Bizkaiko industrializazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,23 KB

A-BIZKAIKO EREDUA Industrializazioaren oinarriak


Bizkaiko industrializazioan oinarrizkoak izan ziren faktoreak: Industria tradizionalaren presentzia (burdinolak eta ontziolak) Kokapen geografiko estrategikoa (Europan eta penintsula artean) Lehengai garrantzitsua izatea (burdin mea) 1841etik aurrera, aduanak kostaldera eramatean, Euskal Herria espainiar merkatuan integratua geratzea; honek merkatu zuen euskal industrializazioaren hasiera. 

Industrializazioaren hastapenak (1841-187

6)
Aduanak kostaldera aldatu izanaren ondorioak: Bilboko merkatari talde bat industria siderurgikoan inbertitzen hasi zen (Ibarra familia); lehenengo labe garaiak sortu ziren: Santa Ana de Bolueta, eta Nuestra Señora del Carmen. Azken biak Ibarra familiak sortutakoak ziren. Landare ikatza erabiltzen zuten eta produkzioa barne eskariari erantzutera zegoen zuzenduta. Bilboko burgesiak, trenbidearen eta finantza sistemaren ezarpena bultzatzeko; bi elkarte berri sortu zituen: Banco de Bibao eta “Cia FF.CC. Tudela-Bilbao”. Tutera-Bilbo trenbide linea eraiki zuen, Bilbo Ebroko haranarekin lotzeko eta, Miranda de Ebron, Madril-Irun linearekin bat egiteko.  Bilboko burgesiak, kanpoko faktore bati esker lortu zuen behar ziren kapitalak: altzairua egiteko Bessemer bihurgailuaren aurkikuntza. Britainia Handiko siderurgia ezarri zen eta burdin mea ez fosforikoa erabiltzea eskatzen zen. Mineral hori Suedian eta Bizkaiko meatze arroan baino ez zegoan. Bizkaikoa kalitate handiko minerala zen. Hori dela eta, kapital britainiarra heltzen hasi zen Bizkaira.  Hortik aurrera, atzerriko kapitalez eratutako zenbait konpainia sortu ziren, Bizkaiko meatze arroko burdina erauzi eta esportatzeko; Ibarra anaiek ere parte hartu zuten. Beste enpresari euskaldun batzuk ere hasi ziren burdina esportatzen (Martinez de las Rivas, Sota y Aznar...) kapital handiak pilatu zituen burdinaren esportazioaren esker, eta industria siderurgikoan inbertitu zituen. Zenbait trenbide eraiki zituzten, minerala garraiatzeko  Industrializazio prozesua indartzea (1876-1898)
1876an, gerra Krlista amaitu ondoren, Bizkaiko industriaren hazkundea indartu egin zen. Bizkaia burdinaren estatuko ekoizle nagusia bilakatu zen.   Burdin mearen esportazioari esker lotutako kapitalak Bizkaiko industria.Iraultza egitea ahalbidetu zuen. Ondorioz, burges talde txikiaren inbertsioak siderurgiara, eta geroago, ontzigintzara ere bideratu ziren.  Industria siderurgikokoa industrializazioaren motorra izan zen. 1879 eta 1882 bitartean, 3 siderurugia garrantsitzuenak eraiki ziren Bilboko itsasadarraren ezkerraldean: “San Francico” eta “Vizcaya” (Sestaon), “ Altos Hornos de Bilbao” (Barakaldon). Hirurek erakarri zituzten bertako eta atzerriko kapital handiak, teknologia modernoak erabiliz, eta barne nahiz kanpo merkatua hornitzen zuten.  1902an “Altos Hornos de Vizcaya” (AHV) sortu zen, eta Espainiako siderurgia handiena izan zen.   Bizkaiko siderurgiaren hazkunde izugarrian eragin zuten faktoreak: Burdinaren ugaritasuna Kapital-pilaketa handia, burdinaren esportazioari esker Ikatza Asturiastik eta, batez ere, Britainia Handirik inportatzen zen; burdin mea Bizkaitik hara eramaten zuten ontzien itzulera-bidaia aprobetxatuz Politika protekzionista, inportazioei muga-zergak ezarriz  XIX.Mendearen bukaeran, burdin mearen esportazioak eta ikatzaren inportazioak Bilboko merkataritza.Flota hazteko beharrizana ekarri zuten. Ondorioz, Bilboko meatzaritzako eta siderurgiako burges familia asko ontzigintzan hasi ziren; ontziolak egokitu zituzten, burdinazko ontziak egiteko.  Bilboko merkataritza-flota handitu ez ezik, Espainiako gerra-ontzian berritu ere egin zituzten. 1898an, koloniak galtzen, indianoak bertan metatutako dirua herrialdera itzuli zen, eta horrek ontzigintzaren hazkundea azkartu zuen. Ontzigintzaren garapena onuragarria izan zen Bizkaiko siderurgiarentzat  B-GIPUZKOAKO EREDUA 1
841etik aurrera, Espainiako barne merkatua ireki zenetik, Gipuzkoan mota askotako industriak sortzen hasi ziren: papergintza, metalurgia, ehungintza, arr

antza industria, elikagaien industria, altzarien industria... Neurri txiki eta ertaineko enpresak ziren eta Debako, Urolako eta Oriako bailaretan eta Hernanin, Pasaian eta Irunen kokatu ziren.  Gipuzkoako merkatariak, lur jabeak eta indianoak izan ziren kapitalak ipini zituztenak. 1898tik aurrera, azken kolonietatik itzulitako kapitalei esker, Gipuzkoako industrializazioa bizkortu eta finkatu egin zen.  Aipagarriak dira, ontzigintzaren sektorea, batez ere Pasaian eta Zumaian garatu zena, eta ehungintzarena, gehienbat Urolako bailaren errotu zena.

C-ARABAKO ETA NAFARROAKO INDUSTRIALIZAZIOA

Araba eta Nafarroako industrializazio prozesua Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa baino berenduago gertatu zen: 1850eko hamarkadaren bukaeran hasi zen eta 60ko hamarkadan izan zuen unerik garrantzitsuena.  Bi kasuetan, Gipuzkoan eta Bizkaian ez bezala, erakunde ofizialek zeregin garrantzitsua izan zuten industrializazioaren bultzadan. Arabaren kasuan, Gasteizko udalerria izan zen industrialdeak sortzeko ekimenak aurrera eraman zituena. Nafarroan, Aldundia izan zen politika industriala aurrera eramateko  izan zuena.

Entradas relacionadas: