Bigarren Mundu Gerra: Kausak, Gertaerak eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,38 KB

1. GERRAREN KAUSAK eta LEHERRARAZLEA

Alemaniak egindako bake itunen bidez (Antikomitem eta Stalinetik ez erasotzekoa). Lehen mundu gerraren ondoren, Versallesko itunak zigor eta baldintza zorrotzak ezarri zizkion Alemaniari.

Muturreko erregimenen garaipena egon zen.

Japonia, Italia eta Alemaniaren politika espantsionista. Hauek lurralde hedapenak eta erasoak egin zituzten gerra piztu aurreko urteetan.

Demokrazien ahultasuna egon zen.

Frantzia eta Erresuma Batuak Baretze politika onartu zuten, gerra sahiesteko itxaropenarekin,  baina politika hau porrot egin zuen eta 1939ko irailaren 1ean, Alemaniak Polonia inbaditu zuen.

2 egun geroago, Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari.

Modu honetan, Bigarren Mundu gerra hasi zen.

2. ARDATZAREN OFENTSIBA (1939-1941)

TXIMISTA GERRA:


1949 ko apirilean, Alemaniak Danimarka de Norvegia inbaditu zituen, Norvegiako burdina de Ipar itsasoaren kontrola ziurtatzeko.

Britaniarren porrotagatik, Chamberlainek dimititu eta Churchill lehen ministro bihurtu zen.

Herbeherak, Belgika eta Frantzia, Maginot lerrotik ezin ziren defendatu.

Azkenean Frantzia bi eremutan banatu zen: Alemaniarren zona eta Vichyko Frantzia, azken hau Petain jeneralak zuzendua baina Hitlerren eraginpean.

Frantzia okupaturik, Britania Handiaren kontrako erasoa sortu zen.Britaniarren ontzidia Alemaniarrena baino askoz handiago zenez, Hitlerrek aireko erasoari ekin zion. 1940ko ekainetik 1941eko ekainera, Inglaterrako gudua gertatu zen. Etengabeko erasoak izan ziren (ehiza-hegazkinak, radarra…). Hiriak bonbardatzan hasi ziren ere.


1940ko ekainean, Italia gerran sartu zen eta Afrikako Iparraldean ofentsiba handi bat ekin zion, Suezko kanala kontrolatzeko. Alemaniarrek, Afrika Korps tropa bidali zituzten Italiari laguntzeko, Rommel jeneralak zuzendua.

SESBen INBASIOA (Bizargorri operazioa)


Ia Europa osoa konkistatu ondoren, Hitlerrek SESB inbaditu zuen 1941eko udan; Hitlerren asmoa negua iritsi aurretik Leningrad, Mosku eta Kiev konkistatzea zen baina inbasioa atzeratu egin zen (hotzaren eta erregai faltaren eraginez).

GERRA PAZIFIKOAN

Japonia Pazifikoko potentzia handi bat zen. Enperadorea, irudi sinbolikoa zen bakarrik eta militarrek kontrolatzen zuten Gobernua, Tojo jeneralak gidatuta.

Japoniak, Martxuria eta Hego Korea okupatu zituen. Japoniak Indotxina inbaditu zuenean, Estatu Batuek japoniarren merkataritzari blokea ezarri zioten. Honen ondorioz, 1941eko Abenduaren 7an, Japoniak eraso egin zion Pearl Harbor itsasontzi base estatubatuarri. Orduan, Estatu Batuek gerran sartu zen aliatuekin eta egoera aldatu egin zen.

3.ALIATUEN GARAIPENA (1942-1945)

1942 URTE ERABAKIGARRIA

Ardatzak, udaberrira arte indartsu egon zen baina aliatuen ofentsibak hasi ziren:

MIDWAYKO GUDUA: 1942ko ekainaren 4an, Japoniak Midway uhartea okupatu zuen. Han Japoniarren eta estatubatuarren ontzidiak borrokatu ziren. Estatu Batuen garaipenari esker, Pazifikoan ontzidien indarrak berdinduta geratu ziren.

ALAMEINGO GUDUA: 1942ko urrian, Britaniarrek, Rommer jeneralaren armada garaitu zuten. Afrika Korps tropak 1943ko maiatzean errenditu ziren.

STALINGRADEKO GUDUA: 1943ko otsailean, Armada Gorriak kontraeraso bortitza abiatu zuen  Alemaniako tropen kontra eta garaitu egin zituen.


ALIATUEN KONTRAERASOAK (1943)   (Rusia, Inglaterra eta EEUU)


Errusian, 1943ko abuztuan, Alemaniako armada garaitu egin zuten Kurskeko Guduan. Alemaniarrek eraso egiteko ahalmena galdu zuten eta babes estrategiara jo zuten.

Afrika kontrolpean, aliatuak Italia inbaditzen hasi ziren, Siziliatik abiatuta. Pazifikoan, Guadalcanalko Guduan, aliatuek japoniarrak geldierazi zituzten eta erasoari ekin zioten MacArthur jeneralaren igel jauzien taktika erabiliz: Base militarrak eraikiz aurrera egitea eta Etsain baseak isolatzea.

ALIATUEN AZKEN OFENTSIBAK (1944-1945)


1944an, SESBen armadak, Alemaniaren atarira iritsi zen. Aliatuek, Alemania erantzuteko gaitasunik ez zeukala ikusirik eta SESBen hedapena mehatxu handia zela, 1944 ko ekainean, Normandian lehorreratu ziren, Eisenhower jeneralak gidatuta. Tropak kontinentean sartu ziren (Europan). Aliatuek Alemaniako hiriak estrategikoki bonbardatzen jarraitu zuten. Alemaniarrek azken erasoari ekin zioten Ardenetako Guduan, 1944 ko abenduan, baina porrot egin zuten. Sobietarrek azken eraso jo zuten eta Berlin okupatu zuten 1945eko apirilean. Hitlerrek bere buruak beste egin zuen eta Alemania errenditu zen. Mussolini exekutatu zuten. Honela Europan gerra amaitu zen

4.BAKEAREN ANTOLAMENDUA

BAKE KONFERENTZIAK

*Yaltako Konferentzia (Krimea, 1945 eko Otsaila): Stalin, Roosevelt eta Churchill bildu ziren. Hauek izan ziren hartutako erabakiak:

- Alemania zonalde desberdinetan banatu zen. Batzorde bat eratu zen Alemaniak ordiandu beharreko kalte ordainak zehazteko.

-Stalinek hauteskunde demokratikoak egingo zituela esan zuen baina agindutakoa ez zuen bete. Bestalde, Baltikoko estatuak eta Poloniako ekialdea, SESBentzat izan zen.


*Postdamgo Konferentzia (Alemania, 1945 eko Uztaila): Protagonistak: Clement Attlee (Churchillen ordez), Harry Truman (Estatu Batuetako presidente berria, Roosevelt hilda zegoen eta) eta Stalin. Konferentzia honetan, desadostasun handiak egon ziren euren artean baina azkenean, erabaki garrantzitsuak hartu zituzten:

-Alemania 4 sektoreetan banatu zuten, baita Berlin ere.

-Nazismoa desagerrarazteko eta kriminalak epaitzeko erabaki zuten. Nurenbergeko epaiketetan epaitu zituzten.

-Alemaniak ordaindu beharreko gerra ordainak ezarri ziren.

-Poloniaren mugak zehaztu ziren eta lurralde berrantolaketa ere.

*Parisko Konferentzia (1946-1947): Alemaniaren laguntzaile izandakoekiko itunak sinatu zituzten.

NBEren SORRERA

Nazioen elkartetik, 1945eko ekianean, San Frantziskoko Konferentzian Nazio Batuen Erakundearen (NBE)
Sorrera izan zen. Konferentzia honetan 50 herrialde baino gehiagoko ordezkariak, Sortze gutuna idatzi zuten eta honen helburua:

-Nazioarteko bakea eta segurtasuna ziurtatzea.

-Herriek aske erabakitzeko eskubidea onartzea (Deskolonizazioa)

-Giza eskubideak defendatzea (sexua, adina, arraza, erlijioa)

-Herrien arteko lankidetza baketsua sustatzea: Espezializatutako erakundeak sortu ziren (nekazaritza eta elikadura-FAO- Osasuna-OME-Hezkuntz, zientzia eta kultura-UNESCO- Lana-LANE).

NBEk Segurtasun kontseiluan hartzen ditu erabaki garrantzitsuenak; Estatu Batuak, Erresuma Batuak, SESBk, Frantzia eta Txinak osatzen dute kontseilu hau eta beto eskubidea dute.


5.GERRAREN ONDORIOAK

Demografikoak:


Gerra honetan 60 milioi pertsona baino gehiago hil ziren, 35 milioi inguru zauritu eta gutxi gorabehera 3 milioi desagertu. Honez gain, gerran biztanleriaren lekualdatze handiak eragin zituen, presoak askatzearen ondorioz eta bake itunen zein muga aldaketen ondorioz.

Psikologikoak:


Gerrak trauma sakona eragin zien bizirik iraun zutenei, gizakiaren ankerkeria noraino hel daitekeen ikusita. Gerrako basakeriaren adibide batzuk: holokaustoa, Japoniarrek Txinan egindako sarraskiak, hirietako bondardaketak, Hiroshiman eta Nagasakin botatako bonba atomikoa.

Ekonomikoak:


Komunikabidea sarea birrinduta zegoen, petrolioa urria zen eta industria ekoizpena murriztuta zegoen. Hiriak, soroak eta ekoizpena egiturak erabat suntsututa geratu ziren gerraren ondorioz. Estatu Batuek garaile atera ziren eta industria eta finantza potentzia bihurtu ziren. Etorkizunean, Nazioarteko Diru funtsa (NDF) eta Berreraikuntza eta Garapeneko Bankua sortu ziren. Honen helburua ekonomia berreraikitzen laguntzea zen.

Geopolitikoak:


Estatu Batuen eta SESBen mesedetan, Europak nazioarteko politikan zeukan hegemonia galdu zuen eta baita inperio kolonialak ere. Nazioartean galdutako boterea berreskuratu ahal izateko, Europa bateratu beharra zegoen. Handik gutxira, Estatu Batuen eta SESBen arteko harremanak txartotu ziren eta horren ondorioz Gerra Hotza etorri zen. Demokrazia parlamentarioa eta sistema kapitalista berrezarri ziren. Hauek Mendebaldeko Europan eta Ekialdeko Europan, Herri demokrazia de komunismoa. 

Entradas relacionadas: