Bioteknologia: DNAren Manipulazioa eta Analisia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,69 KB
gaia: Transformazioa: DNA bakterio-zeluletan sartzeko prozesua
Transformazioa gertatzea zaila da, DNA molekulak eta mintzeko fosfolipidoek karga negatiboa dutelako. Horregatik, aurretratamendu bat egiten da zelula konpetenteak lortzeko.
1) Zelula konpetenteak lortzea
- Pareta zelularra partzialki degradatu.
- Ioi positiboekin mintz plasmatikoaren karga neutralizatu, DNA errazago sar dadin.
2) Transformazioa behartzea
- Elektroporazioa: Eremu elektriko batekin poroak ireki. Efizientzia handia, baina garestia.
- Shock termikoa: Tenperatura aldatuz denbora tarte txiki batean. Zelula konpetenteak eta ligazio-nahastea izotzetan sartu 15-20 minutuz. Mintz plasmatikoaren mugikortasuna jaitsi eta karga negatibo eta positiboak elkartu egiten dira, poroak finkatuz. Ondoren, tenperatura bat-batean 37 ºC-ra igotzen da. Tenperatura-gradienteari esker, ligazio-produktua barneratzen da.
3) Nahasteari elikagaia gehitu
Ez du selektiboa izan behar, espresiorako eta erresistentzia garatzeko denbora behar duelako.
4) Transformanteen hautaketa
Transformazio-protokoloa bukatuta, transformatuak izan diren bakterioak hautatu behar dira. Plasmidoek selekzio-markadore bat izan behar dute; transformanteek aurrera egiten dute, besteak hil egiten dira.
5) Errekonbinanteen baieztapena
Transformanteak isolatu eta gero, errekonbinanteak direla baieztatu. Adibidez: ampizilina-medio batean biziraun, tetraziklinarekiko ez-erresistentea.
Bakteriofagoen DNA sarrera bakterioetan
1) Transfekzioa
Transformazioaren baliokidea da, baina plasmido bat erabili beharrean fago baten DNA erabiltzen da. Fagoaren DNA E. coli-ren zelula konpetenteekin nahasten da eta DNA errekonbinantearen sarrera “shock-termiko” bidez eragiten da. Efizientzia baxua du.
2) In vitro paketatzea
λ DNA molekula errekonbinanteak λ kapside eta beste osagai guztiekin paketatu saiodietan. λ-ren genomak kodifikatutako proteina jakin batzuk behar ditu. Efizientzia altuagoa du.
gaia: Azterketa automatizatuak
Mikroarray-ak
Hibridazio-esperimentu anizkoitzak egin ditzaketen miniaturizatutako gailuak. Geneen espresioa aztertzeko erabiltzen dira. Ez du RNA sekuentziarik lortzen, zunden erabileran oinarritzen da. Gen batetik bestera dagoen espresio-mailaren aldaketaren estimazio kuantitatiboa ematen du.
Illumina sequencing
- Laginaren prestaketa: Tagmentazioa eta anplifikazioa.
- Clusterra generatzea: Flowcell-ean, etiketen konplementarioak diren nukleotidoak. Bi norantzako sekuentziazioa.
- Sekuentziazioa: Cluster bakoitzean emititzen den fluoreszentzia jasotzea. Luzera, hasiera/bukaera, introien posizioa eta mutazioak zehazten ditu. Garestiagoa da.
- Datuen analisia: Ensanblajea. Mugak: Read oso motzak. Abantailak: Akats gutxi.
gaia: DNA erauzteko pausu orokorrak
- Laginketa: Kultiboa edo listua.
- Zelularen lisia: Pareta zelularra eta mintz plasmatikoa hautsi.
- Proteinen degradazioa: Proteasa K entzima erabili.
- Osagaien banaketa: Disolbatzaile organikoak (fenol) eta zentrifugazioa.
- DNA-ren prezipitazioa: Etanola eta zentrifugazioa.
- RNA-ren baztertzea: RNAasa erabiliz.
- Kontzentratzea eta purifikazioa.
- Baieztapena eta kuantifikazioa: Elektroforesi bidez.
gaia: Gene espezifiko baten klonajea
Hibridazio metodoak
Azido nukleikoen kate konplementarioak elkartzean datza. Sonda markatuak erabiltzen dira klonak identifikatzeko (erradiaktiboak edo ez-erradiaktiboak).
Inmunodetekzioa
Gen batetik eratorritako proteinaren detekzioan oinarritzen da, antigorputz primario eta sekundarioak erabiliz.
gaia: DNA-ren manipulazioa
Nukleasak
- Exonukleasak: Muturretako loturak degradatu.
- Endonukleasak: Kate barneko loturak degradatu (errestrikzio-entzimak).
Ligasak
Fosfodiester loturak sortu. DNA molekula ezberdinak lotzen dituzte (ertz kamutsak eta kohesiboak).
Polimerasak
DNA edo RNA molde batetik abiatuta, DNA kate berria sortu. Alderantzizko transkriptasa: RNA molde harturik cDNA sintetizatzen du (adibidez, VIH-ren mekanismoan).
Aldakuntza-entzimak
Fosfatasa alkalinoa, polinukleotido kinasa eta deoxinukleotidil transferasa terminala.
Topoisomerasak
DNA zirkularraren enroilamendua kontrolatzen dute.