Bihotzaren funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,15 KB


BIHOTZAREN FUNTZIONAMENDUAK

Bihotzak bi mugimendu egiten ditu: sistolea (uzkurdura) eta diastolea

(zabalkuntza, dilatazioa).

Funtzionamendua:

1- Bi aurikulak uzkurtzen dira odola bi bentrikuluetara pasaraziz

2- Bentrikuluak uzkurtzen dira odola arterietara bidaliz

3- Diastolea edo zabalkuntzaren bidez, aurikulak eta bentrikuluak zabaldu egiten dira eta odola berriz aurikuletatik sartzen da.


ODOL ODIAK

Gorputz osoa zeharkatzen duten garraiobideak dira. Hiru motatakoak dira:

- ARTERIAK: bihotzetik kanporantz doaz eta odola bihotzetik atera eta

gorputz osora banatzen dute.

- BENAK: gorputz osoan jasotako odola bihotzera ekartzen dute.

- KAPILARRAK: hodi txikitxoak dira.

Hauen bidez arteria-sarea eta bena-

sarea komunikatzen dira.


ODOL ZIRKULAZIOA

Bihotzak taupada bat egiten duen

bakoitzean odola arterietatik ateratzen

da. Bi ibilbide egiten ditu.


1- ZIRKULAZIO HANDIA EDO

NAGUSIA: Odola ezkerreko bentrikulutik ateratzen da zelula

guztietara elikagaiak eta oxigenoa eramateko. Ondoren, zeluletan hondakinak eta karbono dioxidoa jaso eta eskuin aurikulatik itzultzen da

bihotzera.

2- ZIRKULAZIO TXIKIA EDO BIRIKA ZIRKULAZIOA: odola eskuineko bentrikulutik atera eta birika-
Arterietatik biriketara doa han oxigenoa hartzeko. Gero, birika-benetatik bihotzera itzultzen da aurikulan sartuz.








Entradas relacionadas: