Bigarren mailako sozializazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB

Zer da SOZIALIZAZIOA? Bi mailak azaldu.

Sozializazioa gizakia dagokion gizarteko kide aktibo eta eskubide osoko bihurtzen duen prozesua da.Prozesu honen bidez, gizakiak bere talde eta gizartearen ohiturak, arauak eta kultura baloreak bereganatzen ditu eta izaki sozial bakar eta berezi bihurtzen da. Bizitza osoan irauten duen prozesua da.

Lehen mailako sozializazioa:


Agente nagusia familia da etapa honetan.0-3 urte, gutxi gorabehera eskolan hasi arte. Familiaren funtzioak dira: babesa eta segurtasuna, laguntza emozionala, umearen hasierako ekintzak gidatu etorkizunean arrakasta izateko, gizartearen arauak eta balioak irakatsi, eredu bezala jokatu, garapen egokirako ekintza sustatu, autonomia garatzeko aukera eman.

Eskolak etapa honetan eragin txikiagoa dauka haurrarengan; badaude haur batzuk eskolara 2-3 urte baino lehenago haurreskolara doazenak, beraz, eskola ere aipatu dezakegu sozializazio agente moduan lehen mailako sozializazioan baina eragin txikiagoarekin. Eskolan eta familian ezartzen diren harremanak desberdinak dira. Eskolan, harremanak ez dira familiakoak bezain estuak. Haurrek bere inguruan dituen pertsonen (gurasoak, aiton-amonak…) rolak, jarrerak eta haiek zer egiten duten ulertzen eta onartzen ikasten dute, mundu horrekin identifikatzen hasten da. Rolak eta arauak poliki-poliki barneratzen doa orokortze prozesuaren bidez. Prozesu hau ez da bakarrik kognitiboa, alderdi emozionalak ere garrantzi handi dauka; familian sortzen den maitasunezko harremanak oso garrantzitsuak dira.  Etapa hau bukatzen da umeak bestearen kontzeptua barneratzen duenean.

Bigarren mailako sozializazioa:


lehenengo sozializazioaren jarraipena da. Etapa honetan mundu instituzionalak barneratzen ditugu. Eskola eta lagun taldea eragile nagusi moduan sartzen dira. Erakunde politikoa, erlijio-erakundeak… ere bai daukate eragina. Lehenengo etapan haurrak ez du zalantzetan ipintzen familiarengandik jasotzen duena eta betetzen du; etapa honetan, berriz, zer gizarte.Esparrutan sartu nahi duen erabaki ahal izango du, harremanak norekin izan aukeratuko du eta esparru eta pertsona talde hirien arauak bereganatuko ditu. Arlo afektiboak etapa honetan ez dauka hainbeste garrantzirik

Gizarte-rolak erraz aldatzeko modukoak dira, ez baitaude pertsona jakinei lotuta. Teknika pedagogiko berezi eta konplexuen bidez indartu behar da barneratutakoa. Heldutasunerako prozesu horretan hazkuntza krisiak sortzen dira, gurasoen mundua ez delako mundu bakarra, beste ikuspegi ere badaude, eta arazoak sortzen dizkio horrek. Bigarren mailako sozializazioa ez du iragana suntsitzen, iragana oinarri hartuz jarraitzen du eraikitzen.


Entradas relacionadas: