Bigarren Mundu Gerraren Bilakaera eta Konferentziak (1941-1945)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,27 KB
Bi fronte berriren irekiera
- Afrikako iparraldea: Alemaniak Afrika Korps armada bidali zuen ingelesei aurre egiteko, Italiaren porrotaren ondoren.
- Balkanak: Ingelesei italiarren aurka egindako erasoak alemanen esku-hartzea dakar, eta Balkanak okupatzen dituzte.
Uda eta negua: SESB eta Pearl Harbor
Udan: Alemaniak SESB erasotu zuen. Aurrerakada azkarra izan arren, Leningrado eta Moskun gelditu zen; negua iristean, alemanen arazoak handitu egin ziren.
Abenduan: Japoniak Pearl Harbor eraso zuen eta AEBk gerran sartu ziren. Honek aldaketa handia ekarri zuen gerraren bilakaeran, Roosevelt, Churchill eta Stalinen arteko koordinazioa hasi baitzen.
Ardatzaren garaipenak eta inflexio-puntua
Ardatzaren garaipenak erabatekoak izan ziren. Hala ere, Japoniaren zabalkundea Koral itsasoko eta Midwayko batailetan gelditu zuten.
Neguan: El-Alamein batailan britainiarrek garaipena lortu zuten Afrikako iparraldean. Marokon aliatuen lehorreratzea gertatu zen.
Aliatuen kontraerasoa eta Italia
Maiatzean: Alemanak eta italiarrak errenditu egin ziren. Stalingradoko batailan sobietarrek alemanak gelditu zituzten eta hauen erretirada hasi zen.
Aliatuak Siziliara eta penintsulara iritsi ziren. Mussolini atxilotu zuten eta, gobernu italiar berriarekin bake-negoziazioak hasi zirenean, alemanek Italia inbaditu zuten. Erresistentzia Montecassino inguruan ezarri zen, Napoli eta Erroma artean.
Normandiako lehorreratzea
Ekainean: Normandiako lehorreratzea gertatu zen. Alemania mendebaldetik, hegoaldetik eta ekialdetik erasotua izan zen.
Gerraren amaiera eta bonba atomikoak
Urte hasieran amaiera gertu zegoen. Berlingo batailaren ondoren, sobietarrek Berlin hartu eta Alemania errenditu zen.
Ozeano Bareko gerra itsasoan gertatu zen batez ere, eta baldintza tekniko bereziak izan zituen. Amerikarrak Japoniara hurbiltzean, japoniarren erresistentzia suntsitzeko bi lehergailu atomiko jaurti zituzten Hiroshima eta Nagasakin (abuztuaren 6an eta 9an). Hor amaitu zen gerra.
Gerra bitarteko konferentzia nagusiak
- 1941eko abuztuaren 14a (Atlantikoko Gutuna): Roosevelt eta Churchill elkartu ziren demokrazia eta bakea defendatzen dituen printzipio-aldarrikapena sinatzeko. AEB oraindik ez zegoen gerran, baina presidentea Britainia Handiaren alde kokatu zen.
- 1941eko martxoa (Lend-Lease Act): AEBko Kongresuak Britainia Handiari beharrezko laguntza material guztia ematea onartu zuen.
- 1943ko urtarrila (Casablancako Konferentzia): Roosevelt eta Churchillek Siziliako lehorreratzea erabaki zuten.
- 1943ko azaroa-abendua (Teherango Konferentzia): Roosevelt, Churchill eta Stalin: Frantziako iparraldean lehorreratzea egitea erabaki zen.
- 1945eko otsaila: Roosevelt, Churchill eta Stalin: Europa antolatzeko irizpide politiko eta lurraldekoak ezarri ziren.
- 1945eko abuztua: Britainia Handia, SESB eta AEB: Alemaniaren antolaketari buruzko erabakiak hartu zituzten.