Bigarren Mundu Gerra: Jatorria, Garapena eta Ondorioak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,53 KB

Nazioen Elkartearen eraginkortasunik eza faxismoaren aurka

Japoniak, Italiak eta Alemaniak kanpo-politika erasotzaileak eta espantsionistak hasi zituzten. Alemaniak Versalleseko Ituna urratu zuen, Nazioen Elkarteari kasurik egin gabe, eta beste herrialdeak konkistatzen hasi zen.

Faxismoen arteko lankidetza

Erroma-Berlin ardatza sortu zen.

Baretze politikaren porrota

Alemaniaren eskakizun guztiak onartu ziren, beste gerra bat piztu ez zedin (adibidez: Austria eta Txekoslovakia).

Gerraren eragilea: Poloniaren inbasioa

Alemaniak Polonia inbaditu nahi zuen, baina Poloniak Frantziaren eta Britainia Handiaren babesa zeukan. Orduan, Alemaniak SESBrekin ezkutuko itun bat sinatu zuen. Polonia inbaditu zuenean, Bigarren Mundu Gerra piztu zen.

Mendebaldeko frontea

Blitzkrieg: taktika militar bat da, indar erasotzaile guztia fronteko puntu batean biltzean datzana. Hitlerrek Danimarka eta Norvegia inbaditu zituen eta, gero, Frantziaren aurka jo zuen; horretarako, Holanda eta Belgika konkistatu zituen lehenago. Hitlerrek Britainia Handia inbaditzea erabaki zuen. Britainiarren flota alemaniarrena baino askoz hobea zenez, airea menderatuz soilik kontrola zitekeen; orduan izan zen Ingalaterrako gudua.

Ekialdeko frontea

Hitlerrek SESB inbaditzea erabaki zuen, komunismoa etsai nagusitzat baitzeukan. Gerra oso krudela eta luzea izan zen, neguan hotz handia egiten duelako.

Ozeano Bareko gerra

Enperadorea irudi sinbolikoa zen, eta militar talde batek kontrolatzen zuen gobernua. Japonia hedatzen hasten da; AEBen base militar bati eraso egin zion eta, orduan, AEB gerran sartu zen.

Hiru herrialdeak gerra galtzen

Igel-jauziak: Bi helburu zituen taktika horrek: aurrera eginda base militarrak sortzea eta etsaien baseak isolatzea.

Bake-konferentziak: Yalta eta Potsdam

Versailleseko Ituna gaizki atera zenez, beste bat sortu behar zuten bake iraunkorra lortzeko, SESB eta AEBren artean, orain bi superpotentziak zirela. Yaltako konferentzian NBE sortu zen (Nazio Batuen Erakundea). Potsdameko konferentzian, naziek egindako gerrako krimenen arduradunen aurkako epaiketak hastea erabaki zen.

Gerraren ondorioak

  • Hildakoak: 60 milioitik gora.
  • Krisi morala: Gerratik bizirik atera zirenek izugarrizko krisi morala izan zuten, gizakiak zer egiteko gai zen ikusteagatik.
  • Ekonomia: Krisi handia izan zen, gerran diru guztia inbertitu zelako.

Entradas relacionadas: