Bizkaiko langileei testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB

12. LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA(1896-05-23)

KOKAPENALehen mailako iturriko testu historikoa da garaiko egoeraren berri eman zuelako.
Eduki Sozio-ekonomikoa duen kazetaritza-artikulua da, hortaz, informatzailea.
Bilbon Argitaratua izan zen 1896an, beraz, testu publikoa da. La Lucha de Clases aldizkari sozialistan argitaratu zenSozialistak dira testuaren Egileak.
Bizkaiko langilei dago zuzenduta, batez ere. Testua XIX. Mendearen Bukaeran, Maria Kristinaren erregeordetzaren azken urteetan. Bizkaiko Industrializazio prozesua nabarmena zen eta langile mugimenduak sortu egin Ziren honen inguruan.

BARNE ANALISIA

Lehenengo paragrafoan, 1896ko maiatzaren 1ean, langileen aldarrikapenerako egunean, Bizkaiko meatzeetako langileek Gallartan Izandako kontzentrazioaren berri ematen du. Manifestazioetan Egindako eskakizun nagusiak gauzatzeko eta gobernuari jakinarazteko sortu zen Batzordearen eraketa azaltzen du ere. Hurrengo paragrafoetan, 1890ko Bizkaiko Meatzeetako eta industrietako langileen grebaren aldarrikapenak gogoarazten Ditu. Bertan, Lanaldiaren murrizketa, derrigorrezko barrakoiak eta kantinak ezabatzea Eskatzen zen. Lanaldia murriztea lortu zuten.Barrakoiak "lan Askatasunari egiten zaion eraso larria" ziren derrigorrezkoak izatean. Gainera, "osasun eta higiene legeei egiten zaien iraina" Inolako osasun baldintzak baitzeuden.
Liberalismo demokratikoaren Printzipioak erabiltzen dira egoera salatzeko. Honen ondorioz, meatzeetako langileen Grebarako eskubidea aldarrikatzen zuten gobernuak egoera hori aldatzeko Neurriak hartzen ez bazuten "grebarako legezko eskubidea". Agintarien "aseezintasunari" kritika egiten zaio.

KANPO ANALISIA

XIX. Mendearen amaieran Bizkaiko Industrializazioaren prozesua hasita zegoen, burdinazko meategietan eta Burdingintzan oinarria izan zuena.

Bessemer bihurgailua

Bakarrik Suediako eta Bizkaiako burdina erabili.Garapena posiblea izan zen penintsulako Leku pobreetatik Bizkaira heldu ziren pertsonei esker. Bizkaiak ez zeukan Azpiegitura nahiko:
biztanle berriak kokatzeko barrakoiak eraiki Zituzten eta kantinak ere.
Egunero 14 ordu lan egin behar Zituzten, igandeetan ere. Ez zegoen inolako azpiegiturarik.

Arazorik gabe Kaleratzen zituzten


Egoera aldatu zen 1886. Urtean, "Elkarte Sozialista" eratu zelako, eta boterea hartu zuelako. 1888an UGT Sindikatua eratu zen, Bizkaian indar handia hartu zuena.

1890an Bizkaian Gertatu zen lehenengo greba orokorra

Arrazoia: La Orconeratik Komite sozialistako 5 kide kaleratu zituztela. Azkenean, 30.000 langile ziren. Eskariak: 10 orduko jornadak, barrakoiak ezabatzea eta kaleratutakoen Berronarpena.

10 orduko jornadak lortu. Barrakoiak eta kantinak kentzea ez Zuten lortu

Denboraren poderioz, talde sozialista ugaritu eta Indartu ziren. Honen ondorioz, Bizkaian greba asko garatu ziren.
Greba Langile mugimenduaren oinarri bihurtu zen.
1903an, beste greba Orokor bat gertatu zen, meatzariek berriro kantinen amaiera Eta asteroko soldata eskatzen zuten. Azkenean, bere eginkizunak lortu Zituzten.

ONDORIOA


Testuak Meatzeetako langileen lan-baldintzak eta langile mugimenduaren lehengo urratsak Bizkaiko industrializazio prozesuan isladatzen ditu. Eta beste aldetik, elkarte Sozialistak bideratutako grebei esker aurrerapen asko lortu zituztela Langileek. Egindako Grebak klase borrokaren adibide oso argi bat da.

Entradas relacionadas: