Bolkanismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB

Nolaz banatzen da beroa lurrazalean zehar?
Zona ekuatorialeko atmosfera eta ozeanoko ura poloetakoa baino beroagoa da, horregatik aire-korronteak eta itsaslasterrak sortzen dira,beroa lurrazalean banatzen dutenak.
Uraren zikloa: Eguzki energia behar du funtzionatzeko, honi esker, lurrazaleko ura lurruntzen delako. Ondoren,hodeiak sortu eta hauek prezipitazioak eragiten dituzte. Azkenik, ura glaziar, aintzira era ibaietan pilatzen da. Pilatutako urak ur lasterrak osatzen ditu, eta itsasoraino iristen da.
Zer da edafizazioa? Detritu edo sedimentu batetik lurzoru heldua formatzeko prozesua da.
Lurzoruaren formazioa: Meteorizazioaren ondorioz,detritua sortzen da.Izaki bizidunek kolonizatzen dutenean,aldaketak gertatzen dira detrituen konposizioan eta egituran.

Konposizioa: Jarduera biologikoaren ondorioz materia organikoa sortu. Egituran: euriak substantzia disolbagarriak beherantz eramaten ditu eta goran mantenugai gutxi uzten ditu
B horizontea: euri urak A horizontetik garbitutako gatzek eta materia organiko disolbagarriak osatzen dute.
Lurraren barneko energiaren agerpenak:1. Bolkanismoa: sumendiek urtutako harriak eta gasak kanporatzen dituzte. 2. Oso harri beroak: lurrazaleko eremu batzuetan, oso harri beroak daude; bero hau ur termalen Edo geiserren bidez azeleratzen da. 3. Lurrikarak: lurraren gainazalaren mugimendu bortitzak eta laburrak dira. Pixkanaka metatutako tentsioak bat-batean askatzean sortzen dira. 4. Kontinenteen higidura: mantuko konbekzio-higiduren eraginez. 5. Mendien sorrera: gainazaleko materialak tolestean edo sumendien eraginez.

Entradas relacionadas: