Biztanleria espainian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,91 KB

GAIAK

TURISMOA: Euskal Autonomia Erkidegoko turismoa
XIX. Mendean hasi zen, bainuetxeetara joatea modan jarri zenean. Ondorioz hainbat establezimendu sortu ziren zerbitzu horiek eskaintzeko eta leku hauek nabarmendu ziren. Donostia, Zarautz eta Lekeitio. Nahiz eta turismoa goiz hasi, beste erkidego batzuetan baino gutxiago garatu zen klima dela eta hau da tenperatura leunak eta prezipitazio ugari.

Baina Euskal Autonomia Erkidegoko turismo aukerak ordea, oso ugariak dira Biarritzetik gertu dagoelako eta baita Nafarroatik ere. Gainera bizi kalitatea eta zerbitzu publiko onak ditu. Horrez gain, turismo instalazioen zuzkidura ona du eta turismo baliabide ugari ditu.

Turismo baliabideak abantaila bat dute: ez da beharrezkoa ibilbide luzeak egitea horiek erabili ahal izateko. Baliabide naturalak eremu natural babestuak dira, baita kostako mahiz barnealdeko paisaien edertasuna ere. Eta, kulturako baliabideak hauek dira: gastronomia, oso ugaria eta kalitatekoa;folklorea eta bertako kirolak(harri jasotzaileak); herriko artisautza eta arkitektura; arkeologia eta arte ondarea; eta museoak(arte ederren museoa eta Guggenheim)

Turismoaren ezaugarriei dagokionez, turismoaren eskaintzak areagotu egin du turismo ostatuen leku kopurua. Hotelak hiru hiriburuetan eta kostan egoten dira eta gehienak 4 izarreko kategoriarekin. Landa turismo ostatuak gehienbat Gipuzkoan biltzen dira eta kanpinak aldiz Bizkaian.

Turismo eskariaren %50 baino gehiago Espainiako bisitariek osatzen dute eta ondoren atzerritarrek eta bertatik etorritako turistek. Batez besteko egonaldia laburra izaten da normalean eta hoteletako okupazio maila moderatua.  Baina azken urteotan okupazioak behera egin du ostatuetako plazen kopuruek gora egin baitu.Euskadin, turismo fluxu handiena udan dago eta ondoren Aste Santuan. Hala ere, urte guztian zehar daude turistak.


Turismo motari dagokionez, hiru mota bereizten dira. Lehenik, Kostako turismoa, (batez ere udan egiten da), landa turismoa (hazkunde handia egon da mota honetan ekintza desberdinak sortu direlako honen baitan) eta turismo kulturala (honek ere gora egin du eta honek hirietako gastronomia eskaintza eta hotel eskaintza aprobetxatzen du).

Turismoak hainbat helburua edo gauza bilatzen ditu, horietako bat, gastronomian edo kulturan oinarrituta egongo da, baita, naturaren eta hiriaren dibertsitatean ere. Espainian Euskadiren marka turistikoa eta nazioartean Basque country marka zabaltzea. Beste helburu bat, turisten kopurua eta haien batez besteko gastua areagotu BPG handitzeko izango da. Helburu hau betetzeko beste bi ekintza hauek burutu dira. Lehena, merkaturatzea hobetu da eta bigarrenez turismoaren eskaintza sendotzea. Eta azkenik,  turismo hazkunde iraunkorra lortzea, hala, turismoa ekonomiari gizarteari eta ingurumenari dagokionez bideragarria izatea bermatuko da gaur egun eta etorkizunean. Horretarako antolamendurako planak ezarri behar dira, lurralde oreka bermatzeko. Baliabide gutxien dituzten zonetan turismoa bultzatuko da bertako baliabideei balioa emanez eta irisgarritasuna hobetuz.


Entradas relacionadas: