Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,82 KB
1942, urte erabakigarria:
Ardatzak 1942ko udaberrira arte iraun zuen indartsu; orduan, aliatuen ofentsibak hasi ziren.
Midwayko Gudua.
Pazifikoan, 1942ko ekainaren 4an, Japoniak Midway uhartea hartu zuten.
Alameingo Gudua.
1942ko urrian, britainiarrek, Montgomery jenerala buru zutela,
Stalingradeko Gudua.
1943ko otsailean, Armada Gorriak kontraeraso bortitza abiatu zuen Alemaniako tropen aurka, eta garaitu egin zituen.
Aliatuen kontraerasoak (1943):
Errusian, 1943ko abuztuan, Alemaniako armada garaitu egin zuten Kurskeko Guduan. Afrikako iparraldea konkistatuta, 1943ko uztailean, aliatuak Italia inbaditzen hasi ziren hegoaldetik, Pazifikoan, indar aliatuek japoniarrak geldiarazi zituzten Guadalcanalko Guduan, 1943ko otsailean, eta erasoari ekin zioten MacArthur jeneralaren igel-jauzien taktika erabiliz.
Aliatuen azken ofentsibak (1944-1945):
1944an, SESBen armadak oso ofentsiba arrakastatsua abiatu zuen, eta Alemaniaren atarira iritsi zen. Alemaniarrek, etsi-etsian, azken erasoari ekin zioten Ardenetako Guduan, 1944ko abenduan, baina porrot egin zuten. Gainera, aliatuek Alemaniako hiriak estrategikoki bonbardatzen jarraitu zuten, gerraren hasieratik bezala. Bonbardaketetan milaka zibil hil zituzten; Sobietarrek azken erasoa jo zuten, eta Berlin okupatu zuten 1945eko apirilean. Estatu Batuek aurrera jarraitu zuten, eta Iwo Jima eta Okinawa uharteak okupatu zituzten (1945eko otsailean eta apirilean, hurrenez hurren ). Harry Trumanek, Estatu Batuetako presidenteak, odol gehiago isur ez zedin gerra lehenbailehen amaitu beharra zegoela argudiatuta, bonba atomikoak jaurtiarazi zituen Hiroshima eta Nagasaki hirietan, 1945eko abuztuaren 6an eta 9an. Japoniak baldintzarik gabeko errendizioa sinatu zuen irailaren 2an. Horrela amaitu zen Bigarren Mundu Gerra.