Bizkaian eta Gipuzkoan Kontzertu Ekonomikoak Ezeztatzeko Lege-Dekretua (1937-06-23)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB

ANALISIA

Sintesiarekin hasi aurretik, kontzeptu pare bat argitzea zilegi bekit:

  • Kontzertu Ekonomikoa: Euskal Probintzien eta Espainiako Estatuaren arteko finantza eta zerga harremanak ezartzen eta arautzen dituen berezko sistema da. Erregimen berezi hau 1841etik dago indarrean nafarroan. 1878tik berriz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. kasu bietan, foruak ditu oinarri.
  • Mugimendi Nazionala: Ordena konstituzional errepublikarraren aurka armaz altxatu zen eta faxismoan oinarritu zen sistema totalitarioa.

Gatozen orain sintesiarekin:

  • Kontzertu ekonomikoa pribilegio bat da.
  • Kontzertudun probintzia batzuk traidore.
  • Kontzertuak ondorio onak izan ditu Nafarroan eta Araban, antiespainolak berriz Gipuzkoan eta Bizkaian.
  • Erregimen ekonomikoa ezeztatu Gipuzkoa eta Bizkaian berehala.

IRUZKINA

  • Errepublikaren azkenaldian zegoen tentsioa. Altxamendua (probintzien kokatzea egoera politiko berriaren aurrean). Gazteiztik hegazkinak Bizkaia erasotu, Nafarroatik erreketeak Gipuzkoa hartu.
  • Pribilegiotzat ikusiak dira kontzertuak. Madrilek hartutako jarrera tradizionala, nahiz kontzertu ekonomikoa Konstituzioak berak jasoa duen eskubide historiko gisa (ez pribilejioa beraz).
  • Hirugarren paragrafoan pribilegio ez baina berezitasun hitza darabil. Faxistekin bat egindako lurrean pribilegiorik ez nonbait. Nafarroak jokatu papera altxamenduaren prestakuntza eta aurreneko egunetan (hasierako egunak dira zailenak matxinada batentzat).
  • Politika anti-espainolak (abertzaleak, errepublikarrak, altxamendu faxistarekin bat egite ez zuten jarrera oro, finean.). Horrekiko errepresalia politiko-militarra da, bertako biztanleria osoari ezarria.
  • Francoren izaera uzkur, kalkulatzaile, gogor eta egoskorra. Berak erraman Asturiasa Maroko legionario eta tropa atzerritarrak.
  • Indarrean egongo zen egoera. Nahiz Nafarroa eta Araban ere eskuduntza horiek ondorio praktiko gehiegirik ez izan.

ONDORIOAK

Ondorio labur batzuekin amaiera emango diogu ariketari, testuaren garrantzia zertan datzan zehazteuaz:

  • Estatu-kolpearfekiko izaniko jarreragatik zigortzen dira Gipuzkoa eta Bizkaia. Laginak zehazki Araba eta nafarroakoen mantentze eta Gizpuzkoa eta Bizkaiko pribilegioen abolizioa jasotzen du.
  • Iurralden araberako bereizketa garrantzitsua ezarri zuen.
  • Francoren alde gerra eginiko gipuzkoar eta bizkaitarrak, karlistak bereziki, euren kexa agertu zuten, gizarte osoari ezarritako zigorra zelako.
  • Errepresio marko zabalago baten baitan (kulturala, hizkuntzarena, politiko eta soziala) kokatu behar dira baliabide juridiko berezi hauen aurkako legea. Gizartean berradiskidetzea ez, baina ezinikusia eragingo du, eta honek bigarren frankismoan oposizioaren leherketa ongarritu.
  • Kontzertuak Trantsizioan Gernikako Estatutuaren eskutik soilik berreskuratu ziren. gaur egun indarrean diraute.

Entradas relacionadas: