Bigarren mundu gerra arrazoiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,84 KB

1-Zergatik esaten dugu 1930tik aurrera Ardatzeko herrialdek Jarrera erasotzailea erakutsi zutela?

-Japoniak Mantxuria okupatu zuen

-Hitler Versaillesko Ituna ez errespetatzen hasi zen, Horrela, herrialdea hedatu nahi zuen eta Austria anexionatzen saiatu zen, Sarre Bereganatu zuen eta Renania militarizatu, Versaillesko Ituna apurtuz.

-Italiak Etiopia inbaditu zuen.

2-Ze Itun sinatu ziren garai honetan?

-Berlin-Erroma Ardatza: Alemaniak eta Italiak sinatu zuten Bien arteko lankidetza bermatzeko.

-Antikomitern Ituna: Alemaniak eta Japoniak sinatu zuten eta Geroago Italiak ere bat egin zuen. Itun hau SESBen kontrako jarrera bermatzeko Sinatu zuten.

-Ez Erasotzeko Ituna: Alemania eta SESBek sinatu zuten (ixilpekoa izan zen): Hitlerrek Polonia inbaditzen zuenean Stalin geldik Geratuko zen, orduan Hilerrek Polonia erdia, Finlandia eta Errepublika Baltikoak emango zizkion SESB-i.

-Babes Itunak: Poloniak B. Handiarekin eta Frantziarekin Sinatu zituen, Alemaniak Polonia inbaditzen zuenean hauek gerra deklaratuko Zioten.

3-Zeri deitzen diogu Baretze Politika?

Alemaniak bere hedatze politika hasi zuenean Europan Europako potentziek onartu egin zioten beste gerra bat ebitatzearren; Hitlerrek Austria inbaditu zuen, gero Sudeteak, eta ez zioten ezer egin gehiago ez Eskatzearen truke. Gero Txekoslovaquia osoa eman zioten horrela geldituko zela Pentsatuz, baina ez zen horrela izan.

4-Zein izan zen gerraren pizgarria?

1939an Hitlerrek Polonia inbaditu zuen, Poloniak Babes Itunak sinatuta zituenez Frantzia eta Britania Handiarekin hauek gerra Deklaratu zioten Alemaniari, horrela hasi zen II. Mundu Gerra.

5-Azaldu tximista gerra

Polonia inbaditu eta gero Hitlerrek Danimarka eta Norvegia hartu zituen, gero Herbeherak eta Belgika, handik Frantziara sartu zen Eta erdia inbaditu zuen, beste erdia, Vichy ingurua, bere eraginpean geratu zen.

Britania Handia inbaditzea erabaki zuen airez, etengabeko Bonbardaketak egin zituen B. Handiaren gainean, baina hauek radarrak eta ehiza Hegazkinak erabilita alemaniarren hegazkin asko bota zituzten; orduan hiriak Bonbardatzen hasi zen Hitler.

Italiak ez zuen ezer lortu ez Afrikan ez Grezian eta Hitlerrek armada bat bidali zuen haiei laguntzeko, Afrika Korps.

6-Nola gertatu zen SESBen inbasioa

1941eab Hitlere SESBen sartu zen komunismoari aurre Egiteko. Negua heldu aurretik Mosku, Leningrado eta Kiev hartu nahi zituen, Horrela zerealak eta petrolia izateko. Inbasioa atzeratu egin zitzaion eta Hotza, elurra, izotzaren eraginez tankeek ezin izan zuten aurrera egin eta ez Zuen bere helburua lortu.

7-Azaldu nola hasi zen gerra Gerra Pazifikoan

Japonia Pazifikoko potentzia nagusia zen, Enperadorea Irudi sinbolikoa zen eta militarrek agintzen zuten modu diktatorialean.

Japoniak Mantxuria, Korea eta Indotxina  okupatu zituenean, AEBk bere interesak Arriskuan ikusi zituen eta Japoniari blokeo ekonomikoa egin zion. Horren ondorioz, Japoniak Pearl Harbor, amerikarren base militarra bonbardatu zuten. AEBk gerra deklaratu Zioten Japoniari eta aliatuen bandoan sartu ziren.

8-Gerraren 1.Aldia: 1942, urte erabakigarria

1942tik Aurrera Ardatza behera egiten hasi zen:

-Midwayko Gudua: Pazifikoan, japoniarren eta AEBko Ontzidiak borrokatu zuten eta Japoniak galdu egin zuen.

-Alamein: Afrika Korps errendidu egin zen Alamengo guduan.

-Stalingradoko gudua: Armada Gorriak alemaniarrak garaitu Egin zituen, hemendik aurrera Hitler atzera egiten hasiko da eta errusiarrak Mendebalderantz egingo dute.

9-Gerraren 2. Aldia: aliatuen kontraerasoak 1943

Errusian Hitlerrek erasorako gaitasuna galdu eta Defentsara pasatu zen.

Aliatuek Italia inbaditzen hasi ziren hegoaldetik eta Erregeak Mussolini kargutik kendu zuen.

Pazifikoan Guadalkanalgo Guduan MacArthur jeneralaren Igel Jauziaren teknikari esker Japoniarrek porrot asko jaso zituzten.

10-Gerraren 3. Aldia: aliatuen azken ofentsibak 1944-1945

1944an SESBen armada Alemaniaren atarira iritsi zen.

Aliatuak Normandian lehorreratu ziren, helburuak Europa naziengandik askatzea eta Berlinera errusiarrak baino lehen iristea.

Berehala Paris askatu zuten, eta Alemaniako hiriak bonbardatzen jarraitu zuten, Dresde Izan zen hiririk kaltetuena.

Sobietarrak Berlinen sartu zirenean Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen eta Italian Mussolini Fusilatu zuten, horrela amaitu zen gerra Europan.

Pazifikoan Japoniarrek hil arteko borroka egiteko agindua zuten, Trumanek, AEBko Presidenteak odol gehiago isur ez zedin gerrarekin amaitu behar zela argudiatu Zuen eta Hiroshima eta Nagasakin bonba atomikoak bota zituen. Egun batzutara Japonia baldintzarik barik errendidu zen.

11-Ze Izan ziren  Bake Konferentziak

Gerra Amaitu aurretik, aliatuek pentsatzen hasi ziren Europa bere onera bueltatzeko Lan handia egin beharko zela, suntsituta zegoen, herrialdeen mugak aldatuta, Konzentrazio eta sarraskitze esparruetan aurkitu zutena, juduen kontrako Genozidioa…

Horretarako Bi bilera egin zituzten, Bake Konferentziak, bata Yaltan gerra amaitu aurretik Eta bestea Potsdamen gerra amaitu eta gero.

12-Yaltako Konferentzia

Stalin, Roosvelt eta Churchill bildu ziren. Erabaki Hauek hartu ziren bertan:

-Alemania okupazio eremutan banatuko zen

-Batzorde batek Alemaniak ordaindu behar zituen kalte ordainak Kudeatuko zituen

-Stalini demokrazia ezartzeko SESBen eskatu zitzaion eta Hauteskunde libreak antolatuko zituela agindu zuen. Gero ez zuen bete.

13-Potsdamgo Konferentzia

B. Handia, AEBko presidentea Truman eta Stalin bildu Ziren berriro. Hauen arteko desadostasunak handiak zirela argi geratu zen.

Hartutako erabakiak:

-Gerrako kriminal naziak epaitzea: Nurenbergeko Epaiketetan epaitu zituzten.

-Alemaniak ordaindu beharreko kalte ordainak ezarri ziren.

-Poloniako mugak ezarri ziren.

14-Zelan sortu zen NBE?


San Frantziskon sortu zen 1945ean. Helburuak:

-Nazioarteko bakea eta segurtasuna iraungarria izatea Gatazkak modu baketsuan konponduz.

-Herri guztiak askeak izan behar dira, koloniarik ez.

-Giza eskubideak defendatzea, sexua, adina, arraza edo Erlijioa  direla eta bazterketarik egin Gabe.

-Herrien arteko lankidetza sustatzea: UNESCO moduko elkarteak Bultzatuz  Erabaki garrantzitsuenak Segurtasun Kontseiluan hartzen dira. AEBk, Britania Handiak, Frantziak, SESBek eta Txinak Osatzen dute kontseilu hori eta beto eskubidea dute.

15-Azaldu Gerraren giza galerak eta ondorio moralak

60 Milioitik gora hil ziren, 35milioi zauritu eta 3 milioi desagertu. SESBek izan Zituen biktima gehien.

Gerrak Trauma sakonak eragin zituen gizakien ankerkeriak noraino hel daitezkeen ikusita. Balio etikoak zalantzan jarri ziren nazien konzentrazio eremuak aurkitu Zirenean eta Hiroshima eta Nagasakin gertatutakoa eta gero…

Auzitegiek Kontzeptu juridiko berria definitu zuten: gizadiaren aurkako krimenak.

16-Zeintzuk Izan ziren ondorio ekonomikoak

Komunikabide Sarea txikituta, petroleoa urria eta industria ekoizpena murriztuta; hiriak, Soroak eta ekoizpen egiturak suntsituta.

AEBk Onurak atera zituen aliatuei armak eta beste produktu batzuk saltzen.

17-Azaldu Gerraren ondorioz gertatu zirenpolitika eta lurralde-aldaketak

-Mendebaldeko Europako herrialdeek imperio kolonialak galdu zituzten.

-AEBren Mesedetan galdutako boterea berreskuratzeko Europa batu beharra zegoela ikusi Zuten.

-Gerra Bukatu eta gero AEB eta SESBen arteko harremanak azkar gaiztotu ziren eta Horrek Gerra Hotza ekarri zuen

-Mendebaldeko Europan demokrazia parlamentarioak eta sistema kapitalista berrezarri ziren eta Ekialdeko europan SESBen menpeko diktadura komunistak eta ekonomia sistema Komunistak.

Entradas relacionadas: