Bizia kontzeptua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,92 KB

26.Hiriarekiko hurbiltasuna gure baserriarentzat mesedegarri izan beharrean, kaltegarri da. Hiriarekiko hurbiltasuna mesedegarria baino kaltegarria da.

27. Etxetik urrun, herrimin bizia sentitzen dugu. Urrunago eta biziago.
Zenbat eta etxetik urrunago gero eta herrimin biziago sentitzen dugu.

28.Ez dugu irrikatu behar egoera bakar bat izatea; aitzitik, aldizkako egoerak izatea irrikatu behar dugu. Irrikatu behar duguna ez da egoera bakar bat izatea, aldizkako egoera izatea baizik.

29.Urteak aurrera doaz; beraz, behin eta berriro pentsatu behar zer egin behar dugun. Bestela, zerbait txarra gertatuko zaigu. Urteak aurrera doazen neurrian, behin eta berriro pentsatu behar dugu zer egin, bestela zerbait txarra gerta dakiguke.

30. Garai hartan gizaki eta lurralde guztiak enperadorearen mendeko ziren. Garai hartan ez zen enperadorearen mende ez zegoen gizakirik ez lurralderik.

31. Bizitzan zehar hainbat irakasle izan ditut; baina, guztiak hiru multzotan bana daitezke

Bizitzan zehar hainbat irakasle izan ditut; baina,  hiru multzotan bana daitezkeirakasle guztiak.

32. Sekreturik handienen oinarrian denek zerbait egon ohi da. Denek dakiten zerbait egon ohi da sekreturi handienen oinarri
.

33.Hau guztia ez dut harrotasunez kontatzen, ez pentsa halakorik.
Ez pentsa hau guztia harrotasunez kontatzen dudanik.

34.Antzina gezur gaiztoa esan zuen. Denborarekin, ordea, damutu egin zitzaion. Denbora igaro ahala, damutu egin zitzaion antzina esan zuen gezur gaiztoa.

35. Hain nago nekatuta, ezin izan dut atariko mailatxoa ere igo. Nekearen nekez, ez naiz gai izan atariko mailatxoa ere igotzeko
.

36.Umea amazuloa zen. Ez zuen ama ez zen beste inorekin egon nahi izaten. Umea amazuloa zenez, amarekin baino ez zuen egon nahi.

37. Asko gustatu zitzaien hondartza ondoko etxea. Ondorioz, erostea erabaki zuten.
Hainbeste gustatu zitzaien hondartza ondoko etxea, erostea erabaki baitzuten.


38. Garaia da. Aldez edo moldez, beharlekuko arazoei irtenbideren bat eman behar diezue.
Bada garaia beharlekuko arazoei irtenbideren bat eman diezaizuen.

Entradas relacionadas: