Bihotzaren funtzioa eta zirkulazio sistemen azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

Alde bakoitzeko bi barrunbeak, aldiz, balbula batzuen bidez komunikatuta daude. Odola aurikuletatik bentrikuluetara joaten da baina ez alderantziz.

  • Balbula trikuspidea:

    Balbula mitrala: ezkerreko aurikula eta bentrikulua lotu.

Bihotz-zikloa

  • Bihotzak odolari indarra ematen dio odol-hodietan zehar ibili dadin, eta honetarako ponpa moduan jarduten du.

  • Aurikuletan eta bentrikuluetan bi mugimendu mota daude:

    • Sistolea: uzkurdura-mugimendua

    • Diastolea: erlaxatze-mugimendua

Zirkulazio bikoitza

Gizakion odol-zirkulazioak bi ezaugarri ditu:

  • Bikoitza: odolak bi bide independente egiten ditu.

    • Zirkulazio txikia edo birika-zirkulazioa

    • Zirkulazio handia edo sistemikoa

  • Osoa: oxigenoa daraman odola ez da inoiz nahasten karbono dioxidoa daramanarekin.

Birika-zirkulazioa edo zirkulazio txikia
  • Odola eskuineko bentrikulutik irteten da, birika-arteriatik. Desoxigenatutako odola da.

  • Arteria banatu eta bi biriketara joaten da odola. Hemen, gas-trukearen ondoren, odola oxigenatu egiten da.

  • Oxigenatutako odola birika-zainetan zehar, ezkerreko aurikulan sartzen da.

Zirkulazio sistemikoa edo handia
  • Oxigenatutako odola ezkerreko aurikulatik bentrikulura pasatzen da. Ezkerreko bentrikulutik, aorta-arterian zehar, gorputz guztira ateratzen da.

  • Arteriak adarkatuz, odola kapilarretaraino doa. Hemen gas-trukea egiten da, oxigenoa zeluletan utziz eta zeluletatik karbono-dioxidoa hartuz.

  • Karbono dioxidoa duen odola kabazainetan zehar bihotzera sartzen da, eskuineko aurikulatik.

Iraizketa

  • Honi esker, zelula-metabolismoan sortutako hondakinak organismotik kanporatzen dira, ondorengo organoei esker:

    • Giltzurrunak

    • Birikak

    • Gibela

    • Izerdi-guruinak

Gernu-sistema

  • Bi osagai: giltzurrunak eta gernubideak.

    • Giltzurrunak: iraizketan parte hartzen duten organo nagusiak gernu-sistemari iraitz-aparatu ere esaten zaio.

  • Giltzurrunak:

    • 12 zm inguruko luzerako bi organo

    • Bizkarrezurraren alde banatan, sabelaren atzealdean

    • Giltzurrun-arteria bana iritsi hondakinak dauzkan odolarekin; giltzurrun-zain bana irten odol garbiarekin.

    • Milioika nefronaz osatua

  • Gernubideak:

    • Giltzurrun bakoitzetik ureter bat irteten da gernu-maskurirantz, hemen gernua metatu, eta ondoren, uretratik kanporatzen da.

      • Gizonezkoen uretra emakumezkoena baino luzeagoa da eta funtzio bikoitza du: gernuaz gain esperma kanporatzen du.

Gernua: ura, gatz mineralak eta hondakin-substantziek (urea, azido urikoa…) osatu. Egunean gure organismoak 1,5 l inguru ekoiztu.

Entradas relacionadas: