Biosfera eta Ekosistemak: Egitura, Funtzioa eta Biodibertsitatea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,13 KB

Biosfera

Lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten sistema da, biodibertsitate eta konplexutasun maila handikoa. Biosfera ekosistema bat da.

Ekosistema

Ingurune fisikoak, bertan dauden izakiek eta haien artean sortzen diren harremanek osatutako sistema konplexua da. Ekosistema izaki bizidunek eta ingurune inorganikoak (biozenosia eta biotopoa) osatutako sare unitarioa da. Faktore biotikoek eta abiotikoek ekosistema eratzen dute. Materiaren zirkulazioa itxia da ekosistemetan, funtzio espezializatua duten ekoizle, kontsumitzaile eta deskonposatzaileekin. Hiru multzoek maila trofikoa osatzen dute, eta materia garraiatzen dute. Deskonposatzaileei esker, materia birziklatzen da. Energiaren bidea, berriz, irekia da ekosistemetan, eta eguzkian du hasiera.

Biotopoa

Ekosistemaren osagai ez-bizia da, faktore abiotikoek, inguruneak eta substratuak osatua.

Biozenosia

Ekosistema baten zati bizia da, bertan bizi diren izaki guztiek osatua. Lurra planeta komunitate oso gisa har daiteke.

Faktore Biotikoa

Izaki bizidunen arteko elkarrekintzak dira.

Faktore Abiotikoak

Ekosistema baten inguruneko aldagai fisiko-kimikoen multzoa dira.

Populazioa

Une batean eta toki batean bizi diren espezie bereko izakien multzoa da.

Habitata

Populazio bat bizi den lekua da, bertan bere elikagaia lortzen du.

Komunitatea

Une eta toki batean bizi diren populazioen multzoa da.

Harreman Trofikoa. Kate eta Sare Trofikoa

Harreman Trofikoak

Elikagaiaren bidez, izaki batetik bestera energia transferitzeko mekanismoa da. Fotosintesia burutzen duten organismoak ekoizleak dira (autotrofoak) eta elikadura katearen lehenengo maila trofikoa osatzen dute. Izaki heterotrofoak kontsumitzaileak dira, belarjaleak eta haragijaleak izan daitezke.

Maila Trofikoa

Sare trofiko batean, organismoak elikagaiak lortzeko moduaren arabera bereiz daitezkeen mailetako bakoitza da: ekoizleak, kontsumitzaileak eta azpimailak.

Kate Trofikoa

Ekosistema batean, elikatze-erlazioaren arabera antolatuta dagoen organismo segida da, izaki bizidunen arteko energia-fluxua adierazten duena. Katearen maila bateko izakiek aurreko mailakoetatik lortzen dute elikagaia, eta hurrengo mailakoen elikagai dira.

Sare Trofikoa

Bi kate edo gehiago gurutzatzen direnean sortzen den organismo sarea da (elikadura-sareak).

Energiaren Fluxua

Prozesu guztiak termodinamikaren printzipioak betetzen dituzte: 1. Energia ez da sortzen ezta suntsitzen, eraldatu egiten da. Sistema baten energia kopurua konstante mantentzen da. Energia erabilgarria da mailaz maila pasatzen delako. Energia eraldatzen denean, degradatu egiten dela esaten da.

Materiaren Birziklapena

Lurzoruko materia organikoa materia inorganikoan deskonposatzen da, ekoizleek berriz erabil dezaten. Deskonposatu daitekeen materia organikoa biodegradagarria deitzen da. Bi izaki mota daude prozesu honetan: deskonposatzaile heterotrofoak eta mineralizatzaileak. Materiaren zikloa itxia da.

Lixibiazioa: Lurzoruan beherantz iragazten duen urak substantzia disolbagarriak eramaten ditu, azpiko geruzak degradatuz.

Parametro Trofikoak

Maila trofiko edo ekosistemaren errentagarritasuna neurtzeko erabiltzen dira.

Biomasa: Maila trofiko edo ekosistemaren materia organikoa da (bizia ala hila) (1gC/m2).

Ekoizpena (Produkzioa): Maila trofikoetako energia-fluxua zenbatekoa den adierazten du (gC/m2egun). Denbora tarte batean sorturiko biomasa da.

Ekoizpen Primarioa: Izaki autotrofoek finkatutako energia da.

Ekoizpen Sekundarioa: Beste maila trofikoei dagokien energia kopurua da.

Ekoizpen Gordina: Denbora unitateko finkatutako energia da, denbora tarteko fotosintesi bidez sortutako materia organikoa.

Ekoizpen Garbia: Maila trofiko batek arnasketan erabiltzen duena kenduta, hurrengo maila trofikoari pasa ahal dion energia kantitatea da (Pga=Pgo-A).

Produktibitatea: Ekoizpen garbiaren eta biomasaren arteko erlazioa da, Pga/B, berriztatze-tasa adierazten du.

Berriztatze Denbora: Maila trofiko batek edo ekosistema batek berriztatzeko behar duen denbora da, B/Pga.

Eraginkortasuna: Maila trofiko baten errentagarritasuna da, maila trofiko batek aurretik asimilatzen duen energia.

Piramide Ekologikoak

Komunitate baten egitura trofikoa grafikoki adierazten dute piramide ekologiko gisa.

Ekoizpen Primarioaren Faktore Mugatzaileak

Fotosintesiarenak dira: tenperatura eta hezetasuna (zenbat eta gehiago, hobeto), elikagai falta eta argia.

Ziklo Biogeokimikoak

Karbonoarena: Ziklo sinplea da, bertatik atera ahala ingurunera itzultzen da.

Fosforoarena: Sinplea eta irekia da.

Nitrogenoarena: Konplexua da.

Energia Fluxua

Energiaren ibilbide irekia da.

Materia Zikloa

Materiaren zirkulazio itxia da.

Elementu Kimiko Baten Biltegia

Elementu kimiko batek denbora gehien ematen duen lekua da.

Biosferaren Antolaketa eta Aniztasuna

:Populazioaren Autoerregulazioa:jaiotze tasa,heriotza tasa,emigrazio taa,inmigrazio tasa.Hazkunde tasa(r=j-h).Ugalketa ahalmena r-ren gehiegizko balioa da.Hazkunde kurbak:S itxura:moldatze fase bat eta hazkunde tasa apala.desagertu daiteke.gainditzen duenean fase hori,hazkunde fase esponentziala,potentzial biotiko izenekoa.J itxura:erratasun handiz moldatu,jaiotze tasa altua hasieran.demografia hazkunde azkar horrek aazoak ekarri eta inflexio gogorra bapatean(goraino-beheraino-goraino-beheraino).Bizi estrategia:K-ren estrategia S itxurako hazkunde kurba.Bestea R estratega.Balentzia ekologikoa:espezie batek faktore abiotiko baterako duen tolerantzia eremua.HARREMAN INTRAESPEZIFIKOA:Koloniak.familiak.talde elkarketak.sozietateak.KOMUNITATEEN AUTOEEREGULAZIOAK,harreman interespezifikoak:Mutualismo,sinbiosi,komentsalismo,parasitismo,harraparitza.LEhia eta txoko ekologikoa:baliabide berdina erabiltzeagatik harreman mota.espezie berekoen artean intraespezifikoa.Interespezifikoa espezie desberdinen artean.Txoko ekologikoa espezie batek ekosisteman duen funtzioa.Biodibertsitatea.Espezieen aniztasunaren eta egonkortasunaren artean.Garrantzia:arrazoi ekonomiko,botikak,oxigenoa sortzea,estetika maila,arrazoi etikoak.Iberiar penintsula paradisua:Kokalekua,klimatologia.afrika ta europa artean,espezieen trukea ohikoa.azken glaziazioan izotzik ez heldu penintsulara,babesleku bihurtu.biztnale dentsitate txikia ta industri iraultza berandutzeak baldintza onak.BIODIBERTSITATEAREN GALERA:6. suntsipen handiaren aurrean.hiru motatako galera:kutsadura eta ekosistemen zatiketa ta suntsipena(pestizidak,ongarriak,ondakien isurketak...ehiza jarduerak(perdigoiengatik).Ekosistemaren suntsipena(nekazaritza,industria...).Espezieen uztiapen zuzena:espeze zehatzen gehiegizko presio zinegetikoa,gehiegizko arrantza,bilduma,maskotak,espezie errentagarrienak.Ekosistemetan espezie arrotzak sartzea:bizi kutsadura.Espezie arrotzak bertakoekin lehiatu>ekosistema desorekatu.Segida(ondozkatze)ekologikoa eta heldutasun kontzeptua:Biomasa handitu etengabe,multzoaren arnasketa ta lehen ekoizpena elkarren orekan gelditzen diren arte.Ekosistema konplexu ta egonkor bat eratzean,klimax egoera.EHko lurzoruak:Lurzorua izaki bizien ta materia mineralen arteko interfasea.Lurrazalaren goiko geruza mehea ta dinamikoa.mineralez,materia organikoz,urez,airez ta izaki biziez osaturik.Ezinbesteko baliabidea gizakiarentzat.bertatik janaria ta lehengaiak lortu.Etxebizitzak ta industriak eraiki.Teorian berriztagarriak,eratzeko ta degradatzeko denboraren arteko desoreka ikusita,praktikan berriztagarri ezina.Horizonte izeneko geruza horizontaletan antolaturik.A>humusa.B>goiko katioiak.C>higatzen ari den harri ama.D>harri ama.EHko horizontetik gabeko lurzoruak,ingurune aldakorretan eratu berriak.A/C profila,edo A/(B)/C,edo A/B/C

Entradas relacionadas: