Biurteko kontserbadorea eta fronte popularra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,73 KB

1. II. ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA ETA GARAI KONSTITUZIOGILEA

Hogeigarren hamarkadaren bukaeran sortutako  istiluen ondorioz, 1930ean Primo de Riverak dimititu eta diktadura amaitu zen. Haren ordez, Berenguer jeneralak hartu zuen agintea eta hauteskundeak deitu zituen konstituziozko erregimenera itzultzeko asmoz (diktablanda). Hala ere, oposizioak handitzen joan ziren eta errepublikazaleek, sozialistek eta ezkerreko katalanistek Donostiako ituna sinatu eta Batzorde iraultzailea osatu zuten.

Gobernuaren kontrako ekintzek Berenguer jeneralaren dimisioa ekarri zuten eta horrekin Aznar almiranteak 1931an udal hauteskundeak deitu zituen. Sufragio unibertsalaren bidez deituak izan ziren eta parte hartze handia izan zen. Gehiengo handi batekin, koalizio errepublikar-sozialista garaile atera zen eta urte berean Errepublika aldarrikatu zuten Eibarren, Alfontso XIII.Aren abdikazioa eta erbesteraketa sortuz.

Errepublikari hasiera emanez, Donostiako Itunaren sinatzaileek behin behineko gobernua eratu zuten eskuin monarkikoa, EAJ eta langile mugimendu erradikala kanpoan utziz. Gobernuak Gorte Konstituziogileak osatzeko hauteskundeetarako deia egiteaz gain hainbat neurri egin zituen herriaren onerako: amnistia preso politikoei, armadaren erreforma, negoziazioak nazionalistekin... Hori dela eta, lurjabe handien, Elizaren eta militar batzuen ezinegona piztu zuten.

Hauteskundeetan parte hartze handia nabaritu zen eta koalizio errepublikar-sozialista garaile atera zen. Gainera, jarrera demokratiko eta aurrerazalean oinarrituz Gorteek 1931ko konstituzioa sortu zuten: klase guztietako langileen Errepublika demokratikoa, herri-subiranotasuna, Estatu integrala eta laikoa... Konstituzioa gehiengoak onartu arren, desadostasun handiak egon ziren autonomien eta erlijioaren gaietan. Horregatik, sektore katolikoek dimititu zuten eta Alcalá Zamorak Manuel Azañaren esku utzi zuen gobernua.

2. BIURTEKO ERREFORMISTA

1931ko urte bukaeran Manuel Azañak gobernu ezkertiar berria hasi zuen Espainiako Errepublikan, eta Estatua modernizatzeko eta demokratizatzeko helburuarekin hainbat erreforma egin zituen.

Erlijioaren arloan helburuak Elizaren eragina mugatzea eta gizartea laikotzea izan ziren, horretarako hainbat neurri hartu zituzten, hala nola kultu-askatasuna onartu, Elizarentzako dirulaguntza ezabatzea... Baina egoera erradikalizatu zen eta hierarkiak Errepublikaren aurkako jarrera hartu zuen.

Armada profesional eta demokratikoa sortzeko, ofizialen kopurua gutxitu eta botere zibilaren menpe jarri zuten, baita Ofizialen Erretiro Legea ezarri eta Erasoko Guardia sortu zuten. Hala ere, diru faltak modernizazioa zaildu zuen eta sektore afrikanista gobernuaren aurka jarri zen.

1932an Nekazaritza Erreformatzeko Legearen bidez nekazaritza modernizatu eta latifundismoa murrizteko aukera eman zen eta nekazarien arteko lurren banaketa bideratu zuten. Hala ere, lurjabeen erresistentziak jornalariak atsekabetu eta matxinada anarkistak sortarazi zituen.

Mugimendu nazionalistei dagokienez, Konstituzioak eskualdeei gobernu autonomoak erratzeko ahalmena eman zien eta horrela Kataluniako Autonomia Estatutua (1932) eta Euskal Estatutua (1936an Nafarroa gabe) onartu ziren. Galiziakoa, ordea, ez zen Gorteetara iritsi 1936an onartu zen arren.

Hezkuntzan eskola eredu laikoa, derrigorrezkoa eta doako ezarri zen eta hainbat eskola, lanpostu berri eta ekitaldi kultural (La Barraca, esate baterako) sortu zirten. Lan-erreformetan, aldiz, lan balditzak hobetzeko neurriak ezarri ziren: 40 orduko lan astea, soldaten igoera, nekazarien landaldia murriztea... Horrek ugazaben erakundeen haserrea eragin zuen.

Koalizio errepublikar-sozialistak hainbat arazori aurre egin behar izan zien: 1929ko krisi ekonomikoa, erreformen moteltasunak sortutako ezinegona eta gizarte-gatakak, errepresioek sortutako protestak... Horrek klase ertaineko jende asko haserrarazi zituen eta eskuina berrantolatzen hasi zen. 1932an Sanjurjok estatu-kolpea eman zuen, baina porrot egin zuen.

Azkenean, barne-desadostasunek gobernuaren suntsiketa areagotu zuten eta Alcalá Zamorak 1933aren bukaera hauteskundeak deitu zituen.

3. BIURTEKO KONTSERBADOREA

1933. Urtearen bukaeran Alcalá Zamorak hauteskundeak deitu zituen. Bertan emakumeek bozkatzeko eskubidea izan zuten lehendabiziko aldiz, eta abstentzioa handia izan zen. Ezkerreko alderdiak berezita aurkeztu ziren, eskuinekoak, aldiz, batuta. Azkeneko hauek irabazita eta gobernua Alderdi Erradikalaren esku utzita (Lerroux gobernuburu), Biurteko Beltzari hasiera eman zitzaion.

Lerrouxen gobernuak erreformen zati handi bat bertan behera utzi zuen, esate baterako, Elizarentzako dirulaguntza berrezarriz eta nekazaritza-errreforma deuseztatuz. Autonomiekin (Katalunian eta Euskadin) tentsioak egon ziren eta, antolaketa kontserbadorea ikusita, PSOE eta UGT erradikalizatu ziren, hainbat greba eta gatazka ugarituz.

Urriaren 5ean CEDAko hiru ministro gobernu berrian sartzeak greba orokorrerako deia ekarri zuen hiri nagusietan. Baina porrot egin zuen eta errepresio eta gertakari larriak izan ziren. Alde batetik, Asturiasen, non UGT, CNT eta komunistek elkartuta herri meatzariak hartu zituzten arren, iraultzak Gobernuak Legioa etorraraztea eragin zuten. Eta bestetik, Katalunian, non Lluís Compaynsek, Generalitateko presidenteak, Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen. Gainera, sozialistek eta komunistek greba orokorra deitu zuten, baina CNTk ez zuen parte hartu eta armadaren zapalkuntzarengatik porrot egin zuen.

Urriko iraultzaren ondorioz errepresio gogorra egon zen mugimendu ezkertiarren aurka eta CEDAk gobernuan zuen eragina handitu zen. Horrek erreformak zuzentzeko prozesua areagotu zuen, eta Gil Robles Gerra ministro eta Francisco Franco armadako Estatu Nagusiko buru izendatu zituzten.

Hala ere, 1935an gobernu-krisi larria piztu zen Alderdi Erradikaleko ustelkeriarengatik eta Alcalá Zamorak Gorteak desegin eta 1936ko otsailan hauteskundeak deitu zituen.

4. FRONTE POPULARRA

Biurteko Beltzeko ezkerraren aurkako zapalketaren ondorioz, 1936ko otsaileko hauteskundeetan, ezkerreko alderdiek (errepublikarrek, sozialistek eta komunistek) Fronte Popularra osatu eta programa bat adostu zuten. Programan, besteak beste, 1934ko iraultzako preso politikoentzat amnistia, autonomia estatutuak onesteko negoziazioak eta nekazaritza, erlijio eta beste hainbat arloetan erreformak egitea eskatzen zuten. Eskuineko alderdiek, aldiz, hainbat koalizio egin zituzten, haien artean Bloke Nazionala, hots, CEDAk, monarkikoek eta tradizionalistek osatutakoak.

Eskuinari boto kopuru aldetik alde handia ateara ez zion arren, Fronte Popularrak bozkak irabazi zituen, eskuindarrak, koalizioa ez bezala, ez baitziren gai izan Espainia osorako hautagaitza bakarra osatzeko, ezta hauteskunde-programa bat adosteko ere. Horrela, Azaña Errepublikako presidente eta Quiroja gobernuburu izendatuta, Espainian sistema politiko erreformatzaile berri bat aurrera eraman zen.

Hala ere, hauteskundeen ondoren, hainbat gatazka politiko izan ziren bi bandoen artean. Ezkerrean UGT-k (Largo Caballero buru) eta anarkistek jarrera iraultzailea hartu zuten latifundioen lurrak okupatuz eta hirietan lan baldintzak hobe zitzaten grebak eginez. Eskuinean, ordea, egoera berriaren kontra zeuden eta Falange Española eta Bolke Nazionala (Calvo Sotelo buru) indartuta, bi bandoen arteko liskarrak eta hilketa politikoak ugaritu ziren.

Azkenean, eskuin muturretik, UMEtik eta jeneral batzuen eskutik (Mola jenerala buru) konspirazio militar bat heldu zen, alfontsinoen, karlisten eta milizia falangisten laguntzarekin. Gainer, Calvo Soteloren hilketak prozesua azkartu zuen eta uztailaren 17an matxinada hasi zen.

5. ALTXAMENDUAREN ZERGATIAK ETA AURREKARIAK. GERRA NAZIOARTEKO GERTAERA MODURA

Espainian Bigarren Errepublika ezarri zenetik, 1831an, sektore kontserbadoreenak (latifundistak, enpresaburuak, Eliza eta Armada) erregimen berriak ezarritako erreformen aurka zeuden, bere ideia eta interesen kontrakoak baitziren. Hori dela eta, Fronte Popularraren gatazka-giroaren aitzakiaz eta Calvo Sotelo buruzagiaren erahilketak sortutako amorrua probestuz, 1836ko uztailean zenbait militarrek (Mola jenerala buru) prestatutako konspirazio militarra gauzatu zen.

Altxamendua Marokoko protekturatuan hasi zen, uztailaren 17an. Franco Kanarietatik atxamendua batu zuen eta egun batzuk geroago Espainiako beste lurraldeetara zabaldu zen. Arrakasta handia izan zuen Andaluziako zenbait hiritan, Nafarroan, Araban, Oviedon, Gaztela Zaharrean, Aragoiko hiriburuetan eta uharteetan (Menorca ezik), ez ordea Madrilen, Katalunian, Valentzian, Asturiasen, Kantabrian, Bizkaian, Gipuzkoan eta Andaluzia eta Aragoiko zati handi batean.

Herrialdea bi bandoetan banatuta, estatu-kolpea hiru urteko gerra zibil bihurtu zen. Matxinatu edo nazionalen alde Eliza, oligarkia eta eskuineko eta eskuin muturreko alderdiak (CEDA, Falange Española...) zeuden. Errepublikazaleen edo gorrien alde, aldiz, klase herrikoiak, erdiko klaseak, burgesia ilustratua eta alderdi erreformistak, komunisten eta anarkisten laguntzaz.

Nazioartean izugarri zabaldu zen gerra zibila, demokrazia eta faxismoaren arteko gatazka gisa ikusi baitzen. Hori dela eta, bi bandoek laguntza jaso zuten. Errepublikak SESBen, Nazioarteko Brigaden eta Mexikoren laguntza miliar eta diplomatikoa jaso zuen. Nazionalek, ordea, Alemaniako Kondor Legioaren, Italiako Corpo Truppe Volontaireren eta Portugal eta Irlandako zenbait laguntza militarra jaso zuten, baita kanpo eta barruko enpresa handien dirulaguntza. Frantzia eta Erresuma Batua bezalako herrialdeek, ordea, Esku ez Hartzearen aldeko Batzordea bultzatu zuten, gatazka Europara zabalduko zen beldurrez.

6. GERRA ZIBILAREN GARAPENA: OPERAZIO MILITARRAK

1936ko Uztailaren 17an Espainian gerra zibila hasi zen eta, hiru urteko iraupena edukiz, hainbat fasetan zatitu zen: Madril inguruko guduak, Iparraldearen okupazioa eta Mediterraneo aldeko gudua.

Hasieran, Afrikako tropek Madril zuten helburua eta, Franco Toledora desbiatu zen bitartean, bertan defentsa atolatzeko aukera izan zuten. Errepublikazaleek Nazioarteko Brigaden, sobietarren eta Durrutiren anarkosindikalisten laguntza jaso zuten. Madrilen sartu ezinik, hiriburua inguratzea erabaki zuten eta Gobernua Valentziara pasatu behar izan zen. Fase honetako gudurik garrantzitsuenak gorriek irabazitako Jarama eta Guadalajarakoa izan ziren.

1937an, Madril hartzeko zailtasunen aurrean, Francoren ejerzitoa iparralderantz bideratu zen. Matxinatuak, Molaren aginduz, Donostia hartzen hasi ziren, eta Kondor Legioak Gernika bonbardeatu ondoren, Francok Bilbo hartu zuen. Presioa zela eta, errepublikazaleek erasora jo zuten, baina ezin izan zuten ekidin Franco Santander eta Asturias hartzea. Fase honetan matxinatuek, industria-gune handiak hartu zituzten eta milaka pertsonek ihes egin zuten.

Iparraldea okupatu ondoren, Franco Madril hartzera abiatu zen. Hiriburua salbatzeko, errepublikazaleek Terueleen eraso egin zieten baina, nahiz eta hasieran garaipena lortu zuten, Francok kontraeraso egin zien Teruel hartuz eta Mediterraneora iritsiz. Lurralde errepublikazalea bi eremutan zatitua geratu zen, eta hau berriz batzeko asmoz, gorriek faxistei eraso egin zieten Ebroko guduan. Hala ere, Francok errefortzuak bidali eta matxinatuek gudua irabazi zuten. 1939ko urte hasieran Katalunia indarrik gabe erori zen.

Negrin gobernuburuak, Madrilko erresistentziaren aldekoa, sozialisten, anarkisten eta errepublikazaleen altxamenduari aurre egin behar izan zion, Francorekin “bake duina” negoziatzearel aldekoak baitziren. Azkenean, honek errendizioa ekarri zuen eta urte bereko apirilaren 1ean, Francok azken gerra-partea sinatuz, gerra bukatu egin zen.

7. ALDE ERREPUBLIKARRAREN BILAKAERA POLITIKOA

Gerra bitartean hainbat desadostasun sortu ziren eremu errepublikazalean. Hasiera batean, José Giralen gobernu errepublikazaleak armada desegin eta alderdi eta sindikatuetako miliziei armak banatu zizkienk, hauek boterea hartuz eta Estatua behera eroriz.

Eremu errepublikazalean iraultza giroa zabaldu zen eta,  matxinadak bertan behera utziz, material askoren despropietatzeari eta kolektibizatzeari ekin zioten. Eliza, burgesia eta jabeen aurkako jarrera oso bortitza izan zen, hainbat desjabetze, espetxeratze eta hilketa sortuz.

Uda amaieran koalizio-gobernua sortu zen. Bertan, Largo Callero buru zela, sozialistak, errepublikazaleak, komunistak, nazionalista katalanak eta euskaldunak eta, geroago, anarkistak sartzen ziren. Gobernua Valentziara lekualdatu zenean, Madril Defentsarako Junta baten esku utzi zuten eta Armada Popularrak eratzeko lehentasunaz, milizien militarizazioa eta orden publikoaren kontrola ezarri zen.

1937an, aldiz, barne-desadostasunak hasi ziren. Komunistek eta errepublikazaleek, kolektibizazioa kontrolatu eta boterea zentralizatzearen alde, anarkisten eta POUMen aurka jo zuten. Horrek hainbat hildako, Largo Caballeroren dimisioa, POUMen ilegalizazioa eta botere zentrala indartzea eragin zuten. Azkenean, Juan Negrin sozialista gobernuburu berria bihurtu zen eta kolektibizazio asko desegin eta lurrak jabeei itzuli zizkieten.

1938an Gobernua Bartzelonara lekualdatu zen. Nagrinek gerrari amaiera emateko negozazioak egiten saiatu zen Francorekin 13 puntuko programaren bidez, baina honek ez zuen onartu. Municheko itunati aurrera, errepublikazaleen itxaropenak gutxitu ziren (Ebroko guduko porrotak ez zuen lagundu) eta 1939an Gobernu errepublikazalea Parisera erbesteratu zen. Presioak eraginda, Casado koronela Negrinen gobernuaren aurka altxatu zen, Francorekin “bake duina” negoziatzeko asmoz, baina horrek bakarrik errendizioa ekarri zuen eta urte bereko apirilaren 1ean, Francok azken gerra-partea sinatuz, gerra bukatu egin zen.

8. ALDE NAZIONALAREN BILAKAERA POLITIKOA

Gerra bitartean Armada Estatu berrua sortzeko oinarria izan zen eremu matxinatuan. Burgosen Nazioaren Defentsarako Batzordea sortu zen, Cabanellas buru jarrita, eta hartu zituzten lehenengo neurriak alderdi politiko guztiak debekatzea, konstituzioa indargabetzea eta nekazaritza-erreforma geldiaraztea izan zen.

Francok Hitler eta Mussolinirekin harremanetan jarri eta Estatuko Gobernuburu eta Armaden Generalisimoa izendatu zuten. Honek alderdi bakarreko erregimena sortu zuen eta, eskuin muturreko alderdiekin FET y de la JONS sortuz, aldedi horren Buruzagi Nazionala izendatu zuten.

1938an lehen gobernua osatu zen faxismoa eta katolizismoan oinarrituta. Francok, Estatuaren buruzagia eta gobernuaren lehendakaria (Caudillo), bere esku zuen botere betearazlea, legegilea eta judiziala. Horrela, hasierako dekretuek Errepublikak egindako erreforma guztiak indargabetu zituzten: autonomia-estatutuak eta legedi laikoa deuseztatzea, Elizak zituen pribilegioak eskuratzea...

Elizak iraultza komunistaren aurkako borrokan Francori emandako babestua justifikatu zuen, matxinada “erlijio gurutzada”tzat hartuz. Gizarte-politikan, aldiz, Italiako faxismoan oinarritutako Lanaren Forua ezarri zen sindikatu bakarra sortuz (sindikatu bertikala) eta grebak eta protestak debekatuz. Kontrol ideologiko handia ezarri zen eta zentsura izugarria izan zen.

Agintari militarrek, errekeetako miliziek eta, bate ere, gazte falangisten taldeek errepresio bortitza eragin zuten, sistematikoa eta selektiboa. Haien helburu nagusia lortu zuten, izua hedatzea. Ondorioz, erresistentzia amaierazi zuten eta hildako pila egon ziren.

9. GERRAREN ONDORIOAK

Gerrate zibilak miseria eta heriotza ugari ekarri zituen. Gutxi gorabehera 500.000 hildako inguru izan ziren eta gehienak gudu-zelaietan, errepresioak eraginda edo gaixotasun eta gabezia larrien ondorioz hil ziren, batez ere eremu errepublikarrean. Horretaz gain, gehitu behar dira gerra ostean errepresio frankisten ondorioz izandako hildakoen kopurua.

Produkzioari dagokionez, nekazaritza-ekoizpena laurden bat eta industria-ekoizpena herena jaitsi zen, gizonezkoen mobilizazioarengatik. Emakume asko, aldiz, produkzio militarrean aritu ziren eta horrek biztanleria kontsumorako produkziorik gabe gelditzea eragin zuen. Gainera, errentaren batez besteko maila %28 jaitsi zen eta Ogasun publikoak behea jo zuen.

Matxinatuen bonbardaketek, gehienak Alemaniarrek eta Italiarrek utzitako hegazkinengandik sortuak, herri eta hiri asko atakatu eta eraikin asko suntsitu zituzten. Ondorioz, zibil asko hil eta beste hainbatek alde egin behar izan zuten. Errefusiatuen kopurua handituz joan zen errepublikarren lurraldeetan, eta batez ere Levante eta Katalunian bildu ziren. Iparraldekoak, ordea, itsasoz Europa eta Ameriketako beste lurralde batzuetara ihes egin behar izan zuten. Horietako 13000 inguru haurrak izan ziren, “gerraren haurrak”.

Gerra amaitzerakoan milioi erdi espainiar Frantzian errefuxiatu ziren, esko kontzentrazio-esparruetara eraman zituztelarik. Handik hilabete batzuetara errefuxiatuen erdia Espainiara itzuli zen, baina beste askok erbestealdi luze bat hasi zuten. Intelektual eta langile gaitu askoren erbesteratzeak galera handia ekarri zuen kultura eta zientifikoki. Horretaz gain, herri hizkuntzen aztertzea eta erabiltzea debekatu zuten, Espainiako batasun linguistikoa, ideologikoa eta politikoa bermatzeko.


Entradas relacionadas: