Euskal Herriko klima: klima motak eta landaredia
Resumen
Dokumentuak Euskal Herriko klimaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu: faktore geografikoek eta termodinamikoek klimaren elementuetan duten eragina, tenperaturak, prezipitazioak eta haizeak. Ondoren, klima motak banatzen ditu (ozeanikoa, trantsiziokoa, mediterraneoa eta mendikoa), eta bakoitzari dagokion landaredia deskribatzen du.
Puntos clave
- Klima ozeanikoa iparraldean dago (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako iparraldea): prezipitazio ugariak (800 mm-tik gora) eta erregularrak dira.
- Klima trantsiziokoa isurialdeen banalerroen hegoaldean dago, prezipitazioak 900-600 mm artekoak dira.
- Klima mediterraneo kontinentala Ebroren sakonuneko Arabako lurretan hedatzen da, prezipitazio urriak (300-500 mm) eta hedadura termiko handia dituelarik.
- Mendiko klima 1000 m-tik gorako banalerroko mendietan dago, prezipitazio ugari (1500 mm-tik gora) eta neguan elurra dituelarik.
- Haizeari dagokionez, kostan haize bortitzak eta leunak ohikoak dira; udan iparraldeko haizeak eta neguan hegoaldekoak nagusi dira.
- Landaredia klimaren araberakoa da: haritzak, gaztainondoak eta pagoak iparraldean, ametzak eta erkametzak trantsiziokoan, eta makia eta garriga mediterraneoan.
4. GAIA: EUSKAL HERRIKO KLIMA
Faktore geografikoek eta termodinamikoek klimaren elementu nagusietan eragiten dute. Euskadiko klima nagusiak zehazten dituzte.
A)Hodeiak talka egiten dute ur-banalerroekin edo bestela arabako lautadaren gainean estankatzen dira
b)Tenperaturak, leunagoak eta zabalera txikikoak dira kosta inguruan, eta muturrekoak eta hedadura handikoak, barnealdean.
c)Prezipitazioetan, hainbat aldaketa daude. Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldean, ugariak dira (800mm gora)
, eta banaketa erregularra dute. Mendi inguruetan oso ugariak dira prezipitazioak (1000mm gora). Arabako Ebro haraneko eremuetan, prezipitazioak moderatuak dira (urtean 300-800mm inguru). Forma nagusia euria da. Elurra ere ohikoa da mendi inguruetan eta Araban. Gutxitan, kostara iristen da.
d)Haizeari dagokionez, muturreko egoerak dira nagusi.
Kostan, sarritan egoten dira haize bortitzak (50km/h-
tik gorakoak) baina baita haize leunak. Barnealderantz, batez-besteko abiadura jaitsi egiten da, Arabako Lautadara iritsi arte. Arabako Errioxan, ziertzoak indar handiagoa du. Udan, iparraldeko haizeak dira nagusi. Galernak oso ugariak dira. Neguan, hegoaldeko haizeak dira nagusi.
KLIMA MOTAK
a)
Klima ozeanikoak, iparraldeko lurrak hartzen ditu: Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldeko haranak. Prezipitazioak ugariak (800mm-tik gorakoak) eta erregularrak dira. Batez besteko tenperatura moderatua da (12,5 C eta 15 C artekoa) eta hedadura termiko baxua (9 C eta 12 C tartekoa). Neguak moderatuak dira eta udak freskoak.
b)Trantsizioko klima isurialdeen banalerroen hegoaldeko lurraldean dago. Urteko prezipitazioak jaisten doaz (900-600mm) eta udazken-neguan erregistratzen dira maximoak eta udan minimoak. Urteko batez besteko tenperatura freskoa da (10 C-12,5 C) eta hedadura termikoa moderatua.
c)Kontinenteko klima mediterraneoa Ebroren sakonuneko Arabako lurretan zehar hedatzen da. Prezipitazioak urriak dira (300-500mm) eta irregularrak dira. Maximoak udaberrian, eta lehortea udan. Hedadura termikoa altua da: negua hotza eta uda freskoa edo beroa.
d)
Mendiko klima banalerroko mendietan dago (1000m-tik gora). Prezipitazioak ugariak dira (1500mm-tik gora) eta elurra jaisten da neguan. Batez besteko tenperatura 10 C-tik beherakoak dira. Negua hotza eta uda freskoa.
LANDAREDIA
Landaredia aldatu egiten da klimaren egoeraren arabera.
Klima ozeanikoa eta mendiko klima dauden inguruetan, 600m-tik gora, haritzak dira nagusi, gaztainondoak eta kantabriar artadia kareharrizko lurretan. 600-1700metro artean, pagoak daude eta pinua eta eukaliptoa hasi dira ugaritzen.
Trantsizioko zonan, ametzez eta erkametzez beteriko basoak dira nagusi, pinudiekin batera.
Kontinenteko klima mediterraneoaren inguruan, hauek dira nagusi: baso hostoiraunkorrak eta pinuak, makien motako sastrakadi mediterraneoak, garriga edo estepa.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein klima mota dago Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldean?
Klima ozeanikoa. Prezipitazio ugariak (800 mm-tik gora) eta erregularrak dira, eta batez besteko tenperatura moderatua (12,5 C eta 15 C artekoa).
Zein landaredi dago klima mediterraneoan?
Baso hostoiraunkorrak eta pinuak, makien motako sastrakadi mediterraneoak, garriga edo estepa.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.