Bihotzaren funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,83 KB

BIHOTZAREN FUNTZIONAMENDUA


Bihotzaren funtzionamendua aurikuletan eta bentrikuluetan gertatzen diren bi mugimendu  koordinatuetan oinarritzen da. Bata sistolea eta bestea diastolea.


Bihotzak txandaka uzkurtzen- eta erlaxatze-mugimenduak egiteari esker, zainetatik odola jaso eta arterietara bidaltzen da; mugimendu segida horri bihotz-zikloa esaten zaio.

  • Diastole aurikularra


    . Odola, gorputzeko ataletatik bueltan, bihotzean sartzen da. Aurikulak dilatatu  egiten dira.
  • Sistole aurikularra. Aurikulak uzkurtu egiten dira.
    Balbula trikuspidea eta mitrala ireki egiten dira, eta odola bentrikuluetara igarotzen da.

  • Diastole bentrikularra. Bentrikuluak puztu egiten dira, aurikuletako odola jasotzean. Balbulak itxita daude, arterietako odola bentrikuluetara sar ez dadin.

  • Sistole bentrikularra


    Bentrikuluak uzkurtu eta balbula sigmoideak ireki egiten dira. Odola itzuli ez dadin balbulak itxita daude.

ZIRKULAZIO BIKOITZA


Gizakion odol-zirkulazioa bikoitza eta osoa dela esaten da. Bikoitza da, odolak ibilbide bat osatzeko bi aldiz igaro behar izaten duelako bihotzetik. Osoa da, oxigenoa daraman odola ez delako nahasten karbono dioxidoa daramanarekin.


Hauek dira bi ibilbide horiek:


  • Birika-zirkulazioa: Bihotzaren eta biriken artean eratzen dena da. Ibilbide horretan, odola, gorputzeko organo guztietatik karbono dioxidoa bildu ondoren, eskuineko aurikulara sartzen da, goiko eta beheko kaba zainen bitartez. Handik eskuineko bentrikulura igarotzen da. Eta biriketara irteten, birika-arteriaren bidez. Birika-albeoloetatik igarotzean, odolak karbono dioxidoa askatu eta oxigenoa hartzen du. Behin trukea egindakoan, odola bihotzaren ezkerreko aurikulara iristen da, birika-zainen bidez. Odolak egiten duen ibilbidea laburra dela-eta, zirkulazio txikia ere esaten zaio.

  • Zirkulazio sistemikoa: Bihotzaren eta gorputzeko organoen artean eratzen dena da. Ibilbide horretan, odolak oxigenoa eta beharrezko mantenugaiak eramaten dizkie zelula guztiei. Zelulen metabolismoan sortutako karbono dioxidoa eta hondakin-substantziak biltzen ditu. Oxigenoa daraman odola, ezkerreko aurikulatik ezkerreko bentrikulura pasatzen da. Gorputzeko organoetan, arteriak adarkatu, eta gero eta meheago egiten dira, kapilar bihurtzeraino. Kapilar horien bitartez, odolak oxigenoa eta mantenugaiak banatzen ditu organoetara, eta karbono dioxidoa eta hondakin-substantziak biltzen ditu. Odola zainek biltzen dute etagoiko eta beheko kaba zainekbihotzera eramaten dute. Karbono dioxidoa daraman odola eskuineko aurikulara sartzen da. Odolak egiten duen ibilbidea luzeagoa denez, zirkulazio handia deitzen zaio.

LINFAREN ZIRKULAZIO SISTEMA


Linfa sistema zelulen artean geratzen den likido soberakina biltzeaz eta odolera itzultzeaz arduratzen da, baita hesteetan xurgatzen diren gantzak garraiatzeaz ere.

Linfa-kapilarrak: Ehun guztietan banatuta dauden hodi itsuak dira, oso meheak. Likido interstiziala biltzea da haien funtzioa.

Linfa-hodiak: Zainen antzekoak diren hodi batzuk dira.

Linfa-gongoilak: Linfa hodietan ageri diren zabalgune txikiak dira.

LINFA: Linfa hodietara sartzen den likido interstiziala.



Entradas relacionadas: