzea, bizikletan ibiltzea..)  c.-Garun-enborra: garuna eta bizkarrezur-muina lortzen ditu. F: jarduera automatikoak(nahigabeak) kontrolatzen ditu, hala nola arnasketa, bihotz-erritmoa, loa, gorputzeko tenperatura..   B.-Bizkarrezur-muina: bizkarrezurraren barruan dagoen eta neuronez osatuta dagoen korda. F: entzefalora eraman informazio osoa(giltzurrunak, larruazala, gibela, tenperatura..) eta entzefalotik eraman aginteak gorputz osora, adibidez, bihotzera edo muskuluetara. Koordinatzaile bat da. Nerbio ugari irteten dira bizkarrezurretik gorputzera eta beste asko heltzen dira bizkarrezurrera gorputz osotik. Adib: oin baten ziztada bat sentitzen badugu, nerbio batek bizkarrezur-muinera eramaten du informazioa; bizkarrezurrak erantzuten du beste nerbio baten bitartez: nerbio horrek muskuluetara iritsi eta oina altxatuko dugu.   2.-NS periferikoa eta nerbioak: gorputzeko nerbioek osatzen dute(nerbioek neuronez osatutako kordak dira). NS zentrak eta gorputzaren organo guztiak konektatzen ditu, informazio bi norabideetan eramanez: a.-zentzumen-nerbioak: errezeptoreak(ikusmen-, entzumen-, tenperatura-errezeptoreak..) hartutako informazioa garraiatzen duta NSZ-era.  b.-nerbio motorrak: NSZ-etik muskuluetara garraiatzen dituzte aginduak(idazteko egin behar ditugun muskulen mugimenduak adib.
)   
Nerbioak bideratzen dituzten ekintzen arabera sailkatzen dira ere: borondatezko ekintzak eta ez-borondatezkoak(automatikoak). 2 NSP mota: somatikoa(borondatezkoa) eta autonomoa(ez-borondatezkoa). A.-NSP somatikoa: borondatezkoekintzak bideratzen ditu. Bi gauza egiten: a.-zentzumen-errezeptoreek(ikusmen-, entzumen-errezeptoreak..) hartutako informazioa NSZ-era eraman.  b.-NSZ-aren aginduak giharretara eramaten dituzte, borondatezko mugimenduak eraginez.  B.- NSP autonomoa: ez-borondatezko ekintzak bideratzen ditu. Adib, bihotz-erritmoa, arnasketa, hestearen mugimenduak, arterien dilatazioa.. Bi gauza:  a.-errainen zentzumen-errezeptoreek hartutako informazioa NSZ-era eraman(erraiak:bihotza, birikak, hesteak..)  b.-NSZ-aren aginduak eraman, ez-borondatezko mugimenduak eraginez. Adib, hestearen mugimendu peristaltikoak edo bihotzaren erritmoa.    NSP autonomoak kontrako ekintzak egiten dituzten bi atal: a.-NS sinpatikoa: orokorreak forputza ekintzarako prestatzen du, energiaren kontsumoa handituz. Adib, bihotzaren erritmoa handitu(bereziki arrisku-momentu batean)  b.-NS parasinpatikoa: orokorrean gorputza atsedenerako eta digestiorako prestatzen du, energia aurreztuz. Adib, bihotzaren erritmoa moteldu lo egiterakoan.   3.-NS somatikoaren erantzunak: NS somatikoak borondatezko ekintzak eta ez-borondatezko batzuk(ekintza erreflexuak) egiten ditu. Bietan daude inplikatuta muskuluen mugimendua: A.-Borondatezko ekintzak: garuna parte hartzen du eta honela garatzen dira(adib, baso batetik edan): 1.-errezeptoreek(begiek) basoa hautematen dute. 2.- ikusmen-nerbioa informazioa darama garunera. 3.- garunak informazioa prozesatu eta erantzuna prestatzen du. 4.- nerbio motor batek agindua eramaten du besoko giharretara. 5.- giharrak modu egokian uzkurtzen dira basoa hartzeko.  B.-Ekintza erreflexuak: bizkarrezun-muinak parte hartzen du eta modu automatikoan ematen dira, sarritan arriskuetatik babesteko. Honela garatzen dira(adib, erredura bat eskuan): 1.- larruazaleko tenperatura-errezeptoreek erredura hautematen dute. 2.- zentzumen-nerbioek informazioa daramate bizkarrezur-muinera. 3.-muineko interneurona batek zentzumen-nerbioaren informazio jaso eta nerbio motor bati pasatzen dio, agindu moduan. 4.- nerbio motorrak agindua eramaten du giharretara. 5.-giharrak modu egokian ezkurtzen dira eskua berotik urruntzeko.  4.-NS gaixotasunak: a.-Meningitisa: meningeen infekzioa da. Bakterio eta birus batzuek sortzen dute. Zauriak sortzen dituzte garunean; horrekin batera mina eta sukarra sortzen dira ere. B.-Bizkarrezur-muinaren lesioak: traumatismoen kausaz sortzen dira sarritan(kolpeak, istripuak..). Muina moztu egiten da, osorik edo partzialki. Lesioa non garatzen den arabera, paraplegia(zangoak ezin mugitu) edo tetraplegia(besoak eta zangoak ezin mugitu)izan daiteke. D.-Esklerosi anizkoitza: gaixotasun degeneratiboa da. Axoien zorroa desagertzen da eta neuronen arteko koordinazioa kaltetzen da. E.-Alzheimerra: neuronen heriotzaz gertatzen den gaixotasun degeneratiboa da. Sintoma progresiboak ditu: oroimen eta orientazio falta, mintzatzeko zailtasuna, portaera aldaketak.. F.-Parkinsona: neuronen heriotzaz gertatzen den gaixotasun degeneratiboa da. Muskuluen kontrola galtzen da eta nahigabeko dardarak eta mugimenduak sortzen dira.

Entradas relacionadas: