Blasco Ibañez - El Intruso eleberriaren analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,38 KB

1.SAILKAPENA

Aurrean dugun dokumentua testu literarioa da, egitura narratiboa eta soziala duen lehen mailako testu historikoa da, Blasco Ibañezenen El Intruso eleberriaren pasarte bat, hain zuzen. Bertan era gordin batean kontatzen digu zein nolako egoera eta bizimodua zuten Bizkaiko burdin meatzetako langileek XX. mendearen hasieran. Egilea Blasco Ibañez, nobelagile valentziarra (1867-1928) da. Eguneroko gaiak jorratuz hasten da bere ibilbide literarioarekin, eta denbora pasa ahala gai sozialak jorratzera pasatzen da; horiekin batera bidaietako nobelak eta historikoak idazten ditu. Nobelagile lana politikari eta hizlari lanarekin uztartu zituen.

2.ANALISIA

Lantzen ari garen testuak hiru paragrafo ditu.Lehenengoak (laburra) deskribatuko digun eremuan kokatzen gaitu: meatzarien bizilekua. Etxebizitza hauek meatzeen jabego ziren barrakoi batzuk ziren. Hauek langileburuen kontrolpean zeuden eta meatzariek alokairu baten truke etxebizitza bezala erabiltzen zituzten.Bigarren paragrafoak (hamasei lerrokoa) hiru zati ditu: lehenengoaren hasieran bertan bizi den Aresti pertsonaia azaltzen digu. Bertan ematen diren bizi baldintzen testigu moduan. “Aresti” dugu nobelaren protagonista eta pertsonaia hau garai hartako Areilza sendagilearen figuran oinarrituta dago, Bilboko pertsonai ospetsu eta eraginkorrenetako bat XIX. mendearen bukaera. Ondoren eremu hori xehetasunekin zehazten digu. Paragrafoak ikuspegi tristea eta errealitatetik nahikoa desitxuratua ematen digu. Lan egun gogor baten ondoren meatzaria “Zulo” deitzen dion bizilekuarekin aurkitzen da Afari kaxkar eta eskas baten ondoren, gehienetan babarrunak patatekin bakailao edo hirugihar pusketa apur batzuekin, lotara joaten ziren lekua. Barrakoiaren bizi baldintzak (konpartituak) oso eskasak ziren higiene aldetik: erantzi gabe lo egiten zuten, airea ezin arnastu, sabaiak oso baxuak, parasitoak etxekotzat hartuak, hotza ikaragarria… Hau guztia laburtua azaltzen zaigu paragrafoaren bukaeran metafora baten bitartez: “Izerdiak elkartu egiten ziren eta arnasak nahasi; zikinkeria anaiartekoa zen.”Hirugarren paragrafoak (azken hamaika lerroak) meatzarien lan lekuaz hitz egiten du, hau da, harrobiaz. Egileak “langile asaldatzaileen etsairik gogorrena” bezala deskribatzen du. Ondoren harrobia eta meatzearen arteko desberdintasuna egiten du: meatzetan lan egiteko maisutasuna beharrezkoa zela esaten du, eta harrobietan lan egiteko berriz ez (“harria atera, jaso eta eraman, ez da besterik egin behar”), horregatik, harrobietan lan egiteko langileek ez zuten inongo prestakuntzarik eduki behar, meategietakoak berriz bai; honen ondorioz kanpotik (batez ere Gaztelatik) pilaka langile iritsi ziren goseak bultzatuta Bizkaiko Enkarterrietako harrobietara lanera.

3. TESUINGURU HISTORIKOA

XIX. mende bukaerako Bizkaiko meatzarien egoera tamalgarria deskribatzen duen testu hau 1904ean argitaratu zen, Alfontso XIII.aren erregealdian hain justu. Alfontso XIII.ak 1902an erregetza hartu zuenean, alderdi dinastikoek krisia izan zuten buruzagi nagusiak desagertu zirenean (Canovas eta Sagasta) buruzagitza sendorik gabe geratu zirelako. Honek ezegonkortasun politikoa ekarri zuen eta sistematik baztertuak gelditu ziren alderdiek gero eta indar gehiago izan zuten eta, aldi berean, sindikalismoa eta langile alderdiek ere hazkunde nabarmena izan zuten. Testuinguru politiko honetan eman zen Euskal Herriko industrializazioa. XIX. mendetik aurrera Euskadin aldaketa handiak gertatu ziren, ordura arte nagusia izan zen nekazaritza gizarteak aldaketa handiak jasan zituen eta gizarte- klase berriak sortu ziren: proletarioa eta burgesia. Horrez gain, exodo handia sortu zen nekazaritza-eremuetatik hirietara. Alderdi politiko berriak sortu ziren eta sindikatuak ere eratu ziren.

4. ONDORIOAK

Aztertu dugu testua baliagarria zaigu garai hartako meatzarien egoera ezagutzeko, era gordin batean azaltzen baitigu zein nolako bizi baldintzak zituzten Somorrostro inguruko meatzariak. Soldata urriak, higienerik gabeko bizi lekuak, egunsentitik iluntzera arte lana egin beharra, meategi jabeen artetik abusuak... Horrek guztiak langile mugimendu sendo bat sortuko du, Sozialismoak bereganatu zuena gehien, Komunismoak baita baino neurri txikiago batean.

Entradas relacionadas: