Biztanleria piramidearen iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,69 KB

Piramide iruzkina

1- Sexuaren araberako egitura iruzkintzea:

Biztanleria Osatzen duten gizonezko eta emakumezko kopuruaren arteko lotura da, hau biztanleria osorako edo adin-
Taldeetarako kalkula daiteke.

Sexuaren Araberako egituran komentatu beharreko puntuak hauek dira:

  • Jaiotzean Gizonezko gehiago dagoela egiaztatzea, piramidearen gizonezkoen eta emakumezkoen Beheko barraren luzera aztertuz (0-4 urte bitarteko taldea). Mutil gehiago Jaiotzen direnez adin gazteetan gizonezkoak dira nagusi.
  • Bi Sexuetako kopuruak noiz parekatzen diren adieraztea, hau da, zein adin Tarteetan gizonezkoen eta emakumezkoen barrak berdintzen diren zehaztea.Helduen Taldean gertatzen da hau.
  • Noiztik Aurrera edo zein adin barratik aurrera diren emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago adieraztea. Nagusitasun hori adinekoen taldean gertatzen da Eta azken urteetako piramideetan nabarmenagoa da, iraganean emakume asko Erditzean hiltzen ziren eta.
  • Emakumezkoen Bizi-itxaropen handiagoaren arrazoiak azaltzea (sendotasun biologikoak, Bizi-estiloa,…).
  • Migrazioak Gizon eta emakumeen arteko kopuruetan nola eragin duen adieraztea, ikusi Bezala emigrazio prozesuetan parte hartu duten gehienak gizonezkoak izan Dira.

2- Adinaren araberako egitura iruzkintzea:

Adinaren Araberako egitura biztanleriak adin-taldeen arabera duen osaera da: gazteak (0-14 Urte), helduak (15-64 urte) eta adinekoak (65 urte baino gehiago).

Egitura Hori aztertzeko orduan piramidean gazteen, helduen eta adinekoen taldeak Konparatzen dira. Horrela, piramide bat gaztea da gazteen ehunekoa % 35etik Gorakoa denean eta zaharkitua adinekoen ehunekoa % 12tik gorakoa denean.

Adinaren Araberako egituran komentatu beharreko puntuak hauek dira:

  • Adin Talde bakoitzak piramidean duen garrantzia azpimarratzea:gazteena (0-14 urte), helduena (15-64 urte) etaadinekoena (65 urte baino gehiago).
  • Piramidearen Forma eta ezaugarriak komentatzea:

- Forma triangeluarrak edo aterki-itxurak biztanleria gaztea Adierazten du (gazteak biztanleen % 35 baino gehiago dira eta adinekoak % 5 baino gutxiago). Oinarria zabala da jaiotza-
Tasak handiak direlako eta Adinean gora egin ahala kopurua gutxitzen doa, tontorrean kopuru txikiena Edukiz, jaiotzak handiak eta bizi-itxaropena txikia direlako.

- Ojiba edo kanpai-itxurak biztanleria heldua edo Egonkorra adierazten du (gazteak % 25-35 bitartean eta adinekoak % 5-12 bitartean). Oinarria txikitu den arren, jaiotza-tasak behera egin Duenez gazteen kopurua murrizten da, baina oraindik belaunaldiak ordeztea posible Da. Helduen kopurua altua da eta adinekoen kopurua ez da oso handia (% 5-12 bitartean).

- Ontzi itxurak biztanleria zaharkitua esan nahi du (% 25 baino gutxiago gazteak eta % 12 baino gehiago adinekoak). Oinarria Barrurantz sartuta dago, jaiotza-tasa txikia delako eta behera egiten ari Delako. Populazio gehiena helduen artean kokatzen da eta adinekoen ehunekoa handia Da, bizi-itxaropena handiagotu delako.

  • Piramidearen Itxura eragiten duten faktoreak edo arrazoiak komentatzea: jaiotza-tasa (gazteen kopuruari dagokionez), bizi-itxaropena (adinekoen kopuruari dagokionez), Heriotza tasa eta migrazioak (migratzaileak normalean gazteak izaten dira).
  • Piramidearen Itxurak dakartzan ondorioak komentatzea. Zahartzearen ondorioak Komentatzea:

3- Gertaera demografiko garrantzitsuenen iruzkina

Gertaera Demografiko esanguratsuenak piramidearen sartu-irtenetatik ondorioztatzen dira. Puntu hau gai honetan ikusitako ondorio demografikoekin eta gertaera demografikoekin Lotu behar dira.

  • Sartuneekbiztanleriaren Galera esan nahi dute eta hauen arrazoiak jaiotza gutxi, gerrak, goseteek Eta epidemiek eragindako heriotzak eta emigrazioak izan daitezke. Gainera Sartuneek 20-30 urte geroago eragina dutela gogoratu behar dugu (jaiotzak Murriztearen ondorioz)
    .

Piramideko sartuneak belaunaldi «hutsa» edo txikia dira eta belaunaldi Horretako kideak seme-alabak izateko adinera iristen direnean sartune berria Sortzen da (20-30 urte): belaunaldi hori oso ugaria ez izatean seme-alabak ere Ez dira asko izango.

Teorian ikusi dugun bezala sartune urteak hauek izango ziren: 1918a Gripearen ondorioz heriotza tasa altuak egon zirelako; 1930-1956 arteko Aldia, 1929ko krisia, II. Errepublikaren aldarrikapena, Gerra Zibila eta gerraostearen Ondorioz; 1965-1975 arteko aldia, emigrazioaren ondorioz jende askok Alde egin zuen aldi honetan, bereziki gizonezkoak; 1975-1998 arteko Aldian jaiotza tasak jaitsi egin dira, egoera ekonomikoaren eta ohitura Aldaketen ondorioz.

  • Irtenuneekbiztanleria Haztea esannahi dute eta hainbat Arrazoiren eraginez gerta daitezke:bizimodua, Ohiturak edo kultura, garapen ekonomikoa,immigrazioa,... Irtenune hauek 20-30 urte geroago belaunaldi «sabeldua» edo «puztua» osatzen dute,ezkontzeko Eta seme-alabak izateko adinera iristendirenean: gehiago direnez, seme-alaben Kopuruosoa ere handiagoa da.

Teorian ikusi dugun bezala irtenune urteak hauek izango ziren: XX. Mendearen hasierako hamarkada; 1920-1930 arteko aldia, oparotasun Ekonomikoaren aldiaren ondorioz; 1956-1965 arteko aldia, gerraosteko “baby Boom”-a; 1998-2006 arteko aldia, immigrazioaren eta egoera ekonomiko Onaren ondorioz.


Entradas relacionadas: