Biziaren Sorrera, Hominizazioa eta Eboluzioaren Frogak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,84 MB
1. Biziaren sorrerari buruzko ariketak
a) Bete honako testu honetako hutsuneak emandako terminoekin:
Zientzialariek azkenaldian egindako kalkuluen arabera, orain dela 4.600 milioi urte inguru sortu bide zen Lurra. Gaur egun egiaztatuta dago izaki bizidun guztien jatorria beste izaki bizidun batzuengan dagoela. Baina, luzaroan beste ideia batzuk egon ziren indarrean. Ideia horien arabera, igelak, sugeak eta krokodiloak lokatzetatik sortzen ziren eta izaki bizidunak sortzeko errezetak ere eman zituzten. XVII. mendean biziaren sorreraren ideiak baztertu zituen Francesco Redi italiar zientzialariak esperimentu baten bidez. Aurrerago, XIX. mendean, Louis Pasteur (1822-1895) frantsesak egiaztatu zuen Rediren teoria; biziaren aitzindaria izan zela kontsideratzen da. Aleksandr Oparin biokimikari sobietarraren ustez, bizirik gabeko kimikatik sortu zen bizia. Hipotesi hori ez zen frogatu 1953. urtera arte; urte hartan, Chicagoko Unibertsitateko Stanley Miller eta Harold Urey zientzialari estatubatuarrek Lurra historiarentzat berebiziko garrantzia izan zuen saiakuntza famatu bat egin zuten.
b) Zer iritzi duzu biziaren sorrerari buruzko iturrien, garaien, sinesmenen eta teorien inguruan?
(Erantzun zure hausnarketa pertsonala)
14. Hominizazioaren ezaugarri nagusiak
- Bipedismoa: Beheko gorputz-adarren gainean tente ibiltzen gara eta besoak objektuak manipulatzeko erabiltzen ditugu.
- Garunaren garapena: Garunaren tamaina handitzean, atzerago kokatu zen eta zirkunboluzioak (zerebroaren gainazalean sortutako altxatze bihurgunetsuak) eratu ziren.
- Hizkuntza: Hizkuntzari esker, komunikazio sozialerako gaitasun konplexua dugu.
- Heldutasun prozesua: Gure seme-alabak heldu gabe jaiotzen dira, pelbis estua dugulako; horregatik, heltze prozesu luzea dute.
Eboluzioaren frogak
| Froga | Azalpena |
|---|---|
| Paleontologikoak | Zenbait fosilek izaki bizidunen bi talde handiren bitarteko formak dituzte (trantsizio fosilak). |
| Enbriologikoak | Ornodunen enbrioiak antzeko faseak igarotzen dituzte garapenean. |
| Molekularrak | Molekulek egitura somatikoen antzera eboluzionatzen dutela frogatu da. |
| Morfologikoak | Anatomia konparatuak eboluzioaren teoria baieztatzen du. |
| Biogeografikoak | Ingurune-baldintza bertsuetan bizi diren espezieen antzekotasunak. |
Zientzia eta sinesmenak
- Linneoren teoria: Espezieen jainko-sorkuntza aldaezinean oinarritzen da.
- Darwinen teoria: Eboluzioaren bidez espezieak denborarekin aldatzen direla eta arbaso komuna dutela proposatzen du.
6. Ingurunearen eragina: Tximeleten adibidea
a) Deskribapena: Argazkian tximeleta multzo bat ikusten da zuhaitz batean; zuriak gehiago dira beltzak baino.
b) Zergatik tximeleta argi gehiago? Ingurunean kontaminaziorik ez dagoenez, tximeleta zuriak hobeto kamuflatzen dira.
c) Enbor ilunak balira? Tximeleta argiak errazago ikusiko lituzkete harrapariek eta espeziea arriskuan egongo litzateke.
d) Ingurunearen eragina: Inguruneak zuzenean baldintzatzen du espezieen biziraupena hautapen naturalaren bidez.
Kode genetikoa eta mutazioak
Kode genetikoan base nitrogenatuak hirukotetan (kodonak) elkartzen dira. Ezaugarri nagusiak:
- Degenerazioa: Kodon desberdinek aminoazido bera kode dezakete.
- Unibertsaltasuna: Izaki bizidun guztietan berdina da, arbaso komunaren froga gisa.
Mutazioak: DNAren aldaketa bat-batekoak edo induzituak dira. Horiek proteina sintesian akatsak sor ditzakete, aminoazidoen segida aldatuz.