Bigarren industria iraultza kapitalismo handia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,77 KB

10.TESTUA: VICENTE BLASCO IBAÑEZEN PASARTEA (1904)

Aurrean daukagun testua Vicente Blasco Ibañezen El Intruso eleberriaren pasarte bat da, 1904. Urtean idatzia. Primarioa da 1904. Urteari buruz hitz egiten duelako eta urte berean idatzi zelako. Valentzian idatzi zen eta Errestaurazio garaian (1875-1923) idatzi zen, Alfontso XIII. Erregea zelarik. Espainiako herriari zuzenduta zegoen, beraz, publikoa da. Testu hau nobela literario baten pasarte bat da, historikoa hain zuzen ere. Langileen lan baldintzetaz hitz egiten du eta helburua hauek haien egoeraz kontzientziatzea da. Azkenik, Blasco Ibañezek zuzenbide ikasketak egin zituen eta idazle, kazetari eta politikari izan zen. Errepublikaren alde eta elizaren kontra zegoen eta oso erradikala izateagatik atzerrira joan

behar izan zuen, behin baino gehiagotan. Primo de Riveraren (1923-1931) diktaduraren kontra agertu zen bere bizitzaren azken urteetan, nahiz eta jada politika mundutik aldenduta egon. Testu subjektibo hau modu natural batean idatzita dago, egilea idatzitakoaren lekuko izan balitz bezala. Valentzian 1904an (Berrezarkuntzaren krisia eta Bizkaiko Industrializazioaren bigarren fasea) argitaratu zen nobela hau, baina Bizkaiko langileei zuzenduta zegoen. Testua ideia nagusi baten inguruan egituratzen da: meatzarien bizi- eta lanbaldintza txarrak. Horrekin batera, hasieran haien etxeak nolakoak ziren azaltzen du (gela zikinak, kirasdunak, bizkarroiz beteak). Bigarren zatian, ordea, meategietako lana deskribatzen du, immigranteek egiten zutena, gehien bat. Testuaren analisiarekin hasi baino lehen, hau denboran kokatu beharra dago. Esan bezala, Errestaurazio garaiak 1875etik 1923. Urtera arte iraun zuen. Alfontso XII. Zen errege, Martinez Campo jeneralak Serranoren diktadura bukatzeko idatzi zuen Sandhursteko manifestuaren ondorioz. Canovas del Castillok jarri zuen martxan garai hau eta hiru oinarri garrantzitsuenak 1876ko konstituzioa, txandakatze sistema eta jauntxokeria ziren. Errestaurazio garaia Alfontso XII.Aren erreginaldiarekin hasi zen. Hau gazte hil eta 1885. Urtean Maria Kristina bilakatu zen erregin, 1902. Urtera arte. Canovas del Castillok eta Sagastak Pardoko Ituna sinatu zuten Errestaurazioko txandakatzeak jarrai zezan. 1902. urtean Alfontso XIII.Ak Maria Kristina ordezkatu zuen eta honek hasieratik arazo ezberdinei aurre egin behar izan zien.

Krisi handiko aroa izan zen eta hemen errestaurazio sistemaren suntsiketa prozesua eman zen. Ekonomia arloan nekazaritza zen arlo nagusia Espainian eta Europarekiko atzeratuta zebilen. Industrializazioa Katalunian eta Euskal Herrian eman zen eta migrazio handiak eman ziren bertara. Gizartean klase gizartearen arteko desberdintasunak gero eta nabariagoak ziren.

Garai honetan ere Euskal Herrian industrializazioa eman zen. Hau Europako beste herrialdeekin alderatuz berandu eman zen. 1880. Urtean Bizkaian hasi zen ematen eta gero Gipuzkoara hedatu zen. Hasierako garapen ekonomikoa burdin erauzketa eta industria siderurgikoa izan ziren. Abiada bizikoa izan zen eta probintzien arteko desberdintasunak latzak izan ziren. Merkatuak ez zeukan Espainiatik kanpo konpetitzeko gaitasuna eta horregatik neurri protekzionisten beharra zegoen, testu honetan aipatzen direnak. Industrializazioa gertatzeko hainbat faktore eman ziren. Lehenik, ohizko industrigintza bazegoen, eskulan gaitua zegoen eta merkatal burgesia. Bigarrenik, kapital metaketa zegoen Ameriketatik itzulitako jendea zela eta. Teknologia aldaketak ere eman ziren. Siderurgian Bessemer Bihurgailua erabiltzen hasi ziren eta honi esker Bizkaian bakarrik zegoen mea altzairu bihurtzen hasi ziren. Azkenik, Bizkaiko burdin meategiak itsasotik hurbil zeuden eta mea garraiatzeko eta ateratzeko erreza zen. Industrializazioak sistema kapitalista eta burgesa ezarri zuen eta bi klase sozial berri agertu ziren. Botere handia zuten oligarkak eta miseria gorrian bizi ziren langileak. Honen kontra borrokatzeko langile mugimendua sortu zen. Nekazariek eta langileek egiten zuten jarduera politiko eta soziala zen eta bi zatitan banatuta zegoen: marxismoa eta anarkismoa. XIX. Mendean sortu ziren erakundeak elkar laguntzarako erakundeak ziren eta helburua lan baldintzak hobetzea zen Garai honetan lan baldintzak gogorrak ziren (11 ordu, soldata txikiak…) eta honen kontra borrokatzeko erakundeak Internazionalaren sorkuntzarekin hasi zen.
Hau nazioartean sortutako erakunde bat zen iraultza zabaltzeko

Munduan


Batetik anarkismoa zegoen eta hau Katalunia aldean zabaldu zen. Hauek batez ere burgesiarekin bukatzeko ekintza biolentoak aldarrikatzen zituzten

Entradas relacionadas: