Bilboren Eraldaketa: Hiri-berrikuntza eta Etorkizuna

Enviado por Aitortxu y clasificado en Geografía

Escrito el en con un tamaño de 2,62 KB

Bilbo zerbitzu-hiri gisa birmoldatzeko ardatzak

Bilbo zerbitzu-hiri gisa birmoldatzeko ardatzak hauek dira:

  • Ezkerraldea: Santurtzi, Basauri eta Plentzia lotuko dituen lurrazpiko trenaren eraikuntza.
  • Bilboko portuaren handikuntza Zierbanako Punta Luceroko kaiekin.
  • Bilboko aireportuaren handikuntza.
  • Kantauriko autobideari bultzada ematea.
  • Txorierri eta Uribe Kostarantz desbiderapenak.
  • Abandoibarraren ingurunearen berreskurapena.
  • Guggenheim museoaren proiektua.
  • Euskalduna Jauregia.
  • Erakusketa Azoka Barakaldora mugitzea (BEC).
  • Zorrozaurreko penintsularen berreskurapena: etxebizitzak, kultura (Euskal Unibertsitateko fakultateak) eta aisi-instalazioak eraikitzeko.
  • Olabeagatik Sestaora doan zonaldearen berreskurapena.

Eraldaketa industriala eta teknologikoa

Proiektu hauetatik, gehienak egin dira edo martxan daude. Bilboko berregituraketa egiten zen bitartean, errekonbertsio industriala ere gertatzen ari zen. Honek Bilboko puntako industria izandakoen itxiera suposatu zuen. Ehun industrial berria sortzeko, hirugarren iraultza industrialaren teknologia berriekin bat datorrena, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Zamudioko Teknologia Parkea eraiki zen (Espainiako lehenengoa), industria berritzaileak bere baitan hartzen zituena. Guzti honek Bilbo berri bat ekarri du.

Zerbitzu-guneak eta merkataritza

Hiriaren inguruan, komunikabide berrietatik joan daitekeen zerbitzu-gune handiak sortu dira: Bilbondo, Max Center, Artea, Megapark, etab. Ez diote zerbitzua hiriari bakarrik eskaintzen, baizik eta zonalde osoari.

Bilbo Handiaren erronkak

Gaur egun, Bilbok biztanleria galtzen du, bere inguruko udalek irabazten duten bitartean: Getxo, Berango, Sopelana, Gorliz eta Mungiaraino. Bilbo Handiaren asetasunak eta lur eraikigarriaren eskasiak ikerketa eta ondorio ezberdinak sortu dituzte:

  • Metra-Seis txostenak: 1975ean Hiri Ordenazio planari ekitzerakoan, Bilbo Handiaren deskongestioa premiazko konponbide garrantzitsu bezala erakusten du, probintziako beste eskualde batzuk urbanizatuz, lurzoru urbanizagarriaren erreserba handiagoak dituztenak.
  • Ferrer Regales: Bilbo Handiaren arazoa erregionalizatzearen aldekoa da.
  • Martin Mateo: “Bilbo Handiari Stop” sloganaren aurrean, “Iparraldeko Metropoliari bide librea” slogana proposatu behar dela pentsatzen du.

Entradas relacionadas: